Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

MENPEKOTASUN ZAHARRAK ETA EGITEKO BERRIAK: BITARIKO PATOLOGIA

Egileak:

J.J. LÓPEZ-GOÑI *

N. LANDA **

J. FERNÁNDEZ-MONTALVO ***

I LOREA *

*Nafarroako Gizartea Helburu Fundazioa. Iruña; ** Tuterako Adimen Osasuneko Zentroa; *** Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Iruña.


Gauza jakina da desoreka psikiatrikoak dituzten pazienteek gainerako herritarrek baino aukera gehiago dituztela substantzien menpekotasunaren ondoriozko desorekak ere izateko (Regier, Farmer, Rae et al., 1990). Bestalde, ohikoa da, orobat, substantzien menpe daudenengan gogameneko desorekak agertzea. Bi ebidentzia horietan oinarritzen da azken urteotan hedatu den kontzeptu bat: bitariko patologia. Kontzeptu horren inguruan, dena dela, ika-mika ugari izan dira (Albanese eta Khantzian, 2004).

BITARIKO PATOLOGIA

Bitariko patologia hauxe da: substantzien erabileraren ondoriozko desoreka eta desoreka psikiatrikoak aldi berean agertzea (Zimberg, 1996; Albanese eta Khantzian, 2004). Lehen esan bezala, termino honen barrenean sartzen dira, hala I. ardatzari erantsitako psikopatologia, nola II. ardatzean nortasun nahasteren bat agertzea.

Bi eratako morbilitate horrek tratamendu klinikoa eta esku-hartze terapeutikoaren pronostikoa galarazten ditu. Horregatik, funtsezkoa da tratamendu bila datozen subjektuen ebaluazio zorrotza egitea, bitariko patologia ote dagoen ikusteko eta tratamendua paziente bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko.

Hori horrela, hauek dira bitariko patologiaren ondoriozko desorekak diagnostikatu eta tratatzeko oinarrizko printzipioak (Zimberg, 1996, 33. or.):

Tratamenduari ekin aurretik, sintoma psikiatriko akutuak edo substantzien gehiegizko kontsumoaren ondoriozko sintomak egonkortzea.

Diagnostiko psikiatrikoa egin eta epe luzerako tratamendua hasi aurretik, ezinbestekoa da 3 astetik 6 astera bitartean pazientea substantziarik hartu gabe arretaz aztertzea.

 Bi desorekak egoki tratatzea, bestela ez da hobekuntzarik sumatuko ez batean ez bestean. Laguntzeko tratamendua egin behar da, aurreiritzirik gabe. Litekeena da xantaia terapeutikoa (sic) egin behar izatea, lanean, familiarekin edo laguntzarako baliabideei dagokienez.

 Aholku emateko terapia edo Alcohólicos Anónimos taldeak darabilena ez da egokia bitariko nahasteak dituzten pazienteentzat.

 -   Egokia da tratamenduaren hasierako etapetan substantzien kontsumoa utzi duten pazienteekin malguagoa izatea eta haiekiko liskarrak saihestea. Nolanahi ere, pazienteak tratamenduan segitzen badu, ezin da inolaz ere onartu substantziak kontsumitzen etengabe segitzea.

 Tratamenduaren maiztasunari dagokionez, erregimen anbulatorioan dauden pazienteak astean 2 edo 3 aldiz hartu behar dira; bi desorekak egonkortu arte, gomendagarria da egunero hartzea edo ospitaleratzea.

 Tratamendua profesional kliniko bakar batek egin behar du, programa bakar bat erabiliz. Bi terapeutak hartzen badute parte, batak tratamendu psikiatrikoan eta besteak menpekotasunaren ondoriozkoan, behar-beharrezkoa da elkarri informazioa maiz ematea, pazienteak manipulatzerik izan ez dezan.

 Ohikoagoa da desoreka psikiatrikoak eta menpekotasunen ondoriozkoak dituzten pazienteak berriz eritzea desoreka bakar bat duten pazienteak baino. Beraz, horrek ez du esan nahi ezinbestean tratamenduak porrot egin duenik.

 Bereziki kontuan hartu behar dira transferentziako eta kontratransferent- ziako erreakzio biziak. Tratamenduaren oinarrizko abiapuntua da pazientearen motibazioa, bestela tratamenduak porrot eginen du eta. Dena dela, sendatzeko motibazio hori tratamenduaren beraren prozesuan oinarritu behar da.

 -   Pazientea, behartu gabe, elkarri laguntzeko taldeetan parte hartzera animatu, batez ere “Arazo bikoitza” aztertzeko taldeetan, horrelakorik baldin badago.

 Laburbilduz, problematika gehigarririk ote dagoen ikusi behar da, tratamendua segitzeko ohiko “erresistentziaz” haratago.

 Izan ere, gure ingurura begiratuz gero, Nafarroako komunitate terapeutiko batean gertaturiko tratamendu-uzteak aztertzeko berriki egin den ikerlan batean (Fernández-Montalvo, López-Goñi, Landa Illescas, Lorea, eta Zarzuela, 2004) adierazten da tratamendu-uzteak bi motatakoak direla: (1) tratamendua goiz uzten dutenak (lehenengo hiru hilabeteetan), nortasun nahasteak dituzten pazienteenak; eta (2) tratamendua berandu uzten dutenak, problematika erantsirik ez duten pazienteenak. Hori ikusita, diagnostiko goiztiarra egin beharra azpimarratzen da, bi problematika mota horiek atenditu ahal izateko.

 

MENPEKOTASUN BERRIAK: SUBSTANTZIARIK GABEKO MENPEKOTASUNAK

1. EZAUGARRIAK

 Menpekotasun berriak substantziarik gabeko menpekotasunak dira; hau da, jokamolde jakin batzuen menpekotasunak dira, substantzia kimikoen zuzeneko eraginik ez dutenak.

 Jokamolde horiek ohikoak izaten dira, baita beharrezkoak ere askotan gure gizartean, baina une jakin batean kontrolik gabekoak bilakatzen dira, konparazio batera, jokatzea, jatea, lan egitea, erostea, ariketa fisikoa egitea, sakelako telefonotik hitz egitea, Internet erabiltzea, sexu-harremanak izatea, etab. Jokamolde horiek gure kontroletik ihes egiten dutenean, behin eta berriz egitea eskatzen dutenean, beste gauza eta jarduerekiko interesa galtzen denean eta ohiko bizimoduan interferentziak eragiten dituztenean, substantziarik gabeko menpekotasuna dagoela esan daiteke (Echeburúa, 1999).

 Zer jokamoldek sor dezakete menpekotasuna? “Plazerra dakarren ia jarduera guztiak jokamolde menpekotasun-sortzaile bilaka daitezke” (Echeburúa eta Fernández-Montalvo, 2005).

 Hori horrela bada ere, gure ohiko bizimodua nahasi edo psikopatologizatu nahi ez badugu, oso garbi izan behar dugu normaltasunaren eta patologiaren arteko muga markatzen duten sintomak hauek direla: batetik, kontrola galtzea, eta bestetik, ohiko bizimoduan interferentzia larriak eragitea.

 Egia da, bestalde, ikertzaile batzuek ez dituztela jokabide horiek menpeko- tasuntzat hartzen (Jaffe, 1990; Miele et al., 1990 y Walker, 1989). Izan ere, Ameriketako Psikiatriako Elkarteak, DSM-IV-TR (2004) delakoan, ez du substantziarik gabeko menpekotasunen berri ematen. Horrela, joko patologikoa inpultsuen kontrolaren desorekatzat jotzen da eta gorago aipatu ditugun jokamolde batzuk ez dira desoreken sailkapenean agertzen. Dena dela, esan beharra dago sailkapen horretan desoreka gehiago sartzeko bidea irekita dagoela. Hala gertatu da, esate baterako, sekulako betekadak egiteko desorekarekin, elikaduraren desoreken taldean sartu baita berriki.

 Gauzak horrela, DSM-IV-TR delakoan (2004) substantzien menpekotasuna antzemateko irizpide asko eta asko substantziarik gabeko menpekotasunei ere aplikatzen ahal zaizkie:

 (1) Nahi baino gehiagotan edo nahi baino maizago egiten da jokamolde hori.

 (2)  Jokamolde hori kontrolatzeko edo uzteko gogo edo ahalegin bizia dago, baina alferrik da.

 (3)  Jokamolde horri loturiko jardueretan edo hura prestatzeko lanetan denbora asko ematen da.

 (4)  Jokamolde hori dela eta, gizarteko, laneko edo aisialdiko jarduera garrantzitsu batzuetan denbora gutxiago ematen da.

(5)  Jokamolde horri eutsi egiten zaio, kaltetuak ongi dakien arren aldian behin edo etengabe arazo psikologiko edo fisikoak izaten dituela eta arazo horiek, antza denez, jokamolde horrek eragiten edo handitzen dituela.

Bestalde, azpimarratu beharra dago Ikaskuntzaren Teoriaren kontzeptualizazioak erakutsi digula menpekotasun kimikoek eta substantziarik gabeko menpekotasunek prozesu bera segitzen dutela:

(1)  Lehenbizi, errefortzu positibo gisa ezartzen dira;

(2)  Errefortzu negatibo gisa irauten dute.

Tratamenduari dagokionez, menpekotasun kimikoenean ez bezala (substantziena), abstinentzia baino gehiago jokamolde arazo-sortzailearen gaineko kontrola ezarri behar da, izan ere, kasu gehienetan, egunero egin behar diren jokamoldeak dira.

Substantziarik gabeko menpekotasunik ezagunena ludopatia da. Horren inguruan ikusi eta aztertu dena gainerako menpekotasun berriak aztertzeko erabiltzen da.

Joko patologikoaren ezaugarriak hauek dira (Fernández-Montalvo, 1999):

(1)  kontrola galtzea; (2) jokoaren menpekotasun emozionala; eta (3) ohiko bizitzan eragina izatea.

Biztanleriaren % 2-3 inguruk joko patologikoari loturiko arazoak ditu. Horietatik % 80k makina txanpon-jaleen menpe daude.

8tik 5 gizonezkoak dira eta 3 emakumezkoak, baina tratamendu bila joaten den emakume bakoitzeko 10 gizonezko joaten dira. Problematika hau adin guztietan eta gizarte-maila guztietan agertzen da. Nerabeen artean gora doa zaletasun hau, eta hori larritzeko modukoa da.

Substantziarik gabeko beste menpekotasun batzuen kasuak ludopatiakoak baino askoz ere gutxiago dira. Alabaina, ondoren haien azalpen laburra eginen dugu.

2.    SUBSTANTZIARIK  GABEKO  MENPEKOTASUN  BATZUEN  AZALPEN LABURRA

Lanaren menpekotasunaren ezaugarriak (Fernández-Montalvo eta Echeburúa, 1998):

Lanean gehiegi inplikatzea.

Lanari emanda egotea faktore pertsonalek edo barrenekoek eraginda.

Lanarekin gutxi gozatzea.

Boterea eta ospea bilatzea.

 -  Beti presaka eta lanpetuta egotea.

Gauza guztiak kontrolatu nahi izatea.

Perfekzionismoa.

Harreman pertsonalak izateko zailtasunak.

Erlaxatzeko eta ongi pasatzeko zailtasunak.

Memoria-galtze txikiak.

Pazientzia falta izatea eta suminkor agertzea.

Laneko eginbeharrek norberaren nahiak gailentzea.

Utzikeria, nor bere buruarekin.  Interneten menpekotasunaren ezaugarriak:

Internet desegoki erabiltzea.

Gizartean eragiteko modua Interneten bidez bilatzea.

Bakarrik estimulatzea.

Internet arazoei ihes egiteko erabiltzea.

Loa galaraztea.

 Eginbeharrak eta zaletasunak uztea.

 Erabileragatik nork bere burua gaitzestea.

 Interneten bidezko pentsamendu intrusiboak izatea.

 Nork bere burua kontrolatu ezina. Sexu-menpekotasunaren ezaugarriak:

Nahi ez diren sexu-jokabideak izatea.

 Ohiko bizimoduan eragina izatea.

 Sexua norberaren ongieza arintzeko erabiltzea.

 Masturbazio konpultsiboa.

 Maitale ugari gogo biziz bilatzea.

 Putetxeetara edo telefono erotikoetara sarri jotzea.

 Jokamolde hipersexuala.

 Kasu horietan guztietan, oroitarazi behar da ohiko bizimoduarekin haustea dela lanaren menpekotasuna duen pertsona baten eta oso pertsona langile baten arteko muga, Interneten menpeko baten eta Internet askotan erabiltzen duenaren artekoa edo sexuaren menpeko baten eta pertsona promiskuo baten artekoa.

 

3.    MENPEKOTASUN KIMIKOAK/SUBSTANTZIARIK GABEKO MENPE- KOTASUNAK

 Menpekotasun kimikoetan ohikoa da politoxikomania, hau da, droga baten baino gehiagoren menpe egotea aldi berean. Menpekotasun psikologikoetan, ordea, ez da ohikoa menpekotasun psikologiko bat baino gehiago izatea, konparazio batera, joko patologikoa, hipersexualitatea eta erosketen menpekotasuna (Echeburúa eta Corral, 1993). Maizago agertzen da menpekotasun psikologiko bat eta menpekotasun kimiko bat edo gehiago aldi berean –esate baterako, joko patologikoa, alkoholismoa eta tabakismoa; lanerako menpekotasuna eta lanaren ondoriozko nekea neutralizatzeko drogak hartzea (kafea, tabakoa, alkohola, kokaina, antsiolitikoak eta hipnotikoak batik bat).

 

LABURBILDUZ

 Bai bitariko patologien kasuetan, bai menpekotasun berrien kasuetan, diagnostiko goiztiarra egitea funtsezkoa da tratamendua bide onetik joan dadin. Bestalde, XXI. mendeari begira, nabaritzen da esku-hartzeen ardatz nagusiak hauexek izanen direla: baliabide guztien arteko elkarlana eta diziplina askotako ikuspegia.

 

AIPAMEN BIBLIOGRAFIKOAK

Albanese, M. eta Khantzian, E. (2004). Tratamiento del paciente resistente con trastorno por consumo de sustancias. in Dewan, M.J. eta Pies, R.W. Trata- miento del paciente resistente en psiquiatría. (291-318 orr.). Barcelona: Psiquiatría Editores.

American Psychiatric Association (2004). Diagnostic and Statistical Ma- nual IV TR. Barcelona: Masson.

Echeburúa, E. (1999). ¿Adicciones sin drogas? Las nuevas adicciones. Bilbao: Desclée de Brower.

Echeburúa, E. eta Corral, P. (1993). Adicciones psicológicas: más allá de la metáfora. Clínica y Salud, 5, 251-258.

Echeburúa E. eta Fernández-Montalvo, J. (2000). Manual práctico del juego patológico. Madrid: Pirámide.

 Echeburúa, E. eta Fernández-Montalvo, J. (prentsan). Adicciones sin dro- gas. in G. Cervera, J.C. Valderrama, J.C. Pérez de los Cobos, G. Rubio eta L. Sanz (Eds.). Tratado SET de trastornos adictivos. Madrid. Editorial Médica Panamericana.

 Fernández-Montalvo, J. eta Echeburúa, E. (1998). Laborodependencia: cuando el trabajo se convierte en adicción. Revista de Psicopatología y Psicología Clínica, 3 (2), 103-120.

 Fernández-Montalvo, J., López-Goñi, J.J., Landa, N., Illescas, C., Lorea, I. eta Zarzuela, A. (2004). Trastornos de personalidad y abandonos terapéuticos en pacientes adictos: resultados en una comunidad terapéutica. International Jour- nal of Clinical Health and Psycohogy 4, (2) 271-283.

 Jaffe, J.H. (1990). Trivializing dependence. British Journal of Adiction, 85, 1425-1427.

 Miele, G.M., Tilly, S.M., First, M. eta Frances, A.(1990). The definition of dependence and behavioral addictions. British Journal of Addiction, 85, 1421- 1423.

 Regier, DA, Farmer, ME, Rae DS et al. (1990). Comorbidity of mental di- sorders with alcohol and other drug abuse: results from the Epidemiologic Catchment Area (ECA) study. Jama 264, 2511-2518.

 Walker (1989). Some problems with the concept of “gambling addiction”: should theories of addiction be generalized to include excesive gambling? Jour- nal of Gambling Behavior, 5, 179-200.

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan