ERREALITATE SOZIALARI BURUZKO IKUSPEGI KOMUNITARIOA
Egileak:
J. PALACIOS*
F. GAMBOA**
* Doneztebeko Osasun Etxeko gizarte langilea; ** "Arkupeak" jubilatuen Elkarteko lehendakaria
1- DESKRIBAPEN ETA IKUSPEGI SOZIALA (
Ikuspegi komunitariotik landu nahi dugun errealitate sozialari buruzko gaia zentratu baino lehen, bizitzeko itxaropena dela medio biztanleria zaharragoa izateak sortarazten duen eta soziologikoki mailakatu eta gero eta nabarmenagoa den fenomenoari buruzko hausnarketa laburra egitea komenigarria da. Gertakari hau hor dago, gero eta nabarmenagoa da eta osasun zerbitzuak ezin dira mugatu sorospenera edo funtzio asistentzial soilera dagoen eskaria onartuz gure begibistaren aurrean ditugun eskuartzerako aukerak aztertu gabe, bigarren mailako estrategiak edo aukerazko estrategiak direla esaten den arren, edo lehentasunezko ez direla esaten den arren. Hala ere, pairatzen dugun gehiegizko zama asistentziala arintzeko gaur egun dauzkagun tresnak direlakoan nago.
Aipatutako estrategiak prebentzio eta osasun heziketaren aplikagarritasun eraginkorrean oinarritzen dira. Gisa honetako bertze mintegietan aipatuak izan diren hitz hauek kutsu demagogikoa izan dezakete; aldiz, gure zaharrak sozialki eta osasunaren ikuspegitik hezituz, hau guztia, inoiz gutxietsi behar ez den partehartze komunitarioaren kalterako izan gabe (2) (3).
Paradoxa badirudi ere, partehartze komunitarioa printzipio orokor gisa duten 1978ko Espainiar Konstituzioaren 43. artikuluak eta bere ondorengo aplikapen legalak diren Estatu mailako osasun-legeak (7) eta forala den bertze batek (8) jasotzen duten osasuna babesteko eskubidea, asumitu behar dugu eskaria sortzen duen babesa praktikan ez jartzeko moduan; aldiz, pertsona adintsuen funtzionamendu osasuntsuan nolabaiteko autonomia sortu beharrean gaude, izan ere, pertsona adintsu hauek maiz, klub eta elkarteen inguruan biltzen baitira lan egiteko desiraz eta eskain diezazkiekegun gauzetan partehartzeko gogoz.
Zeregin hau ez da kanpo-lan soila non oinarrizko atentzio soziosanitarioko profesionalak baino ez diren aritzen; borondate politiko, sozial eta sanitarioa izatea ere beharrezkoa da; borondate hau, espazio soziosanitarioa, zeinari buruz asko hitzegin eta hain gutxi ezagutzen baita, behin betiko egituratuko duen departamendu-arteko koordinazio egokiari buruzko hausnarketa sakonaz lagundu behar delarik.
Ordezkatzen ditudan oinarrizko osasun-zonaldeetan, Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Leitzaranen, sakabanaketa geografikoaren fenomenoa gertatzen da. Hori dela eta, jende adintsu asko herriguneetatik urrun dauden baserrietan bizi da. Gehienak jubilazioagatik edo alarguntzeagatik pentsionistak dira, nahiz eta elbarritasunagatik pentsionistak direnen kopurua ere kontutan hartzekoa den, eta osasun arazoetan islatzen da. Elbarritasun edo inkapazitate kasuetarako, nolabaiteko ezintasun ekonomikoari lotuta kasu gehienetan, ikuspegi aringarri eta desinstituzionatzailetik planteatutako osasun- baliabideak eta giza-baliabideak daude, hala nola, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak, eta Udaletako Etxez Etxeko Laguntza Programek edo Zerbitzuek finanziatzen dituzten etxez etxeko diru-laguntzak edo "Seguridad Social" delako Institutuak finantziatzen dituen laguntza teknikoak (material ortoprotesikoa e.a) (1).
Ordezkatzen ditudan mendiko eskualdeetan, adineko jendea bere ingurune propioan mantentzeko joera duen mentalitate soziokulturala dago, bere familiak zaindua, eta instituzionalizazioa saihesten saiatzen dira. Hortik dator ingurune soziofamilarrean bizibaldintza duinak ahalbideratzen dituzten baliabide soziosanitarioen hornidura oraindik ere handiagoa izateko aldarrikapena, hau guztia, orokortzearen akatsean erori gabe; izan ere, zonalde honetan bada, edo hobeki esanda nolabait irauten du, ea baliabiderik ez duen eta familiaren estaldurarik ez duen adineko jendea, non eskuartze sozial egokia burutzea zaila baita oso instituzionalizazioa aterabide bakarra denean, zahar-etxeek planteatzen dituzten zailtasun izugarriak topatzen ditugularik eta batez ere sartzeko zain daudenen zerrenda luzeak (5). Aipatutako zonaldean hiru zahar-etxe izan arren, hauetako bakar batek ere ez ditu estaltzen Malerreka eskualdeak (Doneztebe e.a) dituen beharrak era nahikoan, eskualde honetan, baliabide bakarra oso emankorra ez dirudien apartamendu tutelatuen bloke bat besterik ez delarik.
Bukatzeko, ezintasunak dituzten adineko pertsonentzat eta jaten gaituen fenomenoa arintzeko bideraturik dauden etxez etxeko laguntzen programekin lana egiten den tokietan, bai osasun zerbitzuak hala nola sozialak ere, garbi utzi nahi nuke ez direla nahikoak eta gaur egun, bere partehartzearen bidez komunitateak erakusten duen borondate ona besterik ez daukagu eta, errepikakorra izan badaiteke ere, sailarteko koordinaziorako borondate politiko handiagoa eta agente sozialen gaitasun edo akreditazio egokia eskatzen dugu. Agente sozial hauek bitartekari gisa, osasunarekin eta osasunerako jokatu behar dute, zerbitzu soziosanitario eta komunitate beraren arteko interlokutore gisa arituz.
2- "ARKUPEAK" JUBILATUEN ELKARTEAREN HISTORIA ETA ANTOLAKETA (FELIPE GAMBOA)
- Noiz eta nola jaio zen Elkartea?
• 1986ko ekainean jaio zen.
• "Ubarmin"en sortu zen ideia nagusia.
• Lau fundadoreen Inzakardi parkeko elkarrizketak.
• Lehendabiziko proiektua: Doneztebeko aitton-amonei festa bat antolatzea.
• Proiektu honen finantziaketa.
• Egindako lana egiterakoan izandako arazoak eta zer nolako harrera ezberdinak izan genituen.
• Ekainaren 30ean egindako festa. Izugarrizko arrakasta.
• Elkartearen sortzea: estatutuak, e.a (Hasieran gure elkartea Doneztebeko herrikoa izan zen bakarrik).
• Bertze elkarteekin izandako harremanak, "San Juan" Burlatako elkartearekin batez ere.
- Nondik hartu genuen gure izena. "ARKUPEAK"
- Hasierako helburu nagusiak:Bi helburu nagusi izan genituen hasieratik.
• Lehendabizikoa jendeari bere herritik ateratzeko aukera ematea. Gure zonan orain arte oporretan joateko aukera gutxi izan dira (baserriko lanak zirela-eta, gure nortasuna dela-eta...).
• Bertzaldetik, gure zaharren egoerari irtenbide bat ematea, hau da, elbarritzen direnean gure inguruan gelditzeko aukera ematea. Horretarako hasiera-hasieratik "zahar-etxe" baten beharra ikusi genuen. Horretaz gain eguneko zentroak, heziketa fisiko egiteko aukera, e.a. Azken finean gure bizitzaren kalitatea hobetzea.
- Nola zabaldu zen gure elkartea, herri bateko elkartea izateagatik elkarte probintziala izatera.
• Donezteben gure arrakasta ikusirik, herriz herri hasi ginen gure ideia zabaltzen, etxez etxe. Elkartzen zen herri bakoitzean delegatu bat jarri genuen, berak bere herria defendatzeko gure elkartearen barrenean. Hasieran Malerrekako herriak sartu ziren, gero Bortzirietara eta Baztanera iritsi ginen, gero Leitza aldera ...
• Diru iturriak..
• Bazkidek ordaintzen duten dirua.
• Nafarroako Gobernuak urtero ematen digun dirulaguntza.
• Nafarroako Aurrezki Kutxak ematen digun dirua.
• Aipatu behar da, bestetik, hasieran Udalei eskatzen geniela dirua, baina aspalditik elkarterako ez zaie dirurik eskatzen.
- Elkartearen barne funtzionamendua.
• "Zuzendaritza Taldea hauek osatzen dute: lehendakaria, lehendakariaren ordezkoa, Idazkaria, Diruzaina eta bokalak.
• Azpimarratu behar da delegatuen papera, oso garrantzitsua delako. Herri guztietan delegatuak daude eta batzuetan bat baino gehiago. Haiek dira lana egiten dutenak eta beren herrien berriak ematen dizkigutenak. Noiz- behinka denok elkartzen gara gure egoera, gure ekitaldiak eta azken finean gure lana koordinatzeko.
- Oraingo egoera.
• 3.400 bazkide gutxi gorabehera.
• 4 herri daude elkartearen barrenean.
- Zer nolako ekitaldiak antolatzen diren.
• Herri bakoitzeko eguna.
• Herri guztien eta Eguberrietako jai nagusiak.
• Egun bateko irteerak: Errioxa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako tokietara.
• Egun ugariko bidaiak: Argentina, Mexiko, Kuba, Estatu Batuak, Lur Santua, Karibeko kruzeroa, Egipto, Italia, Herbehereak, Galizia (bi urtetik behin), Andaluzia (hau ere bi urtetik behin), Costa Brava, Girona, Salou, Castilla La Mancha, Portugal, Cantabria, Puente Viesgo (bainuetxea urtero), Aragoiko eta Nafarroako Pirinioa, e.a.
• Urteroko aldizkaria.
• Urtero gimnasiako ikastaroak herri aunitzetan. Azken eguneko besta denok elkarrekin Iruñean.
• Aste kulturalak.
• Madrilen gonbidatuak egon ginen aiton-amonen nazioarteko eguna ospatzeko.
• Irunean eta Madrilen egon diren Hirugarren Adinekoen Batzarretan parte hartu dugu. Eta Nafarroan Hirugarren Adinekoen kontseiluan hautatuak izan ginen, baita Nafarroako plangintza gerontologikoan ere.
- Oraindik lortu ez ditugun helburuak.
• Igerilekuak.
• Zahar-etxea.
- Osasun Zentroekin izandako harremanak.
• Hasiera batean Doneztebeko Osasun Kontseiluan parte hartu genuen.
• Arkupeak-eko leihatilan Elizondoko Osasun Zentroko laguntza.
• Profesional batzuen kolaborazioa Osasun "foro" batzuetan parte hartzeko.
- Zer eskatuko lioke elkarte honek Osasunbideari ... ?