EUSKAL HERRIKO PSIKIATRIAREN HISTORIA
Egileak:
IMANOL KEREJETA
Psikiatria Zerbitzua, Donostia Ospitalea.
Euskal Herriko psikiatriaren historiak bi aldi ditu gutxienez. Bata 1979. ur- te artekoa eta bestea urte hartatik honantzakoa.
Erreforma psikiatrikoa egin aurretik, psikiatriaren asistentzia, Estatu Espai- niarrean bezala, ez zegoen erakunde bakar baten menpean, baizik eta sakabana- tuta ezin amaituzko sare batean.
Alde batetik diputazioak, bestetik Gobernazioaren Ministerioa, beste alde- tik udaletxeak eta azkenik ongintza eta gizarte zerbitzuak. Gure herrian, gehie- netan, laguntza psikatrikoa ospitale psikiatrikoetan ematen zen eta lurralde ba- koitzak bere eredua zeukan gaixo psikiatrikoei asistentzia emateko.
Bizkaian laguntza nabarmenena Diputazioaren babespean ematen zen, Za- mudioko, Zaldibarreko eta Bermeoko ospitale psikiatrikoetan hain zuzen. Apur- ka-apurka, psikiatria komunitarioan pausoak eman ahala, kanpoko kontsultak zabaltzen hasi ziren. Arlo horren inguruan Bilboko Arbieto kalean “dispensario psikiatriko” bat aritu zen kanpoko kontsultetan. Horrez geroztik, “modulo psi- kosozialak” beren lana egiten hasi ziren alkoholismoa, drogamenpekotasunak eta eritasunak mentalak tratatzeko. Araban, ospitale psikiatriko bakarra zegoen, Gasteizko “Las Nieves“ ospitalea, Nieves Cano kalean 1991. urtea arte. Lurral- de honetan kanpoko kontsultetako asistentzia Diputazioaren erakunde baten bar- nean antolatu zen. Erakunde honek F.A.S.V.A. zuen izena eta bere babespean za- baldu zen Arabako kanpoko kontsulten sarea. Sare honek hasieran “Las Nieves” ospitalean zeukan bere basea. Handik erreabilitazio programak eta erdibideko baliabideak antolatu ziren. Bere garaian Euskal Herriko programa ausartena eta aurreratuena izan zen.
Gipuzkoa izan zen psikiatria osasun orokorrean sartzeko lasterketa honetan azkena. Asistentzia, Donostiako Ospitale psikiatrikoan, Diputazioaren babespe- an zegoen eta Arrasateko Agate Deunaren bi ospitale psikiatrikoetan. Euskal Herrian garatu den baliabide pribatu nabarmenena.
1979. urtean Eusko Jaurlaritzak batzorde bat antolatu zuen haren lana Eus- kal Autonomia Erkidegoko asistentzia psikiatrikoaren plangintza antolatzea bes- terik ez zen. Batzorde hura Julián de Ajuriaguerrak gidatu zuen, eta bere lanetan garai hartako profesional ospetsuenek hartu zuten parte.
Talde honen lana Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetara zabaldu zen eta 1980. urtean hasi zen gartatzen sarea. Lehenago aipatu dudan bezala, au- rreratuena, garai hartan hainbat gauzatan bezala, Araba izan zen. Herrialde ho- nek nahiko abantailak zituen. Alde batetik Arabako Diputazioak baliabide eko- nomiko ugari zituen, ez bakarrik “errepide oso onak egiteko”, baita osasun eta gizarte zerbitzuei baliabideak eskaintzeko ere. Beste alde batetik, Arabako po- pulazioa Gasteizen kontzetratuta dago eta hori beti abantaila handia izan da osa- sun zerbitzuetarako.
Bizkaian 1981. urtean esperientzia piloto bat ireki zen Uribe Kostako ba- rrutian. Esperientzia hari esker ireki zen gure herrian Osasun Mentaleko lehen zentroa. Etxe berean helduen tratamenduetarako eta drogamenpekotasunak tra- tatzeko bi talde bildu ziren. Haurren asistentzia aparte utzi zen, nahiz eta zu- zendaritza beraren menpean egon. Zentroan eguneko ospitale bat ere ireki zen. Proiektu hartan psikiatria komunitarioaren printzipioak zabaltzen hasi ziren. Fi- nantzabidea Partzuergo baten bidez lortu zen. Partzuergoa Diputazioaren eta Uribe Kostako barrutiaren udaletxeen artean egin zen. Proiektu hura, 1985. ur- tean, Osakidetzaren sarea orokorrean sartu zen beste osasun zentro bat bezala.
Gipuzkoan, kanpoko kontsultak 1980 urte arte, Donostiako Ospitale Psi- kiatrikoan egiten ziren. Urte hartan, lehenengo hiru zentroak ireki ziren Gipuz- koan. Zentro horiek Donostian, Beasainen eta Irunen ireki ziren eta Diputazio- aren erakunde berezi baten menpean aritu ziren 1985. urtea arte. Horrekin bate- ra, ospitalean ikusten ziren gaixoak zentroetara pasatzen hasi ziren, Psikiatria Komunitarioaren printzipioak aplikatuta.
Nafarroan apur bat beranduago garatu zen sarea, herrialde honek duen po- pulazioaren sakabanaketa gaindituta, bereziki Gipuzkoarekin muga egiten duen aldean.