Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasuna eta euskarari buruzko hitzaldia Hendaian

2013-03-08


Martxoaren 14an, ostegunez, osasuna eta euskara izango dira hizpide Hendaian egingo den mahai inguruan. Lehenengo aldiz, osasun-alorrean gure hizkuntzaren egoera zein den aztertuko da Iparraldean, Hendaiako Herriko Etxeak antolatu duen  "Euskararen hilabetean" ekimenaren barruan.
 
Mahai ingurua ostegunean izango da, 18:30etan Hendaiako Herriko Etxean.
 
Bertan, OEEko ordezkariak bilduko dira Hendaia aldeko profesional eta Baionako eritetxean euskara bultztatzeko ari den langile taldearekin besteak beste.
 
Parte hartzaileak honako hauek izanen dira:
- Euskararen Erakunde Publikoa
- Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea
- "Ospitalean Euskaraz" Baionako elkartea
- Hendaiako suhiltzaileak
- Amaia Montes Hendaiako psikologoa (baieztatzeko)
- Bai Euskarari Ziurtagiria elkartea (baieztatzeko)
- Antxeta Irratia (eztabaiden moderatzailea)
- Hendaiako Euskara Batzordeko hautetsiak eta Euskara teknikariak
 
Erantsitako PDFan "Hendaian, Euskaraz Osasuntsu" aldizkaria dago.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan