Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Kirol azterketa medikoa. Eta ariketa fisikoan? Eztabaida guran!

Egileak:

Alberto Garai Ibabe


 Kirol-azterketa medikoaren beharra? Tramite hutsa?

 

Adostasun orokorra dago eragile guztien artean, kirol-ekintza batean parte hartu aurretik kirol-azterketa medikoa beharrezkoa dela aitortzean. Bai gizartean, bai arlo medikoan eta baita kirol-estamentu desberdinetan ere.

Federazioetako lizentzia gehienek dute kirolean parte hartu ahal izateko atal bat, sendagileek sinatzeko. Modu honetan, sinadurarekin azterketa medikoa egin dela konfirmatzen da.

Arazoak hemen hasten dira, hitz edo kontzeptu batzuen esanahiekin, hala nola, kirola, jarduera fisikoa, ekintza fisikoa, ariketa fisikoa…

Eztabaidarako galdera batzuk:

Kirol-taldeek azterketa medikoari garrantzia ematen diote? Eta kirolariak berak? Gurasoak jakinean al daude ze azterketa-mota egiten dioten euren seme-alabari?

Kirolean lehiatu behar diren pertsonek soilik egin behar dute azterketa medikoa?

- Ekintzaren intentsitatearen arabera egin behar da?

Ariketa fisikoaren iraupena kontuan izango dugu?

Egiten den maiztasuna garrantzitsua al da? Pertsonen adina kontuan izan behar al da?

Nazioarteko Kirol Medikuntzaren Federazioko batzorde zientifikoak 35 urte baino gehiagoko pertsonentzako kirol-balorazio medikoa egitea xedatzen du, lehiaketako jarduera fisikoa hasi edo jarduera fisikoa berriz hartzeko orduan, baita, jarduera fisikoa aisialdikoa bada ere. Laburbilduz, pertsona batek 35 urte baditu eta jarduera fisikoren bat egiten badu, azterketa medikoa egitea derrigorrezkoa du. Eta 35 urtetik beherako pertsonekin?

Literaturan irakurrita. Azterketa medikuen edukiak. Ekg atsedenean. Esfortzu-proba.

2000. Estatu Espainoleko Kardiologia Elkarteak

·           Kirola praktikatu aurretik kirol-azterketa medikoa egitea proposatzen du. Derrigorrezkoa.

·           Autore askok proposatzen dute balorazio fisikoa eta 12 deribaziodun EKG egitea.

·           Espainiako Kardiologia Elkartearen gidaliburuek, oinarrizko azterketa medikoari esfortzu-proba gehitzea proposatzen dute. Proba hau “gutxienez maximo azpikoa izango da eta samur egitekoa”, pertsonaren balorazio funtzionala egiteko. “Astrand bankuaren proba proposatzen dute.”

·           Gidaliburu hauek, data berdinean, nazioarteko kirolariek, nahiz Estatu mailakoek, esfortzu-proba EKGrekin eta EKO Dopplerra egitea adierazten dute.

Baita, 30 urtetik gorako kirolari federatuek, EKG erregistrodun esfortzu-probak egin behar dituztela adierazten dute.

2005. Europako Kardiologia Elkartearen kirol-kardiologiaren ikerketa-taldeak

·          Europar ‘despistaje’ edo screening-eko protokolo amankomuna jarri zuen abian, 12 lerroko EKGa oinarrizko azterketa medikoan sartuz.

2006-2007. Italian

·          Azterketa medikoetan EKG egitea gomendatzen dute.

2007. Kataluniako Generalitateak

·          Jarduera fisikoa hasi aurretiko azterketa medikoan, 12 lerroko EKG gehitzen du kirola egin aurreko azterketa medikoetan.

2008. Sofi, Florentziako KM Institutua.

·        2002tik 2006ra, 30.065 kirol-azterketa mediko ikertu ondoren, ondorio hauek atera zituen:

§  Atsedenean egindako EKGetan 1.812 alterazio ikusi zituzten.

§  Esfortzu-probako EGMetan, 1.459 alterazio.

159 pertsonak arrazoi kardiobaskularrengatik kirola utzi beharra izan zuten.

§  Anamnesia eta esplorazio fisikoa bakarrik eginda, 6 pertsona gertatu ziren kiroletik baztertuta.

2009. Drobnic eta Serrak.

·         Esfortzu-proba proposatzen dute pertsona helduetan eta “fitxaketa berrietan”.

·         Gutxienez bizitzan behin, ekokardiografia bat egitea proposatzen dute.

2009. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak.

·        Azterketa medikoetan EKG gehitzea bere gain hartzen du.

2010. Holst. Danimarkan.

·        Ez du gomendatzen kirol ekintza-batean parte hartu aurretik despistajeak areagotzea. Honen zergatia: kirolarien artean bat-bateko heriotzaren kopurua askoz txikiagoa delako biztanleria orokorrean baino (12, 1– 37,5 milioika eta urteko, hurrenez hurren).

2010. Wheeler. Estatu Batuetan.

·        Ikerketa ekonomikoa egin ostean, azterketa mediko batek 288 $-ko kostua duela adierazten du, azterketa medikoa gehi EKG bat eginda. Eta 1.000 azterketa mediko egin ostean, 4,66 bizitza salbatzen direla ikusita, pertsona bat salbatzeak 42.000 dolarren prezioa edukiko zuela ondorioztatu zuen.

2011. Shephard. Estatu Batuetako eta Europako esperientzia ikertu ostean.

·        EKGaren ugaritzeak kostu-eraginkortasun oso txikia duela ondorioztatu zuen. Beraz, EKGa desegokia dela adierazi zuen eta soilik kirolari ahulenei egitea gomendatu zuen.

2011. FEMEDEk hurrengo sailkapena egiten du azterketa medikoak egiterakoan:

·        Eskola-kirola:

§  Historia medikoa.

§  Azterketa klinikoa.

§  Atsedenean egindako EKG.

·        Errendimenduko eskola-kirola, kirola nerabezaroan eta kirolari gazteak:

§  Lehenego puntuan aipatutakoari esfortzu-proba gehitzen zaio.  Astrand-en banku gainean egindako aldatutako testa nahikoa dela adierazten dute. Test honekin egoera fisikoaren balorazioa eta oxigeno-kontsumo ez-zuzena lortzen da.

§  Proba konplexuagoak, hala nola, oxigeno-kontsumo zuzena zehaztea, edo beste metodo ez-zuzenak, soilik “aukeratutako kirolarientzat” izango dira.

·        Kirolari helduak. Hemen bi talde ezberdintzen dituzte:

§  Jarduera fisikoa aholkatzeko azterketa medikoa.

§  Egoera fisikoa baloratzeko eta jarduera fisikoaren preskripzioa egiteko azterketa medikoa.

 

Ariketa fisikoa aholkatzeko azterketa medikoa

 

Historia medikoa eta kirol-historia.

Elikaduraren inkesta.

 Azterketa  klinikoa aparatu desberdinetan.

 Lokomozio aparatuaren azterketa.

 Antropometria eta gantz-portzentajea.

o   Proba osagarriak:

-      Atsedenean egindako EKG.

-      Espirometria basala (aukeran).

-      Odol-analisia.

o   Egoera fisikoaren balorazioa, ohiko protokoloak (Eurofit eta abar) jarraituta egingo da.

Egoera fisikoa baloratzeko eta jarduera fisikoaren preskripzioa egiteko azterketa medikoa

1.       Lehengo puntuan aipatutakoa egingo da, salbuespen batzuekin: Proba osagarrietan:

-      espirometria basala egingo da beti.

-      odol-analisia egingo da edota azken 5 urteko analisiak ekarriko ditu kirolariak.

2.       Esfortzu-probak

-      Tapiz ibiltarian edo zikloergometroan egingo dira.

-      Esfortzu-proba maximoak egingo dira, nekera iritsi arte.

-      Errektangularrak izango dira.

-      5-10 minutuko beroketarekin hasiko dira, karga txikiak erabiliz.

-      Probako karga progresiboak izango dira, bakoitza 2-3 minutukoak.

-      Presio arteriala karga bakoitzaren bukaeran hartuko da.

-      Proba osoan EKGaren monitorizazioa egingo da. Monitorizazioa egiterakoan bi aukera desberdintzen dituzte:

+ CM5 deribazio-sistema. Hau 35 urte baino gutxiago dutenen artean erabiliko da, kirolaria osasuntsu badago  eta arrisku-faktorerik ez badu behintzat.

+ 12 lerroko EKG. Sistema hau 35 urte baino gehiago dutenekin eta baita 35 urte azpikoekin ere, arrisku-faktoreak badauzkate eta gaixo badaude.

* Kirol-azterketa medikoaren aldizkakotasuna helduetan: pertsonaren eta intentsitatearen arabera izango da.

-    Errendimendu fisikoa hobetzeko kirola egiten duten heldu osasuntsuak: hauek, azterketa medikoa urtero egin behar dute, esfortzu-probarekin, ergometroan.

-      35-40 urtetik gorakoek jarduera fisikoa intentsitate baxuan edo era moderatuan (neurrizkoa) egiten badute:

§  Azterketa medikoa 2-5 urtero.

§  Proba osagarriak 5 urtetik behin.

§  Esfortzu-proba ergometroan azterketa medikoa emaitzaren arabera.

-      Arrisku-faktoreak edota gaixotasunak dituztenak. Esfortzu-proba ergometroan planifikatuko da, gaixotasun eta jarduera fisikoko programaren arabera.

-      35 urte azpiko pertsona osasuntsuak eta jarduera fisikoa intentsitate baxuan edo moderatuan egiten dutenak:

§  Azterketa medikoa 5 urtetik bein

§  Proba osagarriak ez dira egingo. Aldaketa klinikoak edo praktikatutako jarduera fisikoa aldatzen bada, orduan bai, proba osagarriak egingo dira.

-      Kirola egiteko ziurtagiri medikoa beharrezkoa bada, azterketa beti egingo da.

* Jarduera fisikoaren preskripzio egokia egiteko euskarria esfortzu-testa egitea da.

·        Hirugarren Adina

§  Onurak lortzeko jarduera fisikoak erregularra eta kontrolatua izan behar du.

§  Preskripzio medikoa behar da jarduera fisikoa planifikatzeko. Aurre-balorazioa behar da.

§  Jarduera fisikoa programatua eta espezializatutako pertsonak zuzenduta.

§  Azterketa medikoaren edukiak pertsonaren egoeraren arabera egingo dira. Hau kontuan izanda, hirugarren adinekoak horrela sailkatzen dituzte:

·         Aktiboak:

§  Patologia gabekoak edo patologia gutxikoak.

§  Azterketa medikoa esfortzu-probarekin egin behar zaie.

§  Helburua: egoera aerobikoa hobetzea.

·         Sentikorrak:

§  Patologia kronikoa eta narriadura funtzionala dute.

§  Esfortzu-probarik gabeko azterketa medikoa egin beharra dago.

§  Helburuak: egoera funtzionala hobetu, erantzun kardiobaskularra landu, indarra eta malgutasuna hobetu.

-      Ahulak:

§  Arazo mediko asko dituzte. Gaitasun funtzionala oso baxua da.

§ 

Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan