Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Burmuineko istripu baskularrak

Egileak:

J.M. Basterretxea

J.A. Mediavilla

NeurologĂ­a Zerbitzua. Galdakaoko Ospitalea


 

 Sarrera. Arrisku faktoreak

 Urtero 500 sarrera inguru izaten dira barnealdeko ospitalean (200/100.000 prebalentzi tasa). Larrialdi eran, bat-bateko hutsa edo galera funtzionala, mugatua (fokala) eta jatorriz ez traumatikoa, gehienetan jende zaharrarengan azaltzen da.

 Ateromatosia da erantzule nagusia, eta arrisku faktoreak -gorputzean zehar edonongo arteriosklerosia izanda: bihotzekoa, giltzurrunetakoa...- hauek dira: hipertentsio arteriala (HTA), diabetea, hiperkolesterolemia, alkohola, tabakoa. Horietako bat edo geh iago aurkitzen dugu kasu gehienetan; kardiopatia enboligenoekin batera %90 osatzen dute.

 Noizbehinka izan daitezke, gazteengan batez ere, beste eragile batzuk: odolaren edota koagulazioaren arazoak, antifosfolipido-sindromea, baskulitisak, endokarditisak, baita aneurismaren hausturaz gertatutako odoljarioak ere; beste droga batzuk -alkoholaz aparte- kokaina, anfetamina, edota anobulatorioak; baita migraina ere.

 

Sailkapena

Mota ezberdinetako istripu baskularrak (ehunekotan):

% 15-20    Burmuineko lstripu lskemiko Iragankorra (BIII)

%40-45    Infartuak, arteria nagusietako infartu iskemiko, enboliko edo hemodinamikoak.

%20         lnfartu lakunarrak: arteria txikietakoak.

         Hematomak.

%1-2        Araknoide barruko odolbatuak (hemorragia subaraknoideoak)

% 10        Sailkaezinak.

 

 

 

 

Maila askotako gaitzak direnez gero, eta egoera oso ezberdinetan dauden gaixoak, ezinezkoa da jokaera estandarizatua. Hau gaixo bakoitzari egokitu beharko zaio, adinaren, bere osasun egoera orokorraren eta hainbat daturen arabera, eta sailkapen diagnostiko zuzenaren ahalegina jokabide torapeutiko konkretu eta posible bati lotuta joan beharko da kasu bakoitzean.

 

Burmuineko Istripu Iskemiko Iragankorra (Blll)

Burmuineko lstripu iskemiko Iragankorrak dira arreta handiz beraien ezaugarri klinikoengatik zehaztu beharrekoak: minutu edo ordu batzuk irauten dute –beti 24 ordutik behera-, eta behin eta berriz errepika daitezke era berean. Tokiz tokiko zeinu adierazgarriak dituzte:

 

 

Karotidakoak

begi bateko amaurosia

hemianopsia

paresia edo parestesiak gorputz alde batean

disfasia alexia

agrafia

akalkulia

noraezean ibiltzea

 

 

 

Sistema bertebrobasilarrekoak

begi bietako itsualdia

konorterik galdu gabe indargabeturik erortzea (drop attaeks)

alde ezberdineko paresia edo parestesiak aurpegi eta beso-zangoetan

ptosia

disartria

disfagia

Eta gutxienez holako zeinu bi edo gehiago balera infartu garatuaren aztarnak edo aurretikoak izan daitezke.

 

lnfartuak

Infartu lakunarrak mota berezi batzuetako huts finko eta trinkoengatik ezagutzen dira: disartria, esku baldarra, indar edo sentsibilitate edo biak batera ga ltzea, baina adimen aldaketarik gabe. HTAren ondorioz, arteria sarkor txikien arterioesklerosia dela eta gertatzen dira; pronostiko onekoak dira TA kontrolatuz; batzuetan errehabilitazioa behar da. 

Infartu arterotronbotikoak arteria nagusien (erdiko arteria zerebrala, aurrekoa arteria zerebrala, atzeko arteria zerebrala) itxieragatik gertatzen dira, gehienetan karotidatik egotzitako ateroma plaken ondorioz; síndrome defizitario ezagunak ezartzen dituzte, eta sarritan kalte handi eta erabaki garriak uzten dituzte. Arteria basilarreko eta bere adar nagusietako istripuz ere oinarrizko funtzioak mehatxupean gerta daitezke.

Infartuen bolikoak bihotzeko eritasun balbular, arritmia, endokarditis, protesia edo miokardioko infartu akutuaren (MIA) ondorioz sortutako tronboen eraginez gertatzen dira; bat-batean, ariketa fisikoren bat egiterakoan, toki ezberdinetan batera edo bata bestearen atzetik. Orden adore bidezko Tomografia Axialean (OTA) ezaugarri propio batzuk badituzte.

 lnfartu hemodinamikoak mugan kokatzen dira: arteria nagusien arteko mugetan, hipoperfusioaren eraginez hipoxia, shock edo beste arazo hemodinamikoren bat dela eta.

 Gazteengan gertatzen da infartu kopuru txiki bat: %3-4 berrogei urtetik beherakoengan. Infartu enbolikoak dira gehien bat, beste batzuetan migrainaren espasmo arterialarekin bat datozenak, baila odolaren arazoen ondorioz: hiperkoagulabilitatea, hiperbiskositatea, antigorputz-sindrome anti-fosfo lipidoa, baskulitisa, koagulazioaren faktoreren baten falta; infekzioen ondorioz: meningitisa tuberkulosia, eta sifilia. Anobulatorioen erabilpena, elisekzio arteriala -traumatikoa edo ez-, eta gaixotasun familiarrak ere aurkitu dira eragile modura. Tronbosi benosoak ere izan daitezke zirkunstantzia edo inguramendu propioetan.

 

Hematomak

 Burmuineko hematomak (parenkimatosoak) sakoneko arteria txikien hausturagatik -HTAren ondorioz-, gertatzen dira eta substantzia zurian kokatzen dira; hortik kanpo ezkutuko MAB edo neoplasiaren bat iradoki dezakete; inoiz angiopatia amiloidea ere kortex azpian isuri ahal da. Kokaina eta anfetaminak odol jario eragile moelura aurkitu dira TAren gorakaelagatik edo.

Infartuak eta hematomak ezin dira zeinu klinikoen bidez bakarrik bereiztu eta, beraz, OTA beharrezkoa dugu .

 

Odoljario subaraknoideoa

 Beti zehatz- mehatz bereiztu beharrekoa, buruko min handiagoa eta hutsune fokal gutxiago ematen du infartuen aldean, adimena gutxitu eta aldaketa psikikoa sortarazten du, ekintza fisikoren baten inguruan -arraroa da Jotan- gertatzen da. Meningismoa bilatu eta puntzio lunbarra (PL) egin. Aneurismak dira eragile nagusiak.

Adierazgarriak dira odoljario subaraknoideoaren aurretik odol isuri txiki samarrak eman ditzakeen buruko minak eta tokiz-tokiko sintoma iragankorrak. lnfartu handiak ostera behin eta berriz Blllren sintoma fokal errepikatuekin iragar daitezke.

 

lkerketa osagarria

-    Odol analisi orokorra, VDLR (T3, T4, Ak-antikardiolipina, ANAk, koagulazio faktoreak), EKG, (ekokardiograma eta Holter), bularreko X izpiak.

-    Eko-dopplerra: ateroma plakak antzeman eta karotidaren herstura -estenosia-neurtzeko oso baliagarria da eta ohizko bihurtu da.

-   Arteriografia izaten da ondorengoa tronboendarterektomiaren (TEA) atarian.

 

-   Angio-EMak lortzen ditu arteriografiaren gisako irudiak arterien egoera zehazteko ateroma plaka deJa, baita disekzioa, aneurisma eta MAB ere.

-  OTA: aukerakoa hematomak ikusteko hasieratik, eta ohizkoa 24 ordu pasa ondoren infartuak zehazteko, bai toki, bai tamaina eta lesioaren onelorio morfologikoak (edema, masa efektua, eta abar).

 -   EM kraneala erabiltzen dugu patologia azpitentoriala edo Ordenadore bidezko Tomografia Axialean (OTA) ondo bereizi ezin diren lesioak aztertzeko. Etorkizunean fluxu eta metabolismoari buruzko zenbait datu lortzea espero dugu bere bitartez; orain arte PET eta SPEETen bidez lortzen dira datu bakan batzuk, ikerketa lanetan soilik.

-   EEG (elektroentzefalografia).

-   PL (puntzio lunbarra).

 

Tratamendua

1. Gaixotasun baskularrak oro har oinarri duten ATEROMATOSlAren arrisku faktoreak kontrolatzean datza: TA, diabetea, kolesterol-maila, eta bizimodu egokia lasaitasun psikikoz eta ariketa fisikoa eginez, toxikorik gabe.

Oinarrizko gaixotasunik balego (odolekoa, koagulazioarena, sisternikoa edo infekziosoa), era egokian tratatu.

 

 

 

2.  Ez dago beraz tratamendu edo sendagarririk propio, prebentzio mailan izan ezik: BIII denean antiagreganteak eta TEAren artean aukeratuz, eta infartua gertatuz gero ez da medikamentu mesedegarririk aurkitu istripu akutuan, nahiz eta horretan jardun jo eta ke. Antikoagulanteak erabiltzen ditugu ondorio gutxiko infartu enbolikoetan, ez handietan, eta inoiz lakunarretan.

Antiagreganteak: AAS 300 mg egunero, ulcusa izan ezean, edo Tiklopidina edo bere ildokoak (Klopidogren), hemograma eginez hamabostero lehen 3 hilabeteetan. Urte batez ala betirako?

 Beste batzuk: kaltzio-antagonistak, trinusala, dipiridamola (?).

 TEA (tronboendarterektomia): sintomak eman dituen karotidak -hau da, BIII edo ondorio gutxiko infartua-, %70tik gorako estenosia badu, operatzea da alternatiba egokiena gaur egun, zirujau onen eskuetan, 75 urtetik berakoentzat, gaixotasun larririk ez badute eta egoera onean badaude.

 Antikoagulazioa: egoera batzuetan derrigorrezkoa da antikoagulazioa betiko: estenosi mitrala AKFArekin, protesi balbular ez-biologikoaz, MIA tronboak sortzeko gaitasun handia duenean ; beste batzuetan 6 hilabetetan nahikoa izan daiteke.

 Antikoagulazioa edo antiagreganteak aukeran izan daitezke: AKFA hutsa, prolapso mitrala, BIII leku berdineko eta errepikatuekin, karotidaren disekzioan, miokardiopatia batzuetan.

 Tronbolisia da azken orduko tratamendu -saioa eta eztabaidagarri jarraitzen du oraindik, alde batetik arazo praktiko handiak gertatzen direlako lehen 3 edo 6 orduetan ondo betetzeko, eta bestetik hemorragiaren arriskuagatik; kasu gutxitan erabiltzekoa da, dena den.

 Etorkizunerako ikertzen ari diren substantziak faktore zitotoxikoen aurka zuzenduta doaz.

 3. Hematomak berez ez dute tratamendu propiorik, noizbehinka odolbatua husteko kirurgia izan ezik: zerebeloan kokatuak edo 3 zentimetrotik gorako diametroa dutenean eta egoera larrituz doanean gaixoa bizirik ateratzeko ahaleginetan.

 MABak enbolizazio barnearteriala, erradiokirurgia edo ohiko kirurgia beharko dute.

 Odoljario subaraknoideoa: aneurismaren bilaketa egin eta aurkituz gero derrigorrezkoa da tratamendu erradikala: enbolizazioa edo kirurgia.

 Azkenik BIBen ondorioz, %50 akats gabe geratzen dira, %30-40 elbarriturik eta hilik.

 

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan