Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Hitzaurrea

Egileak:

Lorea Imirizaldu Monente


OEEren 23.Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

 


Aurten, 2013ko maiatzaren 10ean eta 11n, Iruñean egingo da OEEren 23. biltzarra.

1991n nork pentsatuko zukeen horren gogotsu eta ilusioz beteriko lehenengo jardunaldi hark 23 urte beteko zituela eta Osasungoa Euskalduntzea helburu duen Erakundeak laugarrengoz Iruñean elkartuko zituela bere kide eta jarraitzaileak.

Urte guztiotan, denen ahaleginari esker, biltzarrek aurrera egitea lortu dugu, eta aurrerantzean ere hala izatea espero dugu.

Orain arte hainbat gai jorratu dira, baina, zehazki, gure haur eta gazteen osasunari buruz ez da gehiegi aipatu. Horregatik, sasoi oneko gaztea den 23. biltzar honek haurtzarotik gaztarorako aldia hartzea du helburu. Gaur egungo gizartean haur eta gazteek duten garrantziagatik eta aitzinera begira edukiko duten zereginarengatik aukeratu genuen gai hau; izan ere, egungo gazteak dira gure biharko itxaropena.

Medikuntzak, historikoki eta mendeetan zehar, helduengan osasuna sustatzea izan du helburu, haurren osasuna alde batera utzita. XVIII. mendean piztu zen bai osasun arloan, bai literaturan eta baita beste hainbat arlotan ere, haurren egoeraren inguruko jakin-nahia. XVIII. mendearen hasieran, baztangaren kontrako txertoa agertzearekin batera hasi ziren zaintza pediatrikoak, eta hurrengo mendean, industrializazioari eta higienearen aurrerapenei esker, indarra hartzen joan zen. Baina aurrerapen mediko garrantzitsuenak XX. mendean gertatu ziren, txertoen hedakuntzarekin, antibiotikoen sorkuntzarekin, kimioterapiarekin eta aurrerapen teknologikoekin batera.

Denbora honetan guztian, atentzio pediatrikoak transformazio sakona jasan du, eta gertaera honen adibide dira haurren heriotza tasaren jaitsiera, infekzioen desagerpena eta elikadura arazoen murrizketa. Baina honek guztiak ez du esan nahi arlo guztiak aurrera doazenik eta aldaketa guztiak positiboak direnik, izan ere, herrialde garatuetan patologia berriei aurre egin behar diegu: gehiegizko pisua, gaitz baskularrak, alergiak, minusbaliotasunak, istripuen ondorioz pairaturiko gaitzak, gaitz kronikoak, tumoreak, gaitz neuropsikikoak, arazo psikosozialak, eta abar.

Azken hamarkadetan, jarduera pediatrikoa ez da bakarrik praktika medikora eta erizaintza lanetara mugatu (haurraren egoera fisikoa eta gaitz medikoak tratatzearekin ez delako nahikoa). Gaur egun, psikologo, pedagogo, familia eta beste hainbat lagunen kolaborazioarekin bat egiten da, behar psikosozialak ere jorratu ahal izateko.

Guztion helburua gazteen heldutasun osasuntsu eta oparoa sustatzea izanik, hori bermatzen saiatuko gara. Prebentziozko lanak baitira etorkizunean garaipena lortzen lagunduko digutenak. Izan ere, askotan, momentuko eritasuna sendatzera murrizten da gure lana, gerora ager daitezkeen zailtasunak kontuan hartu gabe, eta hori nabariagoa da pairatzen ari garen krisian.

Esan bezala, orain arte OEEk bideraturiko jardunaldietan haur eta gazteen gaia konkretuki jorratzen duen ekitaldirik ez da egon, baina egia da 2005. urteaz geroztik Euskal Herriko Pediatrek “Pediatriako topaketak” antolatzen dituztela, eta aurten bat egingo dute gure jardunaldiekin. Horregatik beren parte-hartzea eskertu nahi dugu, ongi jakinda haien ekarpenak onuragarriak izango direla guztiontzat.


Batzorde Zientifikoa eta Antolatzailea
 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan