Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Indarra nola landu

Egileak:

Jakobo Vazquez Altuna


 Indar-gaitasunaren kontzeptua

Modu asko daude indar-gaitasuna definitzeko. Batzuk sinpleak dira.

Ø  Ikuspuntu praktiko batetik ikusita, indar motorra sistema neuromuskularraren erresistentzia, gorputza bera, pisu edo objektuak gainditzeko ahalmena da.

Ø  Indar motorra muskulu-ekintza baten bidez kanpoko erresistentziak gainditu edo aldatzeko ahalmena da.

Ø  Indarra, erresistentzia gainditzeko tentsioaren eraginez, bultzatzeko, trakzioa egiteko edo igotzeko gaitasuna da.

 

Eta beste batzuk konplexuagoak dira, sistema guztiak inplikatzen dituztelako.

1.       Kirolean eta ariketa fisikoan, indar motorra aparatu lokomotorraren manifestazio bat da.

Nerbio-sistemak zuzentzen du, hezur-sistemak heltzen du eta sistema kardiobaskularrak eta arnas sistemak elikatzen dute bere lana modu egokian egin ahal izateko.

(BARBANTI,1979).

 

 

Errepaso anatomikoa

 

Zuntz muskularra

Motoneurona: nerbio-zelula mota bat da, zelula muskularrarekin lotzen dena axoiaren bidez. Honen bidez, nerbio-estimuluak iristean zelula muskularraren uzkurdura eragiten du.

 

Unitate motor/mugitzailea:

Nerbio motorra eta honek inerbatzen duen zuntz muskularraz osatutako unitatea da.

 

Indar muskularraren hobekuntza, muskuluko zeharkako ebakiduraren handiagotzearekin, funtzio neuromuskularraren eta koordinazioaren hobekuntzarekin erlazionatua dago.

 

 Muskuluaren antolaketa

 

 


 Zuntz muskularraren egitura

·         Sarkomeroa

·         Sarkoplasma

 

·         Zuntz muskularraren egitura

·         SARKOPLASMA

  • Zuntz muskularren zitoplasma da
  • Miozuntzexken arteko eremua betetzen du
  • Osagaiak:
    • Mitokondria
    • Golgi-ren konplexua
    • Liposomak
    • Glukogeno-deposituak
    • Proteina-deposituak
    • Gantz-deposituak
    • Mineralak
    • Entzimak
    • Mioglobina
  • Beste elementu batzuk:
      • Sarkolema edo mintza
      • Odol-hodiak
      • T tubuluak
      • Erretikulu sarkoplasmatikoa

·         SARKOMEROA

  • Unitate uzkurkorra proteinaz osatua:
    • Aktina
    • Miosina
    • Troponina
    • Tropomiosina

 

 

 

Zuntz muskularren motak

Zuntz muskular eskeletikoen motak.

Jarduera funtzionalaren arabera, bi motatako zuntz muskular eskeletiko daude.

Zuntz muskularren tipo bakoitzean sarkoplasmak eta sarkomeroak ezaugarri berezi batzuk izango dituzte, bata bestea baino garatuagoa izanik.

 

 

 

 

Entrenamendua eta bere erlazioa indar-gaitasunaren garapenarekin; hipertrofia-motak

 

Entrenamenduaren ezaugarrien arabera, sarkoplasma edo sarkomeroa maila desberdinean garatuko dira.

 

·         Beraz, garapen honen arabera, bi hipertrofia-mota ezberdin lor daitezke:

    • Hipertrofia sarkoplasmatikoa
    • Hipertrofia sarkomerikoa
    • Hipertrofia-motak

 

1) Hipertrofia sarkoplasmatikoa

Hipertrofia sarkoplasmatikoak fluido muskularren handiagotzea edo igoera dakar eta aldi berean, muskuluaren tamaina hipertrofia sarkomerikoaren kasuan baino handiagoa da.

Muskuluari forma puztuagoa ematen dio.

 

Muskuluaren tamainaren handiagotzea argi eta garbi ikusten da, baina aldaketa honek ez du indarraren garapen proportzionala ekartzen.

Hipertrofia estetikotzat har daiteke.

 

Hipertrofia honek ez ditu elementu uzkurgarriak inplikatzen

(Tous, 1999).

 

 

 

 

 Hipertrofia sarkomerikoa

Hipertrofia sarkomerikoa muskuluko proteina uzkurkorren (aktina eta miosinaren) handiagotzearekin lotua dago.
Erlazio zuzena du indarraren handiagotzearekin.

 

 

 

 

 

 

Indarraren garapena eta sailkapena

 

Indar-gaitasunaren garapenean eragiten duten faktoreak:

  • Barneko faktoreak
    • Aktina/Miosina zubi gurutzatuen kopurua
    • Sarkomero paraleloen kopurua
    • Zuntz batek, zeharkako ebakidura-unitateko (N/zm²) sortu dezakeen tentsio espezifikoa edo indarra
    • Zuntzaren eta muskuluaren luzera
    • Zuntz-mota
    • Muskulu-aktibazioaren, faktore aktibatzaile edo inhibitzaileen parte-hartzea
  • Kanpoko faktoreak: artikulazioaren angelua, aktibazio-mota, mugimenduaren abiadura, etab.

 

 Indar muskularraren sailkapena

Kontrakzio-motaren arabera

  • kontrakzio zentrokidea edo kontzentrikoa
  • kontrakzio eszentrikoa
  • kontrakzio isometrikoa

 

Indar-manifestazio motaren arabera

·         Manifestazio aktibo edo boluntarioak

      • Indar maximoa
      • Indar-abiadura
        • Indar leherkaria: Indarra/Denbora
        • Indar azkarra: Indarra/Abiadura
      • Indar-erresistentzia

·         Manifestazio erreaktiboak

§  Indar elastiko-leherkaria

§  Indar elastiko-leherkari-erreaktiboa

 

Indarraren adierazpena: lan egiten duten muskuluen edo muskulu-taldeen arteko erlazioaren edota muskulu baten zuntzen arteko erlazioaren arabera.

  • Indar analitikoa
  • Indar funtzionala

 

 

 

Indarraren Entrenamendua; Orokortasunak.

 

Zer kontrakzio-mota, zer manifestazio-mota edo muskuluen arteko zein erlazio-mota da interesgarriena bizi-kalitatea hobetzeko?

 

 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



Eta batez ere kontzeptu guztien konbinazioa.

 

 

 

Osasuna eta bizi-kalitatea helburutzat duen indarra hobetzeko programa bat prestatzen dugunean, kontrakzio-mota eta manifestazio-mota guztiak lantzea interesgarria da. Mugimendu bakoitzean ere muskuluen arteko erlazioa kontuan eduki behar dugu.

Beraz kontrakzio eta manifestazio-mota guztiak inplikatu behar ditugu eta ariketak indar-adierazpenen bi modutan, analitikoan eta funtzionalean, preskribatu behar ditugu.

 

 

 

 

 

 

·         Indar analitikoa

  • Orokorrean indar analitikoa makinetan lantzen da.
  • Lan-mota honen helburu nagusia, tentsio muskularra aplikatuz, muskuluaren hipertrofia lortzean datza
  • Normalean muskulu-taldeak isolatzen dira

 

 

·         Entrenamendu analitikoaren ondorioak

·         Muskulu-masaren handiagotzea

  • Tendoien indartzea
  • Sistema neuromuskularraren hobekuntza
  • Indar maximoaren hobekuntza
  • Indar leherkariaren hobekuntza
  • Indar azkarraren hobekuntza
  • Hazkunde-hormonen igoera
  • Laktato onartzearen hobekuntza

 

 

·         Indar funtzionala

  • Ariketak orokorrak dira.
  • Helburu nagusia ez da hipertrofia.
  • Ariketak ez dira makinen bitartez lantzen.
  • Normalean auto-kargak, pisu librea edo gainazal ezegonkorrak erabiltzen dira
  • Postura edo estatikaren erantzulea da.

 

·         Entrenamendu Funtzionalaren ondorioak

  • Koordinazio intramuskularraren hobekuntza
  • Muskuluen arteko koordinazioaren hobekuntza
  • Muskulu agonista/antagonisten arteko erlazioaren hobekuntza
  • Unitate motorrak aktibatzeko atalasearen txikizioa
  • Motrizitate orokorraren eta espezifikoaren hobekuntza
  • Grabitate-zentroaren kontrolaren hobekuntza

 

 

Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan