Berriak
Atxikimendu-eskaera: Koronabisura ez dadila izan hizkuntza urraketak pairatzeko aitzakia. Gutuna Gobernuei eta Munduko Osasunerako Erakundeari (OME)
2020-04-16
COVID-19 pandemiaren testuinguruan, ugaritu egin dira gurean bai pazienteei arreta emateko gaztelera hutsezko praktikak, bai langileei jakinarazpenak bidaltzekoak.
Aintzat elkarteak egoera larri honi nazioarteko erantzun bateratua emateko, galestarrekin eta Kanadako frankofonoekin batera, ekimen bat abiarazi du eta OEEk bat egin du ekimen horrekin: Gobernuei eta Munduko Osasun Erakundeari osasun-arreta tokiko hizkuntzetan eman behar dela aldarrikatzea, Galesen galesez, Kanadan frantsesez... eta Euskal Herrian euskaraz, noski.
Horrela, pazienteen eta langileon oinarrizko hizkuntza-eskubideak bermatzeaz gain, Europako Kontseiluaren deiari ere erantzuna emateko eskaera irmoa egingo dugu: administrazioek herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatu behar dituztela, alarma egoeran ere bai.
Mezu hau ingurukoen artean zabaltzea eskertzen dizugu.
Komunikazio eta zerbitzu hizkuntzaren garrantzia COVID19aren testuinguruan.pdf
Langue de communication service Covid-19.pdf
The importance of languages of communication and services in the context of Covid-19.pdf
La importancia de las lenguas de comunicaciĆ³n y servicio en el contexto del COVID 19.pdf
Utzi zure iruzkina