EUSKAL HERRIKO EGOERA OROKORRA
Egileak:
J. A. Carrera
Barne medikuntza. Etxeko ospitalizazioa. Donostia ospitalea.
SARRERA
1980ko hamarkadan hasi ginen ezagutzen gaixo terminalari ematen zioten arreta bereziaz ia mito bihurtu den Elizabeth Kluber-Roos ("Sobre la muerte y los moribundos" Grijalbo, 1. argitalpena 1969. Bartzelona 1975), Hospice mugimendua (C. Saunders) edota Twycross-en publikazioak (Twycross RG. Lack SA. Therapeutics in terminal cancer. Edimburgh: Churchill Livingstone, 1984; 3-5 )
Kataluniatik Xavier Gómez Batiste eta bere lantaldea izan ziren zainketa aringarriei buruzko lehen programa gauzatu eta ikastaroen bitartez zabaldu zutenak gure artean ( Orden del 29 de mayo de 1986 de creación del programa "Vida als Anys" -Diari Oficial de
Euskadin mota honetako lanak bakarkako ekimenei esker garatu ziren hasiera batean, eta bai erakunde pribatuak eta publikoak ere zainketa aringarrien garrantziaz jabetzen hasi ziren.
Osakidetzak 1988 eta 1989. urteetan Prestakuntza Iraunkorreko Programa dela medio, Euskal Komunitate Autonomoan mediku zein erizainei zuzendutako urteko hiruzpalau ikastaro antolatu zituen. 1990. urtetik aurrera eta jasotako prestakuntzari esker, hemengo profesionalek parte-hartze aktiboa dute, ikastaroak hemengo ponenteekin zabalduz.
Gauzak horrela, eta ildo beretik, oso ezagunak dira Osasunaren Munduko Erakundeak zabaldutako gomendioaK:
- WHO Cancer pain relief. Geneve 1986
- WHO Cancer pain relief and paliative care. Geneve, 1990.
- WHO Cancer pain relief: Whith a guide to opioid avaitlability. Geneve, 1996
Urteotako eskarmentua kontuan izanik, gomendio hauek garatu eta osatu dituztenen artean, ezin aipatu gabe utzi Bruera kanadiarra eta bere taldekideak. Beraiei zor zaie besteak beste “zainketa aringarri" terminoaren sortzea, “hospice" delako korrontea hasi eta zabalduz. Bilbo, 1997ko urriaren 29 eta 30 "II Zainketa Paliatiboen Estatuko Jardunaldiak". Bertan "Edmontongo zainketa aringarrien eskuliburua" utzi ziguten
Europako Kontseiluan, Asanblea Parlamentarioak 1999. urtean bere 1418. gomendioan, medikuntza eta zainketa aringarriak jasotzea eskubide bat dela defendatzen du; eta guri dagokigu lelo hori ezagutaraztea.
EUSKAL KOMUNITATE AUTONOMOAREN EGUNGO EGOERA
Euskadin, lehen esan bezala, mota honetako lanak bakarkako ekimenei esker garatu ziren hasiera batean, 1980ko hamarkadan, eta bai erakunde pribatuak eta baita publikoak ere jabetuz hasi ziren zainketa aringarrien garapenean. Nik egoera publikoari buruz hitz egingo dizuet.
Osakidetzak eta Osasun Sailak ere gaixo terminalaren beharren konplexutasunaz ohartuta, zainketa aringarrien alde egin dute apustu, osotasunez landutako ereduaren alde.
ZAINKETA ARINGARRIEN GARAPENERAKO EREDUA:
Osotasunez landutako ereduarekin esan nahi duguna da Zainketa Aringarriak integratuta egon
behar dutela gaur egun erakunde publikoek dituzten baliabideetan:
- Osakidetzako sare publikoa osatzen duten 360 osasun zentro eta 20 ospitale.
- Institutu Onkologikoarekin sinatutako hitzarmena.
- Beste hainbat osasun zentro pribaturekin sinatutako hitzarmenak.
- Gizarte Ongizate Segurantzarekin hitzartutako akordioa.
- ONG direlakoen lana.
Estrategia hauek zenbait agiri eta akordiotan daude bilduta:
AGIRIAK:
- Osasuna zainduz plan estrategikoa
- Osasunaren plana
- Minbiziaren aurkako talde aholku-emailea
- Osakidetzako plan estrategikoa (1998-2002). Jarduteko planak eta programak.
EKINTZAK:
- Egun martxan dauden errekurtsoetan “interkonsulta” indartu
- Berriak sortu:
- Zainketa aringarrietako talde aholkulariak
- Zainketa aringarrien unitateak
- Prestakuntza-planak aurrera eraman
JARDUERA-EREMUA:
Non egiten dira Zainketa AringarriaK ? Gaixoa dagoen tokian bertan.
Zainketa aringarrien jarduera-eremu bezala gaixoaren bizileku bera aipatzen da lehendabizi.
Gero osasun-zerbitzu arruntak eta bereziki lagungarri gerta dakizkiguke zenbait zerbitzu, oinazearen klinika adibidez, eguneko ospitalizazioa.
Azkenik prestakuntza iraunkor eta esplizituarekin aurrera jarraitzea.
Nondik jaso ditzake gaixoak zainketa aringarriak ?
1. Etxeko atentzioa.Oinarrizko zerbitzua
2. Etxeko ospitalizazioko zerbitzuak
3. Zerbitzu mediku eta kirurgikoak
4. Ospitaleko zerbitzuak
5. Beste aukerak
6. Oinazearen klinikak
7. Zainketa aringarrien taldeak
8. Talde aholku-emaileak
ZAINKETA ARINGARRIEN GARAPENA EUSKADIN
80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, alegia Prestakuntza Iraunkorreko Programa abian jarri zenetik, hainbat ikastaro eta tailer antolatzen dira.
90eko hamarkadan ospitaleetan finkatuta dauden "Zainketa Aringarrien Unitateak" zabaltzen dira.
Etxeko atentzioari Lehen mailako Atentzioko zentroetatik eta Etxeko ospitalizazioko zerbitzuetatik eskaintzen zaio laguntza.
Oinazearen kliniken erabilgarritasuna lehen mailako zentro eta ospitaleetako zerbitzu guztietara hedatzen da.
Eguneko ospitalea erabili ahal izatea.
Zainketa aringarrietako talde aholku-emaileak.
Gaur egun hauek dira, besteak beste, zainketa arigarriekin loturiko baliabideak:
Zainketa Aringarrietako Unitatea. |
Lezako ospitalea |
Biasteri |
Zainketa Aringarrietako Unitatea. |
Arabako klinika |
Vitoria-Gasteiz |
Zainketa Aringarrietako talde aholku-emaile eta koordinatzailea |
Txagorritxuko ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Etxeko ospitalizazioko zerbitzua |
Txagorritxu eta Santiago Apostol ospitaleak |
Vitoria-Gasteiz |
Zainketa Aringarrietako Unitatea. |
Matia fundazioa |
Donostia |
Etxeko atentzioko taldea |
Minbiziaren aurkako erakunde espainiarra |
Donostia |
Etxeko ospitalizazioko zerbitzua |
Donostia ospitalea |
Donostia |
Zainketa Aringarrietako talde aholku-emaile eta koordinatzailea |
Donostia ospitalea |
Donostia |
Etxeko ospitalizazioko zerbitzua |
Gurutzetako ospitalea |
Barakaldo |
Zainketa Aringarrietako Unitatea. |
Santa Marina ospitalea |
Bilbo |
Zainketa Aringarrietako Unitatea. |
Gurutze Gorriaren ospitalea |
Bilbo |
Etxeko ospitalizazioko zerbitzua |
Basurtoko ospitalea |
Bilbo |
Etxeko ospitalizazioko zerbitzua |
Galdakaoko ospitalea |
Galdakao (Bizkaia) |
Zainketa Aringarrietako Unitatea. |
Gorlizko ospitalea |
Gorliz |
Zainketa Aringarrietako Unitatea. |
San Juan de Dios ospitalea |
Santurtzi |
EGOERAREN AZTERKETA
Egoera deskribatu ondoren, ikastaro, jardunaldi, mahai-inguru eta abarretan parte hartu eta gaiarekin zerikusirik duten profesionalen ahotsak entzunda, zainketa aringarrien arloari bereziki bideratutako prestakuntza beharrezkoa dela diote.
Gehienak zainketa horien eremua zabaltzearen alde azaltzen dira, baita zenbait jarrera berritzearen alde ere.
Horrelako iritziak maiz entzuten ditugu:
"zainketa aringarriak ez daude behar adina hedatuak"
"denok ez dugu berdin lan egiten"
"mailen arteko erlazioak garatzeke daude"
"Lehen mailako Atentzio zerbitzuek ospitaleetako zerbitzuak erabili ahal izateko arazoak izaten dituzte oraindik ere"
"profesionalei zaila egiten zaie askotan informazioa eman eta gaixoa/familiarekin komunikatzea"
"prestakuntza maila ez da nahikoa, ezta denbora ere"
"sufrimendu zein heriotzari zaion beldurra…"
"laguntza psikologikoaren beharra"
"botikei buruzko ezaguera"
"ekintza-bideak adostu eta hedatu"
Egin berria den 2000. urteko Minbiziaren Plan asistentzialean (5. puntua), helburu orokor bezala honokoa hau aipatzen da: "zainketa aringarrien eskaintza bermatu"; eta helburu espezifiko bezala "gaixo terminala diagnostikatu", zainketa zein tratamenduetan gehiegikeriak ekiditearren.
Honek guztiak garbi erakusten digu zein luzea den aurrerantzean jorratu beharreko bidea.
ZAINKETA ARINGARRIAK AIPATZEAN, ZERTAZ ARI GARA?
Medikutzako espezialitate ia guztietan aringarriak diren neurri terapeutikoak hartzen dira. Honek ez du esan nahi, ordea, "zainketa aringarriaz" aritzen garen orotan eduki beraz ari garenik.
Zenbait definizio adostu beharrean gaude eta irizpideak jarri
Gehienok konforme gaude SECPALek 1994 argitutako egoera terminala definitzerakoan:
-gaixotasun aurreratu, progresibo eta sendaezina
-tratamendu espezifikoei erantzuten ez dien gaixotasuna
-arazo edo sintoma akutu, anitz, arrazoi askotakoak eta aldakorrak
-heriotzaren aurrean, gaixo, familia eta lantalde terapeutikoen hunkipena.
-bizi-iraupena 6 hilabete baino gutxiagokoa
Zainketa aringarrietara bideratutako medikuntzaz ari garenean bestalde, Medikuntza Aringarriaren Elkarte suitzarrak dioenaren arabera (1988), eremu zabalagoaz arituko ginateke:
"diagnostikoa edozein izanda ere, sendatzeko ezarritako tratamendua ez egokitzat jotzen denean, gaixoaren sufrimendua arindu eta ahalik eta erosotasun-mailarik altuena lortzearren erabiltzen diren tratamendu eta zainketa mediko, kirurgiko eta psikologikoak, zein laguntza espirituala barneratzen dituen kontzeptua da".
Honako hauek lirateke, gaixo terminal bati egiten zaizkion zainketak "aringarriak" direla esan ahal izateko, bete beharreko baldintzak:
1. Kasuan kasu, gaixo zein familiaren egoerari bideratutako atentzioa.
2. Atentzio iraunkor eta osoa, hau da, arlo fisiko-psikikoari eta giza eremuari moldatutakoa.
3. Neurri terapeutiko eraginkorrak: sintomak kontrolatzea, informazio eta komunikazio egokia erraztea.
4. Parte hartzen duten arloetako profesionalen arteko lankidetza.
Gaixo terminalaren egoera konplexua dela argi izan behar dugu. Gaixoak atentzio egoki eta osoena bideragarria den lekuan egon behar du. Helburu nagusitzat betiere, ahalik eta erosoen egon dadin izan behar dugu.
Asistentzia-mailen arteko komunikazioak eta koordinazioak batetik, eta gaixoaren unean uneko arduradunaren iritziak bestetik, filosofia aringarriarekin bat etorri behar dute.
Koordinatu beharreko baliabideak:
-ospitaleko zerbitzuak, egoera puntualetan bertara jotzen baita maiz
-osasun-zentroko lehen mailako atentzioko lantaldea
-etxeko ospitalizazioko zerbitzuak
-zainketa aringarrietako unitateak
-egonaldi ertain eta luzeetako ospitaleak