Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren Osasun Biltzarra azaroan izango da

2020-06-15

Aurtengo maiatzaren 8-9rako aurreikusita zegoen Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 30. Osasun Biltzarra aurtengo, hau da, 2020ko azaroaren 13-14an egingo da. Dataz gain lekua ere aldatu da eta EHUk Abandoibarran duen egoitzan egingo da (Bizkaia Aretoa).
 
Era berean, posterrak aurkezteko epea luzatu egin dugu, irailaren 10era arte. Ahozko komunikazioak, ordea, itxita daude.

Gogoratu, aurtengo gaia Prebentzioa auzolanean da.
 

Posterra aurkeztu

 

Auzolana aspalditik datorkigun ohitura eta ekintza da Euskal Herrian, baserri giro eta munduarekin lotuta batez ere. Nork ez du artajorrarena edo artazuriketarena entzun, zer egiten zen halakoetan: auzokoak batu, zeregin jakin bat burutzeko, horrekin batera auzoko berri izateko, eta lan arin-gogorraz gainera, baita momentuaz gozatzeko ere; hortik artazuriketatik datozkigun hainbat kantu eta dantza.

Gaur egun baserrietan barik, herri eta hirietan bizi gara gehienok baina badira gune horietan ere auzolanaren gomuta duten beste proiektu batzuk, auzolanaren ezaugarriak betetzen dituztenak: batera ekin, elkarri lagunduz, eztabaidak onartuz eta gogoz egindakoa ordainsari bakartzat hartuz.

Osasun arlora ekarri gura genuke auzolanarena aurtengo OEEren Biltzarrean, osasunaren prebentzioari ekinez zehazki. Prebentzioa bere zentzurik zabalenean hartuz, zenbat eta zabalago, orduan eta auzolanerako aukera gehiago izango da eta. Prebentzioa neurrira egokituz, badira honetan ere larregikeriak eta. Bizi ohitura osasungarriak zelan garatu, adinaren arabera haurtzarotik zahartzarora, norbere kontura baita taldean ere, bata bestearekin, eskolan, etxean, osasun zentroan, auzoan. Eta euskararen beraren osasun eta prebentzioari arreta berezia jarriko diogu, hoba ez.

Guneotan dabiltzan hainbat lagunek euren bizipenak eta ideiak plazaratuko dituzte, baina gogoan izan, auzolanak berak dioenez, Biltzarrera gonbidatuta zaudeten guztion ekarpenen zain gaudela.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan