Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HERENTZIAZKO ETA FAMILIA MINBIZIA

Egileak:

Nahia Aia

Gaizka Mallabiabarrena

Iñaki Brouard

Julio Moreno

Javier Díez

Eduardo Ibañez

Ginekologia Zerbitzua. Galdakao-Usansolo Ospitalea


SARRERA
Minbizi ginekologiko heredagarrien gene garrantzitsuenak BRCA geneak dira. Bularreko minbiziaren aren sortzaileak baitira.
Gene hauen eramaileak diren emakumeak bular eta obulutegietako minbizia izateko %30-90 bitarteko arriskua dute bizitza osoan zehar.
BRCA geneez gain beste mibizi genetiko sindromeek emakumeen organoetan izan dezaketen eragina ere aipatuko dugu.
 
HELBURUA
BRCA geneen inguruko ezaugarri baliogarriak sakonki aztertuko ditugu;   gene hauen herentzia ereduak eta adierazgarritasuna deskribatuko ditugu. Bular zein obulutegietako minbizia izateko arriskua kalkulatzeko datu lagungarriak aipatuko ditugu, eta honekin batera azterketa genetikoa zein emakumeengan indikatu behar den ere azaldu. Aholku genetikoa noiz eta nola eman eta eramaileak diren emakumeei eskeini diezaiokegun aukera profilaktikoak azalduko ditugu.
Beste minbizi genetiko sindromeen ezaugarriak gainetik ezagutaraziko ditugu.
 
MATERIALA ETA METODOA
BRCA geneen inguruan azken urteotan ginekologiako eta onkologiako aldizkari garrantzitsuenetan argitaratutako artikuluen inguruak egin dugun errebisioetako datu eta ondoriotan oinarritu gara. Baita ginekologia eta onkologiako nazioarteko erakundeen gidatan ere bai. Gaur egun adostasun maila handiena duten datu, ondorio eta gomendioetan oinarritu gara aurkezpenerako.
 
ONDORIOAK
BRCA geneen eramaileak izateko arriskua duten emakumeak eta azterketa genetikoa egitea komeni zaien emakumeak familiako historia eta historia klinikoarren bitartez antzematen ditugu.
Eramaileetan ooforektomia profilaktikoa aukera profilaktiko gomendagarria da, alde biko mastektomia aukerazkoa da. Emakume hauek jarraipen zehatz bat egin behar dute: azterketa kliniko, analitiko, ekografiko eta mamografikoan oinarrituta.
 
BIBLIOGRAFIA
Ovid eta Cocrane-ko artikuluen errebisioa, ginekologia eta onkologiako gidak (guidelines)
Up to dateko errebisioa

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan