Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Adingabearen autonomia osasunean

Egileak:

Koldo Martinez Urionabarrenetxea

“Asociación de Bioética Fundamental y Clínica”-ko lehendakaria. ZIUko medikua. Nafarroako Ospitalegunea. Iruña.


Osasun profesionalok, eriaren eritasuna ez ezik, haren ingurune pertsonal eta soziala ere tratatu behar dugu, haiek eragina dutelako osasun egoeran, eta adingabeen ingurune hau erabat eztabaidatua da ziurgabetasunaz eta emozionaltasun gordinez inguratua dagoelako. Gizarteak profesionalok adingabearen osasuna eta ongizatea bultza ditzagun exijitzen du, eta, une berean, familiarekiko loturak mantentzen saia gaitezen. Arazo honi aurre egiteko, bi jarrera daude kontrajarririk: alde batetik, babeszaleenak, adingabeak munduan aurki ditzaketen gaitzengandik –horien artean, adingabeak eurak– babesaren beharra eta oharpena azpimarratzen dituztenak, eta beraz, erabakiak hartzeko beti gurasoekin edo adingabeen ordezkariekin kontatu behar dela defendatzen dutenak, eta bestetik, askatzaileak, adingabeen iritsi eta desioei lehentasuna eman behar zaiela, gehienetan gurasoen iritzia kontutan eduki gabe, esaten dutenak. Bada, noski, erdibidean dagoen jarrera bat, nik defendatzen dudana, teknika eta artea, jakituria diagnostikoa eta bereizitasunean bikaintasuna exijitzen dituena. Hots, praktika profesionalean bikaintasuna lortzeko beharrezko den bertuteen bertutea. Eta nere ustez, horixe da Bioetika, sendagilearen artea oinarrian duen metabertute hori lortzeko osasun profesionalari ematen dizkion ezagutza, abilezia eta jarrera multzoa. 

Aristotelesek bere “Nikomakori Etika” idazkian zera zioen: “Gazteak geometra eta matematiko eta natura horretako gauzetan jakintsu izan daitezke, eta, aldiz, ez dirudi zuhurrak izan daitezkeenik[1]. Berez bertute morala den zuhurtasuna, dirudienez, oso berandu lortzen ahal da. Hala ere, argi dago geometra edo matematiko izan daitezken pertsona horiek egoeraz jabetzen direla eta beraz, beren ekintzen erantzule direla. Ezberdintasun honek bere garrantzia du, ezin daitekeelako heldutasun morala gaitasun moralaz nahastu, ezta gaitasun juridikoaz. Tradizioak, alajaina, erantzukizun morala “arrazoizko erabilera”z berdindu zuen, betidanik 7 urteren inguruan kokatzen zelarik[2]. Hazkunde moralaren gaia Piaget[3] eta Kohlberg[4] ikerlariek sakonki ikertu dute eta beraiekin hazkunde moralak nolabaiteko heldutasuna lortzen duela 16-18 urte inguruan. Dena den, gaur egun “adingabeko heldua”z mintzo ohi da, hots, adingabea izanik, neurri handiago edo txikiago batetan nortasun eskubideak disfrutatzeko haina heldutasun psikologiko eta humano bat lortu duena.

Gaitasuna, pertsona batek erabaki autonomo bat lortzeko haina ulertzeko duen trebetasuna da[5]. Erabaki bat hartzeko gaitzat hartua izateak zera inplikatzen du: alternatiben artean aukera bat egitea; aukera ezberdinak daudenean arriskuak, onurak eta alternatibak ulertzea; arrazional eta logikoki erabakitzea; eta hertsadurarik gabe egitea, aske.

Besterik gabe, argi dago norbaitek autonomikoki erabakitzeko gaitasuna duela –ala ez – esatea zaila dela. Zailtasunak areagotu egiten dira nerabetasuna bera definitzeko orduan adostasunik ez dagoela ohartzen garenean, argi eta garbi baldin badakigu, jakin ere, nerabetasuna adingabeek euren buruekiko duten kontzeptuaz, ezagutzaz eta ingurugiro sozialaz markaturiko une bat dela.

Nerabeen garapenak unibertsalki ematen diren hiru ezaugarri darama: pubertaroaren hasiera, ahalmen kognitibo aurreratuagoen sorrera eta rol sozial berriei trantsizioa. Salbuespenik gabe, gizarte guztietan nerabe guztiek hiru fase hauek zeharkatzen dituzte[6], eta hauekin batera, aldaketa biologikoak, kognitiboak eta sozioemozionalak. Haurtzaroa nerabetasunarotik mugatzen duen une konkretu baten ematen ez direnak baizik eta gradualki, continuum baten baitan. Fase hauetan zehar, hazkunde osasungarri batentzat beharrezkoak eta bizitzarako klabeak diren abileziak lortzen joan ahal da[7].

Argi dago, bada, abstraktuki arrazoitzeko gaitasuna gradualki ematen dela. Ez dago adin definitu eta konkretu bat non adingabeak gai bihurtzen diren. Era berean, nerabeen autonomia legala asmakizun, igarkizun bat da. Ez dago norbait heldua edo gai den esateko dena ala deus frogatuko duen testik[8]. Agian horrexegatik aditzera eman da erabakiaren proportzionaltasuna kontutan hartua izan dadila beti. Proportzionaltasun honek gaitasun eskailera bat proposatzen du: erabakia garrantzitsuago edo erabakiaren arrisku/onura harremana grabeago denean, geroz eta gaitasun maila handiagoa exijitu behar zaio erabakia hartzen duenari[9]-[10][11][12][13].

Gurasoek egiten duten(AREN) eta adingabeek berek egiten dutenaren artean adingabearen gaitasuna baloratzean ezberdintasun adierazgarria aurkitu bada ere, hauena altuagoa izanik[14] eta jeneralean gurasoek seme-alaben arrisku portaerak infrabaloratzen dutela jakinik[15], ohizkoa da entzutea adingabearen osasunarekiko erabakietan gurasoei lehentasuna eman behar zaiela[16]. Arazoa areagotu egiten da gurasoak eta adingabeak bat ez datozenean tratamendu bati buruz. Erronka klinikoa bikoitza da. Alde batetik, adingabearen gaitasuna determinatu behar da. Bestetik, denontzat errespetagarri izango den era batez tratatuak behar dute izan.  Baina adingabeak gurasoen parte hartzea ez badu onartzen, bere erabakia onartu behar da baldintza konkreto batzu ematen badira. Hots, nere ustez, adingabearen alde egin behar da beti, baina zuhurki, baldintza konkreto batzu betez.



[1]Aristóteles. Ética a Nicómaco. Madrid: Instituto de Estudios Políticos, 1970; 95-96; 1142-13-14

[2]Roldán A. La conciencia moral. Razón y Fe 1966; 165.

[3]Piaget J. Intellectual evolution from Adolescence to Adulthood. Human Development 1972; 15: 1-12

[4]Kohlberg L. Psicología del desarrollo moral. Bilbao: Desclée de Brouwer, 1992, 188

[5] Levine M, Anderson E, Ferreti L, Steinberg K. Legal and ethical issues affecting clinical child psychology. In: TH Ollendick, RJ Prinz (eds.). Advances in Clinical Child Psychology. New York: Plenum Press, 1993, 81-117

[6] Hill J. Early adolescence: a framework. J Early Adolesc 1983; 3: 1–21

[7] WHO. The Development of Dissemination of Life Skills Education: An Overview. Programme on Mental Health. Ginebra, 1993

[8] Glass KC. Refining definitions and devising instruments: two decades of assessing mental competence. Int J Law Psychiatry 1977; 20: 5-33

[9] Drane JF. Competency to give an informed consent. A model for making clinical assessments. JAMA 1984; 252: 925-927

[10] Drane FJ. The many faces of competency. Hastings Cent Rep 1985; 15: 17-21

[11] Gaylin W. The competence of children: no longer all or none. Hastings Cent Rep 1982; 12: 33-38

[12] Hart R. Childrens’ participation: from tokenism to citizenship. Florence: UNICEF, 1992

[13] Lansdown R. Listening to children: have we gone too far (or not far enough)? J R Soc Med 1998; 91: 457-461

[14] Varhely SC, Cowles J. Counselor self-awareness and client confidentiality: A relationship revisited. Elementary School and Guidance Counseling 1991; 25: 269-276

[15] Young TL, Zimmerman R. Clueless: parent knowledge of risk behaviours of middle school students. Arch Pediatr Adolesc Med 1998; 152: 1137-1139

[16] Traugott I, Alpers A. In their own hands: adolescents’ refusals of medical treatment. Arch Pediatr Adolesc Med 1997; 151: 922-927

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan