Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Jarduera fisikoa osasuna berreskuratzeko: Teoria hutsa ala tresna terapeutikoa

Egileak:

IƱaki Arratibel Imaz


 Azken urteotan gaixotasun ezberdinen tratamenduan Jarduera Fisikoa tresna terapeutiko bezala gero eta garrantzi handiagoa edukitzen ari da, erakunde ezberdinen arabera: Osasunaren Mundu Erakundea, American College of Sport Medicine, European College of Sports and Exercise Physicians, American Heart and Stroke Association, Sociedad Española de Rehabilitación Cardiaca (Sorecar), Deutsche Verbandes für Gesundheitssport und Sporttherapie (DVGS), Institut de Veille Sanitaire (InVS). Gure artean ere osasun-agintariek kanpaina ezberdinak ari dira martxan jartzen jarduera fisikoa bultzatzeko: Aktibili, Oinez Bizi. Gainera, nazioarteko literatura zientifikoan gaixotasun ezberdinen (infartua, minbizia, diabetesa edo iktusaren) errehabilitazioa  dudarik gabe Jarduera Fisikotik pasatzen dela, hau da, tresna terapeutiko osagarri bat bezala ikusi behar dela. Hau benetako aukera terapeutiko bat izanda ere, errealitateak erakusten du benetan gutxi egiten dela. Munduan zehar gertatzen dena analizatuz ikusten da Jarduera Fisikoa bihotzeko errehabilitazioan oraindik proportzio baxuan erabiltzen dela: Frantzian % 22,7, Espainian % 5, Alemanian % 33. Zer esan beste gaixotasunez hitz egiten dugunean, minbizia, gaixotasun mentalak, obesitatea, hezur-artikulazioetako gaixotasunak eta lesioak, iktusak, etab.? Kasu hauetan jarduera fisikoaren partaidetza beste gaixotasunetan duena baino baxuagoa da.

Baina zergatik hainbeste gaixo errekuperazio-plan egoki bat gabe? Eta non dago estatuen arteko diferentzia? Banan-banan lurralde bakoitzeko egoera aztertuz ikusten da oinarrian osasun antolakuntza aurkitzen dela. Frantzian, Alemanian edo Erresuma Batuan partaidetza handiagoa da, jadanik ospitaleetan errehabilitazio/errekuperazioko taldeak antolatuta daude, gero jarraipena ospitaletik kanpo egiteko. Gure artean, berriz, kasu isolatuetan ospitale-mailako programak daude, eta gutxiagotan kanpo- errehabilitazioko programak.

 

Zer suposatuko luke ospitalez kanpoko errehabilitazio-programa batek?

·         Mediku-kontrol egokia: honek gaixotasunaren (bihotzeko infartua, iktusa, lokomozio-aparatuaren gaixotasuna, minbizia, etab.en) egoera ezagutu, medikazioa kontrolatu eta ahalmen fisikoaren egoera zehazki kontrolatzea esan nahi du.

·         Medikuak egin dezakeen jarduera fisikoaren mota eta intentsitatea agintzea.

·         Jarduera fisikoko profesionalak eguneroko jarduera antolatu, programatu eta kontrolatzea (galdetegiak, ahalmen fisikoaren test sinpleak, zein ariketa egin dezaketen edo ezin duten egin ondo jakin).

·         Zuzeneko harremana medikuen eta jarduera fisikoa zuzentzen duten profesionalen artean.

 

Hori guztia, teorian nazioarteko literaturan onartuta dago eta gaur egun gutxik jartzen dute zalantzan. Baina, eguneroko funtzionamenduan edozein motatako gaixoari “ibiltzera joan” edo “igeri egitea komeni zaizu” besterik ez zaio esaten. Eta galdera da: Zergatik?

Erantzuna ez da konplikatua, baina badirudi ez dela onargarria. Egungo egoeran gaixoak errekuperatu eta mantentzeko ahalmen hori “osasun publikotik” kanpo dago. Eta osasun publikotik kanpo egotearekin esan nahi dut Osakidetzak edo Osasunbideak ordaintzen dituzten zerbitzuetan ez direla zerbitzu horiek guztiak sartzen. Ez da Jarduera Fisikoa eta Kirola kontrolatzen duen mediku aditua sartzen, ez da Jarduera Fisikoa landuko duen profesionala sartzen.

Gure osasun-arloan lan egiten duten politikariei programekin eta kanpainekin betetzen zaie ahoa, baina behin argitaratu ondoren, horien gastua eta antolakuntza gaixo bakoitzaren bizkarraren gain uzten dute. Zenbateraino dira baliagarriak kanpaina horiek? Agian prebentzioan zertxobait lortzen da, baina gaixotasun larri batetik errekuperatzeko baliagarriak al dira?

Horregatik nire hitzaldiaren titulua: Hau dena teoria hutsa da, edo benetan sinesten ahal dugu tresna terapeutiko bat denik?

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan