Erreforma Psikiatrikoaren Ikuspegi Soziologikoa
Egileak:
J. Agustin Ozamiz
Osakidetza
Mila bederatziehun eta laurogeitik aurrera Estatuan psikiatriari buruzko diskurtso soziala garatu zen. Diskurtso sozial hori gizarte ekintzan eta osasun sisteman ere hedaturik egon zen sasoi hartan.
Osasun mentalaren arloan , komunitate psikiatriaren lengoaia edo hizkera zabaldu da. Horrela Euskadin, Andaluzian, Asturiasen eta beste autonomia erkidego batzuetan ospitalez kanpoko zerbitzuz hornituriko sare bat eraikitzen da. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan 1980 urtean 5 ospitale psikiatriko edukitzetik 1985ean osasun mentaleko 30 zentro eta 4 ospitale orokorretan psikiatria unitateak edukitzera igaro ginen .
Ez zen autonomia erkidego guztietan berdin jokatu. Batzuetan oraindino diraute orain dela hogei urte bezala, ospitale psikiatrikoak baino ez dauzkatela, bestelako errekurtsorik gaineratu barik.
Estatuan "Ley General de Sanidad" delakoa 1986an eman zen. Bertan artikulu bat zegoen osasun mentalari buruz. Artikulu oso laburra. Lau atal baino ez zuen. Bat haurraren psikiatriari buruzkoa zen. Beste bat ospitale orokor guztietan psikiatriari buruzkoak, komunitateko psikiatria zentroak sortu beharrari buruzkoa. Eta azkenean zioenez, zentro hauetatik osasunaren alde psikosozialak landu beharko lirateke.
Egia esan, bigarren puntua soilik bete da berariaz.
Erreformaren bilakaera oso irregularra izan da Estatuko alde desberdinetan. Autonomia erkidegoen erdietan baino ez dela berariaz garatu esan dezakegu.
Nire ustez, hauek izan dira garapena oztopatu duten zergatiko nagusiak:
a) Ez da legerik adostu osasun mentalari buru z. 1985ean adituen batzorde batek erreforma psikiatrikoari buruzko informe bat argitaratu zuen. Horrek eragin handia izan zuen estatu osoan , baina ez zen lege bihurtu. Gainera, ez zuen adostasun nahikoa lortu, ezta zabal eztabaidatu ere.
Lege bat onartzeak, nahikoa eztabaida izanda, adostasun bat lortu dela ondorioztatzen du.
Ondorioz, jarraipena eta tinkotasuna ziurtatzen ditu.
b) Osasun mentalerako ez dira aurrekontu babestuak izan orain arte. Ez da izan ezta osasun mentalari buruzko programa orokorrik ere, aurrekontu zehaztuak lagun. Osasun sistema orokorrean agertzen ziren aurrekontuak, osasun mentalaren arloan lan egiten dutenentzakoak, ez zeuden babestuta, hau da, ez zen berariaz esaten osasun mentalerako izango zirenik. Horrela, askotan gerlatzen zen gerenteek aldatu egiten zituztela aurrekontuak beren kabuz, bestelako lehentasunak ikusten zituztenean. Osasun mentaleko profesionalek gehienetan ez dute eragin handirik izaten osasun kontseiluetan eta ospitaletako administrazioetan. Askotan, beste osagileek jarrera negatiboak erakusten dituzte psikiatrekiko.
d) Laurogeiko hamarkadaren amaieran beste egoera bat basten da hcdatzen Estatuan. Europako beste lurra ldeetan arinago hasita zegoen . Espainian demokraziaren etorrerak estali egiten du pixka bat, baina 1985ean indar guztiarekin agertua zegoen. Egoera horren berezitasunak hauek ziren ( 1):
- Langabezi indize handiak.
- Giza esklusioaren, pobreziaren gehit zea.
- Ekonomiaren internazionalizatzea.
- Erakundeen globalizazioa.
- Komunikabideen teknifikazio orokorra, komunikazioaren teknifikazioa.
Eszenatoki berri horretan ekonomi diskurtsoa garatzen da, zein gizarte bizitzaren toki guztietara ailegatzen baita ela, beraz, osasun sistemara ere bai. Nire iritziz, gure ingurunean saiatzen dira moldatzen beste inguru batzuelarako pentsaturik zeuden sistemak eta estrategiak, ondo onartu barik lekuaz eta denboraz. Horrela, konpetentziaz hitz egiten hasten dira, baita ospitale eta asistentzia primarioaren arteko konpetentziaz ere. Eta, aldiz, baldin eta Harvardeko teorikoak irakurtzen baditugu, eurek diote patxadazko sistema sanitario bat antolatzerakoan ez dela pizgarri perbertsorik sortu behar. Konpetentzia izan behar dela diote, baina osasun sistemen artean eta ez osasun sistemaren barneko zerbitzuen artean .(2) (3)
Egoera horren ondorioz, profesionalen taldeen arteko konpetentzia sortzen da. Horrela ekonomilariak, osagileak, erizainak, psikiatrak, psikologoak ... boterea kontrolatzeko liskarrean sartzen dira (4). Eszen atoki horren ondorioz ere, ikuspegi biologizista-ekonomizista nagusitzen da.
Hona hemen ikuspegi horren erakusle bat: Prozac sendagaia Estatu Batuetan
Kontestu horretan, patologia desberdinetako osagai genetikoen ikerketak nagusitu egiten dira. Halaber, nortasun neurotikoaren osagai genetikoak ikertzen hasten dira.
Egoera horretan, nabarmen-nabarmen agertzen da ospitale orokorretako psikiatri unitatearen garrantzia. Askotan, panazeatzat hartzen dira eta, ondorioz, eguneko ospitaleak ere ixten dira toki batzuetan.
Egoera horren ondorioz ere bada ikerketarako asmatuak zeud en tresnak administraziorako erabiltzea (Kasu psikiatrikoen Erregistro Metakorrarekin gertatu zen bezala; terapia sistemak eta patología desberdinak ikertzeko asmatu genuen, baina orain administraziorako erabiltzen da nagusiki .) (6).
Estatuan, 1980tik aurrera Europako beste lurraldeetan 20 urte arinago hasitako eredu sozial bat lantzen hasi zen. Gorago hitz egin dut horretaz. Baina momentu honetan beste egoera batean gaude. Nire ustez, une honetan eredu biren aurrean gaude: ekonomizista-mekanizista, alde batetik, eta integratzailea, bestetik.
Zerbitzu eta profesionalen zeregina aztertzeko, aurrera atera nahi den eredua kontutan eduki behar da, baldin eta badago. Baina ereduaren egokitasuna aztertzeko, eszenatoki soziala kontutan eduki behar da. Eszenatokia eta programa edo proiektua askotan nahastu egiten dira eta, ondorioz, programa bat edozein eszenatokitan aurrera eraman daitekeela uste dute, gauzak nahasturik. Osasun mentalaren arloan kontutan eduki behar da eszenatoki soziala eta, baita ere, eszenatoki sanitarioa.
1960tik aurrera, Europako eszenatokia Ongizatearen Estatuarena izan zen, demokrazia nagusi, jende gehienak lanean diharduela. Espainiako Estatuan demokrazia 1980tik aurrera finkatu zen.
Oraingo eszenatokian demokrazia daukagu, baina langabezi tasa handia ere bai. Langabeziarekin batera, pobrezia gehitzen ari da biziki. Eta honen atzea erakundeen globalizazioa eta ekonomiaren internazionalizazioa daude. Oso sakonak jasaten ari gara gure sistema sozio-ekonomikoetan, zeintzuen oinarrietan komunikazioen teknifikazioa baitago.
Eszenatoki horietan bi aukera desberdin aztertzen ari dira Europako erakunde publikoetan. Osasun sistemetan, beste sistema publikoetan bezala, aldaketak sortzen ari dira egoera horiei aurpegia emateko. Alde batetik, halako ideologia ultraliberal bat nagusitu da eta, ondorioz, eredu biologizista eta mekanizistak zabaltzen ari dira, zeintzuetan nagusiki Estatu Batuetako gizartea kontuan hartzen den . Estatu Batuetako erakunde eta praktikak idealizatzen dira, hemengo egoerara egokitu nahian. Horrela, Estatu Batuetan sortutako gestio ereduak erabili egiten dira gure inguruetan , askotan inolako kritikarik egin gabe.
lkuspegi horretatik , gestio finantzarioa nagusitzen da planifikazio gainetik. lkertzaile batzuek diotenez, bide hauetatik hurrengo 5 urteetan izugarrizko aldaketak izango dira psikiatrian, bai zerbitzuak antolatzerakoan, baita diagnostikatzeko sistemetan ere. Managed care edo gestionatutako zainketa estrategiak izugarrizko eragina edukiko du horrelako aldaketetan. Hau dela eta, hurrengo 5 urteetan diagnostikatzeko sistema eta zerbitzu motek aurreko 30 urteetan baino aldaketa handiagoa izango dutela diote.
Beste alde batetik, osasun mentalaren erakusleak edo indizeak gero eta pesimistagoak dira. Europa guztian ikus daiteke hori. Gure lurraldean ere ikus dezakegu nola urte batetik bestera asistentzi a eskaerak gehitu egiten diren biziki. Eskari ia gehitu zen 1995etik 1996ra. Gehikuntza hori diagnosi talde guztietan gertatu zen. Azpimarratzekoa da Gipuzkoan atenditutako kasuak 1995etik 1996ra %36 gehitu zirela (7). Txarrena da pronostiko guztiak okerragoak direla. lkertzaile prospektibistek hauxe diote: hurrengo 15 urteetan aurrerapen tekniko izugarriak izango dira, problema mentalak gehiagotu egingo dira, aldaketa sozial bizia dela medio.
Modelo biologizista horren aurrean , beste modelo integratzaile bat bultzatzen da. Horrelaxe eskatzen du Britainia Handiko psikiatren elkarteak, esate baterako. Elkarte psikoanalisi za e batzuetatik ere modelo integratza ile baten premia aldarrikatzen da. Lurralde batzuk, Finlandia esate baterako, guztiz bere alde daude. Baita nazioarteko erakunde batzuk ere, adibidez, Munduko Osasun Mentalerako Federazioaren Europako Kontseilua (8).
Ikuspegi makrosozial batetik ezin dezakegu esan gure eszenatokian erraza izango denik modelo integratzaile bat aurrera ateratzea. Horretarako, ahalegin soziopolitiko handia izan beharko da. Eta horretarako, kontzientzia hartze han dia beharko da gogoeta kolektiboa dela medio.
Europako Batasunak eszenatoki neoliberal honi aurpegia eman nahi dio, horrela HELIOS eta HOR I ZON bezalako programak aurrera atera ditu. Honen erakuslea ere bada orain dela urtebete Europako Batasunaren Aldizkarian argitaratutako liburu berdea, Lanaren antolamendu berri baterako (9). Eszenatoki horretan , Finlandia gertatzen ari da datorren urtean, berak Europako Batasuneko Lehendakaritza izatean, osasun mentalari buruz programa integratzaile bat aurrera ateratzeko. Bertan, prebentzioari sekulako garrantzia eman nahi zaio.
Eredu integratzaile horren adierazleak hiru dira nire ustez:
1) Nortasunaren eraikuntza giza harremanetan sortzen diren emozio edo hunkipenen bitartez ulertzea. Baina ondo kontutan harturik komunikazioaren munduan bizi garela eta hedabideek giza adimenean izugarrizko eragina dutela.
Banakoaren autonomia funtzionalaren kontzeptua kritikoki aztertzea komeni da. Kontzeptu horrek ukatzen du gizabanakoaren eta entitate sozialaren arteko etengabeko elkarreragina, alde biologiko eta psikosoziala barne. Giza portaera, aldagai pertsonalen eta egoeraren aldagaien ondorioa da, baina batez ere euren arteko elkarreraginen ondorioa (9).
2) Asistentzia kronikoetan fokalizatzea. Gure garaian giza depribazioa gehituz doa biziki eta , depribazio horrekin, gaixo mental kronikoen marginalizazioa ere bai. Beste alde batetik, oso programa gutxi daude kronikoak laguntzeko. Esperientzia positiboak baina isolatuak daude. Oso proiektu gutxi gauzatu da lanbide edo lanerako errehabilitazioan. Asistentzia integral eta laguntza sozialaren sistemak indartu eta ugaritzea beharrezkoa da (10). Sistema sanitario publikoetan kronikoentzako asistentzia egitura bereziak antolatzea beharrezkoa da. Lehonard Stein bezalako ikertzaileek berori proposatzen dute. Arlo hau ondo antolatuz gero, beste arloetarako indar eta bitarteko asko gerta daitezke. Bestela kronizitatea oso disruptiboa baita.