Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Gazteak eta alkohola. Beste ikuspuntu bat

Egileak:

Santiago Mintegui Raso

EHU, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Larrialdi Pediatrikoen Zerbitzuko Pediatria Irakasle Laguntzailea


 

a) Sarrera

Alkoholaren kontsumoa arazo handia da munduan adin guztietan, gazteengan barne. Gure artean, nahiz eta Legediak 18 urte azpiko gazteek alkohola eskuratzea ekidin, gazteek bide ugari izaten dute, eurek nahi adina alkohola eskuratzeko. Euskal Herrian, ikasleen hiru herenek dastatu dute alkohola, eta alkoholarekin kontaktua izateko adina, nahiko gaztea izaten da. Gainera, munduko beste gizarte garatu askotan bezala, gazteek alkoholarekin izaten duten kontaktua, batez ere, asteburuetako ordu konkretu batzuetan gertatzen da.

Nahiz eta kezkagarria izan, hau ez da gauza berria, batez ere, Europa Mailan. Orokorrean, Europa da mundu mailan alkoholarekin lotura duen hilkortasun eta morbilitate tasarik altuena duen Osasunerako Mundu Erakundeko erregioa.Horrez gain, alkoholarekiko lotura duen gastu ekonomikoa oso handia da Europan zehar.

Hala eta guztiz ere, osasun-sektoretik emandako erantzuna nahiko ahula izaten ari da. Europan, esaterako, sektore honek eman dezakeen erantzuna uste eta posiblea litzatekeena baino askoz motelagoa izaten ari da, eta, honela, sektore honek alkoholak pertsonengan duen eragina gutxitzeko ahalmena ez da gaur egun guztiz erabiltzen. Honela, Lehen Mailako Arretan edale arriskutsua bihurtzeko, pertsonen % 10 baino ez dira identifikatzen, eta interbentzio bat edo besteren onurak izan ditzaketen % 5-eri baino ez zaizkio eskaintzen. Hau, Europan, beste toki batzuetan baino kezkagarriagoa da, azken batean Europaren Osasun Sektorea oso indartsua delako eta eragin zuzena eta handia izan dezakeelako alkoholak eragindako kalteetan.

Gainera, alkohola oso gazte hartzeak harremana izan dezake geroagoko alkoholarekiko arazoekin eta alkoholaren kontsumoak burmuinaren bilakaera aldarazi dezake. Gazteengan alkoholarekiko harremana ezartzeak ondorengoekin lotura izan dezake:

          Harreman sexual desegokiak (zainketa gabe, edanda egonda, haurdunaldia,….)

          Arazo akademikoak

          Beste substantzia batzuen abusua

          Delituzko portaera urte batzuk geroago

Aurrekoa nahikoa ez balitz, umezaroan eta nerabezaroan egin beharreko interbentzioak garrantzizkotzat ikusi behar ditugu, hainbeste arrazoi dagoelako:

·        Arriskutsua izan daiteke umezaroan eta nerabezaroan alkohola eta beste droga batzuk hartzen hastea, substantzien abusu-desoreka batera eraman ahal dutelako helduaroan.

·        Nahiz eta alkohola eta beste droga batzuekin kontaktuan ibili diren gazte askok praktika hau eten egin, edo oso gutxitan mantendu duten, batzuek arrisku handiagoa izango dute geroago, abusu edo dependentzia izateko.

 

b) Intoxikazio etilikoen bilakaera pediatriako larrialdi-zerbitzuetan

Ez da arraroa gaur egun gure ospitaleetako pediatriako larrialdi-zerbitzuetan, intoxikazio etilikoa izaten duten pazienteak hartzea asteburuetan, alkoholak eragindako arazoak direla eta.

Intoxikazioak Larrialdi Pediatrikoetara joateko oso arrazoi ez-ohikoa izaten dira. Intoxikazio hauek aztertzeak ume eta nerabeen tratamendua hobetu ditzake, eta, gainera, gizartearen ezaugarri batzuk antzeman ere bai.

Espainiako Larrialdi Pediatrikoen Elkartearen Toxikologia Lantaldea 2000. urtean eratu zen. Bere lehenengo ekintzen artean, 2001ean intoxikazioen datu-bilketari ekin zion lantalde honek. Honela, 2001-2002 Estatu Espainiarreko 17 ospitaletan 2157 intoxikazio batu zituen era prospektibo batean, eta harturiko datuak analizatu eta argitaratu zituen. Intoxikazio gehienak ume txikiek harturiko medikamentu edo etxeko produktuen ondorioz izaten ziren, nahiz eta intoxikazioa izateko beste bide batzuk egon; besteak beste, gas-inhalazioak, ume bati dosi erratu bat ematea, suizidio-ahaleginak eta atsegina hartzeko asmoarekin lotutakoak. Atsegina hartzeko asmoarekiko intoxikazioek multzo orokorraren kontsulten portzentaje txikia hartzen zuten, eta, batez ere, 14 urte baino nagusiagoen artean suertatzen ziren. Dena den, intoxikazio-mota hauek intoxikazio guztien % 5 inguru izaten ziren.

2008an aipaturiko lantaldeak Behatoki Toxikologiko bat eratu zuen, gaur egun 60 ospitale ingurura heltzen dena. Behatoki hau gizartean gerta daitekeen aldaketen berri izateko eta Larrialdi Zerbitzuetara intoxikazio baten ondorioz heltzen ziren ume eta nerabeen tratamendua aztertzeko sortu zen. Gaur egun, Behatoki honek aipaturiko ospitaleetan hilabete guztietako hiru egunetan ikusitako intoxikazio guztiak batzen ditu, eta Lantaldea sortu zenetik 4.000 intoxikazio inguru erregistratu dira. Honen bitartez, XXI. mendeko lehen hamarkadan intoxikazioei dagokienez munduan gertatu ziren aldaketa esanguratsuak identifikatuak izan dira. Behatoki honen arabera, eta ondo pasatzeko asmoarekiko intoxikazioei dagokienez, azken urteotan aurkituriko datuak azpimarragarriak dira oro har, eta, batez ere, Hego Euskal Herrian.

 

 

Azken hamarkadan lorturiko datuen arabera, ondo pasatzeko asmoarekin  gertatutako intoxikazio-kopurua nabarmen handitu da (1. figura).


2001-2002 bitartean Espainiako Estatuan Pediatriako larrialdi-zerbitzuetan alkoholak sorturiko intoxikazio bat ikusten zen 5.936 episodio bakoitzeko. Ostera, 2008-2010 bitartean 2.316 episodio bakarrik behar ziren alkoholak eragindako intoxikazio bat ikusteko. Hau da, azken hamarkada horretan alkoholak sorturiko intoxikazioak ia hirukoiztu egin zuen beren presentzia Pediatriako larrialdi-zerbitzuetan.

 

Gainera, hamar urteotan antzeman duguna izan da gero eta nerabe gazteago hartzen ditugula (2. irudia)

Beste aldaketa esanguratsu bat sexuarekin du harremana. Hamarkadaren hasiera, gizonezkoak ziren nagusi. Orain, ostera, ez dago sexuen arteko ezberdintasunik. Gaur egun, mutil zein neska gazteak hartzen ditugu alkoholak eragindako sintomengatik, sintomak neurologikoak dira, batez ere.

Ume eta nerabe hauek jasaten dituzten intoxikaziok ezaugarri bereziak dituzte beste intoxikazioekin konparatzen ditugunean, taulan agertzen den moduan.

 

 

Intentziorik gabeko intoxikazioak

Atsegina hartzeko asmoarekiko intoxikazioak

Adina

6-7 urte baino gazteagoak

11 urte baino nagusiagoak

Norekin heldu Larrialdi Zerbitzura

Familia

Osasun-zerbitzuak, polizia, lagunak

Sintomak

Arraro

Askotan

Azterketa fisikoa

Normala

Anormala, batez ere kontzientzia maila

Probarik behar

Ez askotan

Askotan: toxikoen detekzioa, etanol maila, haurdunaldia, eskanerrak

Tratamendurik behar

Ez askotan

Askotan

Ospitalean gelditu behar

Ez askotan

Ia beti

 

Kasu tipikoa ondorengoa izaten da: 13 urteko neska-mutil bat, lagunekin, graduazio altua dituzten edariak, batez ere vodka, hartu eta gero, txarto sentitzen hasten da, kasu gehienetan konortea galdu arte. Hau ikusita, batzuetan, lagunek abisua ematen dute eta beste batzuetan, ondotik pasatzen den pertsona batek ikusi eta abisua ematen du. Handik eta 15 minutura, Ospitale kanpoko Larrialdi Zerbitzuak edo polizia heltzen da, gaztea aztertu, eta horren ostean, ospitalera eraman. Larrialdi Zerbitzura konorte barik heltzen dira, eta han; oxigenoan hasi, bena-barnea lortu, analitika egin, bolumena eman, eta, zalantzarik egotekotan, beste proba batzuk egiten zaizkie (askotan, buru-eskanerra). Handik eta ordubetera, gurasoak heltzen dira, apurka- apurka, gaztea bere onera bueltatzen da, eta neska bada, abusuaren posibilitateaz galdetzen zaio. Ordu batzuetan gaztea etxerako bidean ipintzeko gai dira medikuak, eta era bateko edo besteko jarraipena eskaintzen diote. Azken honetan aldakortasun handia dago kasu batetik bestera, eta gurasoen desorientazioa erabatekoa izaten da kasu gehienetan. Dena den, abisatu eta gero, Ospitalera joan barik gelditzen diren gazteak askoz ere gehiago dira Ospitalera eramaten  direnak baino, arazoaren tamaina azpimarratzen da.

Europa osoan hedatuta egon da arazo hau eta garatutako beste lurraldeekin  alderatuta, intoxikazio mota hauek maizago ikusten dira Europan. Dena den, Europa mailan ezberdintasun nabariak daude, baita Espainiako Estatuan ere. Estatu mailan honelako intoxikazio hauek maizago Hego Euskal Herrian ikusten dira. Behatoki horren beste argitalpen batean argi ikusten da atsegina hartzeko asmoarekiko intoxikazioak 14 urte baino gazteagoen artean maizago ikusten direla espainiar estatuko toki batzuetan, Hego Euskal Herria baino.

Gainera, honelako intoxikazioetan alkohola nagusia izan arren, ezin da ahaztu kontsulten % 10ean droga ilegal baten kontsumoa antzematen dela, kalamua nagusiki. Datu honek bere garrantzia du. Azken batean, zerbait egitekotan, kontuan izan behar da alkohola era desegokian erabiltzen duten gazteek tratamenduari erantzun ona eman diezaioketela. Zenbat eta droga gehiagorekin harremana izan, orduan eta erantzuna pobreagoa lortzen da. Horregatik, interbentzio arinaren alde agertzen dira aditu asko. Interbentzio hori Larrialdi Zerbitzuan egin daiteke eta eraginkorra izan daiteke.

Azken batean, Pediatria Larrialdi Zerbitzuak aukera paregabea eskaintzen du interbentzioa egiteko, batik bat, nerabeen aldetik.

c) Pediatriako larrialdi zerbitzuan egin daitezkeen interbentzioak

Pediatriako larrialdi-zerbitzuan egin daitezkeen interbentzioak era askotakoak dira, kontuan hartu behar da  egokiak izan behar direla eremu berezi horretan aplikatzeko:

·      Larrialdi Zerbitzuak berak egiten duena, bertan egoteagatik. Larrialdi Zerbitzuan izandako bizipena nekez ahaztuko dute gurasoek eta gazteek, eta horrek duen eragin zuzena ez da ahaztu behar, nahiz eta, hori bakarrik, nahikoa ez izan.

·      Laguntza-orriak izan, nerabe eta gurasoei laguntza eskaini diezaieketen zerbitzu sozialen deskripzio eta kontaktatzeko bideekin. Interbentzio hau bideratzea erraza da eta gurasoek lagun dezakete, nahiz eta, berriro, hau bakarrik ohikoa ez izan.

·    Interbentzio laburrak, bertoko pertsonalak eginak. Azken hau biderik onena izanik, bertan aurki ditzakegun oztopo nagusiak azpimarratu behar ditugu:

  ·   Nerabe hauek Larrialdi Zerbitzuek presio gehien jasaten dituzten uneetan etortzen dira askotan, gehienetan asteburuetako iluntze-gau aldera.

   ·       Nerabeak heltzean duten status klinikoa ez da ona izaten, beste premiazko ekintza batzuk lehentasunezkoak izaten dira. Asko konorte barik etortzen dira, batzuk arnas-depresioaz, hotz, bustita eta, beste batzuk, sexu-abusu baten zalantzarekin.

   ·  Konortea berreskuratzen dutenean, ez da arraroa oldarkortasun-arazo bat izatea eta Larrialdi Zerbitzuan dauden pertsonen segurtasuna mantentzea premiazko bihurtzen da.

   ·    Askotan, horrelako zerbitzuetan aritzen diren profesionalek ez dute beharrezkoa den prestakuntza profesionala interbentzioa behar bezala egiteko.

Pediatrak gehien erabiltzen diren abusu-substantziez jakitun izan beharko lirateke, baita gazteen artean trebatuak izan ere alkoholaren eta beste substantziez abusatzeko arrisku-faktoreak detektatzeko. Horrez gain, interbentzio laburrak egiteko gaitasuna izan beharko lukete, bai eta jakitea ere tratamendu egokia hartzeko lekuetara paziente hauek nola bidali.

Dena den, eta nahiz eta muga hauek kontuan hartu behar diren, Larrialdi Zerbitzua egokia da interbentzio arinak egiteko, SBIRT (Screening, Brief Intervention, Referral to Treatment) estrategia barnean kokatzen direnen antzera.

          Screening: Hartzen diren nerabe guztiei egin behar zaie, ez bakarrik alkohola edota droga ilegalen bat hartu dutenei.

          Brief Intervention:

        Badirudi honelako interbentzioek eragina izaten dutela alkoholaren erabilpen desegokia eta honek sor dezakeen morbilitatea gutxitzeko.

       Elkarrizketa motibazionala izan daiteke Larrialdi Zerbitzuetan egiteko interbentzio egokia. Honek eragina erakutsi du Lehen Mailako Arretako zentroetan nerabeen alkohol-kontsumoa gutxitzeko.

          Referral to Treatment

 

c)     d) Bibliografia


- Mintegi S, Fernández A, Alustiza J et al. Emergency visit for childhood poisoning: a 2-year prospective multicenter survey in Spain. Ped Emerg Care 2006; 22(5): 334-8.

       - Azkunaga B, Mintegi S, Bizkarra I, Fernández J and The Intoxications Working Group of the Spanish Society of Pediatric Emergencies. Toxicology surveillance system of the Spanish Society of Pediatric Emergencies: first-year analysis. Eur J Emerg Med 2011; 18(5): 285-287.

        - Sanz Marcos N, Arias Constantí V, Trenchs Sainz de la Maza V, Curcoy Barcenilla AI, Matalí Costa J, Luaces Cubells C. Consultas por intoxicación etílica aguda en un servicio de urgencias pediátricas. An Pediatr (Barc). 2009 Feb;70(2):132-6

        -  Velasco Arnaiz E, Trenchs Sainz de la Maza V, Curcoy Barcenilla AI, Velasco Rodríguez J, Matalí Costa JL, Luaces Cubells C. ¿Quién da positivo para cannabis en urgencias de pediatría? An Pediatr (Barc). 2010 Jun;72(6):385-90

        - Arias Constantí V, Sanz Marcos N, Trenchs Sainz de La Maza V, Curcoy Barcenilla A.I, Matalí Costa J, Luaces Cubells C. Implicación de las sustancias psicoactivas en las consultas de adolescentes en urgencias.  Med Clin (Barc). 2010; 134(13): 583–586

      - Kendrick D, Smith S, Sutton A, Watson M, Coupland C, Mulvaney C, Mason-Jones A. Effect of education and safety equipment on poisoning-prevention practices and poisoning: systematic review, meta-analysis and meta-regression. Arch Dis Child 2008; 93:599-608.

      - Demorest R, Posner JC, Osterhoudt KC, et al. Poisoning prevention education during emergency department visits for childhood poisoning. Ped Emerg Care 2004; 20(5): 281-284

      - Gardner HG, American Academy of Pediatrics Committee on Injury, Violence, and Poison Prevention. Office-based counseling for unintentional injury prevention. Pediatrics. 2007;119(1):202

       -  Cunningham RM, Chermack ST, Ehrlich PF, Carter PM, Booth BM, Blow FC, Barry KL, Walton MA. Alcohol Interventions Among Underage Drinkers in the ED: A Randomized Controlled Trial. Pediatrics. 2015 Oct;136(4):e783-93..

      - Kohler S, Hofmann A. Can motivational interviewing in emergency care reduce alcohol consumption in young people? A systematic review and meta-analysis. Alcohol Alcohol. 2015 Mar;50(2):107-17.

      - Linakis JG, Bromberg J, Baird J, Nirenberg TD, Chun TH, Mello MJ, Jackson KM, Spirito A. Feasibility and acceptability of a pediatric emergency department alcohol prevention intervention for young adolescents. Pediatr Emerg Care. 2013 Nov;29(11):1180-8.

       - Macias Konstantopoulos WL, Dreifuss JA, McDermott KA, Parry BA, Howell ML, Mandler RN, Fitzmaurice GM, Bogenschutz MP, Weiss RD. Identifying patients with problematic drug use in the emergency department: results of a multisite study. Ann Emerg Med. 2014 Nov;64(5):516-25.

 

 

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan