Agenda
2019ko Osasun Biltzarrean komunikazioa aurkeztea
2018-10-02-tik 2019-01-01-ra
Ahozko komunikazio eta posterretarako jarraibideak
- Gaiak. Bere jardunbidetik ikasten duen osasun sistemari buruz izango da eta hor osasun arloko datuen kudeaketak nola lagundu ahal digun, gaindiagnostikoa, erabaki partekatuak hartzea, praktikaren egokitasuna, loteria terapeutikoa, zero kalteak eta hainbat gai landuko dira. Ahozko komunikazioak eta posterrak gai hauei zein bestelako gaiei buruzkoak izan daitezke.
- Epea. Komunikazioak bidaltzeko azken eguna: 2019ko urtarrilaren 1.
- Modalitateak. Lanak ahozko komunikazio (hobetsita) edo poster gisa aurkeztu daitezke.
- Luzera. Gehienez komunikazioaren luzera 300 hitzekoa izan behar da.
- Izenburua. Idatzi komunikazioaren izenburua hasieran, laburdurarik erabili gabe eta luzera egokiarekin (ez da 10 hitz baino gehiago gomendatzen).
- Nola sartu aplikazio informatikoan.
Komunikazioa OEEren webgunera igo behar da: www.oeegunea.eus. / Biltzarra / Komunikazio Jarraibideak / Komunikazioa egin. OEEren bazkidea bazara edo azken 5 urteotan egindako Osasun Biltzarretan parte hartu baduzu, dagoeneko pasahitza izango duzu eta orduan sartu zure erabiltzailea (posta elektronikoa) eta pasahitza, idatzi ahal izateko. Bestela, erabiltzaile berri modura sartuko zara. Edozein zalantzaren aurrean, mesedez, Idazkaritzarekin jarri harremanetan erabiltzaile bikoitzik ez sortzeko (gero diplomekin arazorik egon ez dadin): 944 00 11 33 (Lamia edo Patxi) edo oee@oeegunea.eus.
Egileak: Sartzen den lehenengoa izango da ahozkoaren aurkezpena egingo duena
Izena: osorik idatzi, ez hasierako hizkia soilik.
Abizenak: euskal abizenak euskal grafiaz idaztea gomendatzen da
Egile bat baino gehiago: “Egilea gehitu” botoia sakatu egile gehiago sartzeko
Lan-zentroak: Egile bakoitzari dagokion lan-zentroa idatzi. Lan-zentroa zehazteko, erabili mesedez handitik txikirako hurrenkera: erakunde edo zentroaren izena, gero zerbitzua eta departamentua, eta, azkenik atala. Adibidez: Donostiako Ospitalea. Kirurgia Zerbitzua.
Edukia betetzean, multzo bakoitzean dagokiona idatzi: 1) Sarrera, 2) Helburuak, 3) Metodoak, 4) Emaitzak, 5) Ondorioak.
Amaitu duzunean mezu bat jaso behar duzu posta elektronikoan. Jasotzen ez baduzu Idazkaritzarekin jarri harremanetan.
- Idazkera. Erredakzioa, sintaxia eta ortografia zaindu. Saia zaitez testua adierazgarria eta gai horretan aditua ez den osasuneko profesional batentzat ulergarria izan dadin. Zuzentzaile ortografikoa pasatu.
- Informazio osagarria. Taulak, irudiak eta antzekoak erabili soilik ezinbestekoak badira. Hauek sinpleak eta argiak izan behar dute. Bibliografia ere ahalik laburrena izatea komeni da.
- Ahozkoen iraupena eta zuzenketa. Ahozko komunikazioen aurkezpenaren iraupena 7 minutukoa izango da eta ikusleen galderetarako beste 1-2 minutu egongo dira. Diapositiben testuak ere zuzendu behar direnez, hauek ere otsailaren 1erako aplikaziora igoko dira. Bertan idatzitakoak, noski, aurkeztutako ahozko komunikazioarekin bat etorri behar du erabat, hura baita biltzarrerako onartu den edukia. Hori dela eta, prestatuko diren diapositibak denbora horretara ondo egokituta egotea ezinbestekoa da.
- Panela. Poster edo panelen neurria 90 x 120 cm-koa izango da. Posterra, behin komunikazioa onartu ondoren, otsailaren 1erako zuzentzera bidaliko da eta martxoaren 1erako aplikaziora igoko da. Posterra norberak inprimatu beharko du eta Biltzarraren lehenengo egunean, lehen orduan, dagokion lekuan eskegi (egunean bertan Biltzarreko arduradunek jakinaraziko dute posterrentzako tokia zein den).
- Erantzuna. Otsailean, Batzorde Zientifikoaren erantzuna eta lexikoa zuzentzeko proposamena jasoko dituzu. Eragozpenik ez badago, proposatu den bezala argitaratuko da.
- Saria. Azken bi urteetan bezala sari bi egongo dira: ahozko komunikaziorik onena eta posterrik onena. Horrez gain, beste bat egongo da Arabako Unibertsitate Ospitaleko profesionalek aurkeztutako onenari.
Daten laburpena Biltzarra baino lehen
Posterra/ahozko aurkezpena OEEren webgunera igotzea......... urtarrilak 1
Batzorde zientifikoaren erantzuna eta testuaren
zuzenketarako proposamena......................................................... urtarrilak 15
Ahozko aurkezpenak eta posterrak zuzentzera bidaltzea............. otsailak 1
Posterraren PDF webgunera igotzea............................................. martxoak 1