Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Zer da Shiatsu?

Egileak:

Fernando Aranburu Berakoetxea

Donostiako Shiatsuzaleen Eskola


a) Sarrera

Askotan esaten da, Shiatsuarengatik eta beste teknikengatik alternatiboak direla, baina hau, ondo zehaztuta, ez da horrela.

Honako zerbait jarriko genuke:

Gaur egungo medikuntza-sistemak ikuspegi murritza du eta ez ditu onartzen bestelako ideia eta kontzeptuak.

Baino badaude osasunari buruzko beste ikuspuntuak, gutxiengoak, bazterrekoak, baina badaude. Beti egon dira gaurko gizarteari ekarpenak eman diezaieketenak, adibidez, Shiatsua . Hortaz, Shiatsuari buruz hitz egingo dut.

Lehenengoz, kontuan izan behar dugu Shiatsua, nahiz eta asmakizun moderno bat izan, 1920ko hamarkadan Japonian patentatua izan zela, beste garai batzuetatik datorrela eta Ekialdeko Sendakuntzarekin guztiz lotuta dagoela.

Garai haietan, nekazarien kultura zen garaile . Gurearekin konparatuta oso kultura sinplea zen eta naturarekin oso lotuta zegoen; azken honen zikloak oso ezagunak ziren eta jende artean erabiltzen ziren. Oraindik gurean horren aztarnak ikusi ditzakegu.

Gero, Mendebaldean gehien bat, arrazionalitateak salto handi bat egin zuen eta gizarteak pixkanaka aldaketa sakon bat egin zuen. Lehen baloratzen ziren gauza asko, baztertuta geratu ziren.

Orduan gure medikuntzaren oinarri zientifikoak jarri ziren, baina beste herri eta kultura batzuetan prozesu hau ez zen berdina izan. Ekialdean, medikuntzak eta filosofiak bere martxa propioa jarraitu zuten, nahiz eta pixkanaka hauek irekitzen joan kanpoko eraginei.

Gaur egun, nik ezagutzen dudan arloan, guri ailegatzen zaizkigun Shiatsu eta Txinatar Medikuntza Tradizionalak, han aspaldian garatutakoaren arrastoak dira, eta gehienetan guk ulertzeko moduan azaldu izan dira.

Horrela egiten dugu lan Mendebaldean gauden eskolek, antzinako informazioa egokitzen eta gure praktika eta pentsamenduarekin hori garatzen.

 

b) Zertarako Shiatsu

Bere bertute nagusia, prebentzioa da. Hau azpimarratu nahi dut.

Gugana datorren jendea arazo txikiengatik dator gehien bat. Sarritan, pertsona osasuntsuek, gure eguneroko jarduera garatzean, tentsioa, nekea edota gainkarga sortzen dugu. Maila horretako gauzak metatu egiten direnean, gerora, ondoezak bihurtzen dira, eta iraunez gero, askotan, gaixotasunak.

Halako gauzez kontura bagaitezke eta kontuan hartzen baditugu, gure aukerak egiten lagunduko digu, bai alde batera edo bestera, baino gure eskura izango dugu erabakia.

Gure lanean, erreminta diferenteak erabiltzen ditugu. Horien artean, norberak bere sentsibilitatea erabiltzea da oinarrizkoetariko bat. Bakoitzak bere sentsibilitate propioa dauka, guztiz esklusiboa; pertsona asko oso ohituta dago hau erabiltzera eta askok ez du ideiarik ere.

Guk kontaktua erabiltzen dugu lehenengo momentutik. Kontaktuan jartzerakoan, bai fisikoa edo psikiko-emozionala, informazioa datorkigu eta horixe, erreminta bat da; baino ikasi egin behar da hori erabilgarria bihurtu dadin.

Shiatsun gertatzen dena, bi pertsonen arteko gauza da, bi sentsibilitateren elkarrizketa, eta hori gertatzen denean osasungarria bihurtu daiteke.

Shiatsuak gorputza bera ezagutzen laguntzen du. Hartzailea, tratamenduen poderioz, gero eta kontzienteago egiten da bere osasun egoera orokorraz, eta horrek osasuna hobeto zaintzea ahalbidetzen dio.

Shiatsulariak ez du bestea "sendatzea" helburu arrunt bezala, ez gara sendagileak, senda-egileak, posibilitatea ematen dutenak baizik. Shiatsuk osasuna ahalbidetzen du.

Gure lanaren lehen pausua, bestearekin konexioa lortzea da, maila batean edo bestean; gero, besteak, bere gauzak sentitzen baditu, eta sentitu nahi baditu, ahal duena egingo du, beti babestuta eta guk lagunduta.

 

c) Zergatik Shiatsu

Gure gizarteak garapen handi bat egin du arrazionaltasunari esker, baina hutsuneak erakusten ditu arlo askotan, baita osasun arloan ere, eta horregatik, oso aproposa iruditu zaigu alde batera utzi diren ikuskerak kontuan edukitzea, eta antzina erabiltzen ziren modu eta balore batzuk berreskuratzea.

Txinatar Medikuntza Tradizionalak eta Shiatsuk erabiltzen dituen batzuk aipatuko ditut:

·         Kontzepzio ziklikoa. Naiz eta konplexutasuna ezin moldatu edo esplikatu horrelako sistemekin, oso erabilgarria da arazo edo egoera sinpleak ulertu eta maneiatzeko.

·         Gizakia den bezala ulertzen saiatzea.

·         Pertsonen arteko kontaktuaren beharra.

·         Norberak bere biziaren gain ardura hartzeko ahalmena.

Ba dago ekialdeko jakiturian ideia bat oso erabilgarria iruditzen zaiguna, eta zera esaten du: Bakoitzak errealitate energetiko batean gaude, eta eten gabe egokitu behar gara errealitate horretara. Egokitzapena ona bada, osasuna dakar.

Hortaz, arazoak datozenean, desorekaren jatorriak norberaren jardueran eta ingurunearekiko harremanetan bilatzera eramaten digu shiatsuk.

Esan dezakegu Naturaren alde egin behar direla gauzak, sekulan kontra.

 

d) Zein osagarritasuna du Osasun Sistema Ofizialarekin

Ba daude klinika batzuk shiatsu erabiltzen dutena, oso gutxi dira baino kontatzen dituzten esperientziak oso onak dira.

Unibertsitate Aretaieion Ospitalearen Minaren Klinikan, Atenasen, 2008an estudio sakon bat egin zuten beraien bezero artean eta emaitzak oso positiboak izan ziren.

Ikertu zituzten gaixoak, paziente-talde hauetakoak ziren:

·         Arazo muskulo-eskeletikoak

·         Gaixotasun autoimmuneak

·         Gaixotasun neurologikoak

·         Min Konplexuko Sindromea

Nere esperientzian, nire senideak tratatu ditudanean ebakuntza baten ondoren, oso inpresio ona jaso dut, zeren errekuperazioa oso ona izan dute.

Nere iritziz, lehenengo momentu batean, erizainak, gaixorekin kontaktu fisiko gehiago daukatenak, Shiatsu-ezaguerak izango balituzte, oso gauza praktikoa izango zen.

Ba dago jendea erraztasuna daukana kontakturako, eta hori oso azkar nabaritzen du entrenatuta dagoenak, eta kasu horietan, erizain batek oso modu sinple batean, interbentzio puntualak egin ditzake gaixoari laguntzeko modu askotan.

Ba dakit minbiziko tratamentutan klinikaren batean, Ingalaterran, Shiatsua ere erabiltzen dutela lagungarri.

Europa mailan, Leeds-eko Unibertsitateko Osasun Eskolan , Ingalaterran, ikerketa on bat egin zen Shiatsu jasotzaileen artean, 2007an.

 

e) Zer falta zaio

Hitz gutxitan esanda, aitortza soziala.

Shiatsua ez da ezagutzen, eta kalean dabiltzan ideiak nahiko kaxkarrak dira; berehala hortaz hitz egiterakoan, argi-koroa bat azaltzen da, batzuk saltzaile maltzurraren papera egiten, eta besteak erosle liluratuarena, eta akabo orduan lehen esaten nuen erlazio garbia.

Osasunaren Mundu Erakundeak aspalditik dabil gobernuei sektore "alternatiboa" ordenatu eta legalizatzeko bideak jarri dezaten eskatzen, baino gehien bat, erraz imajinatu dezakezue merkatari guztiek nolako lanak egiten arituko dira.

 

f) Eskerrak

Ezkerrak eman nahi dizuet guztiei, Lorea Imirizalduri bereziki, gure ahaleginak hemen aurkezteko aukera emateagatik, zeren nahiz eta euskara izan hemen egoteko lehenengo arrazoia, zuek, guztiz inplikatuta zaudete tratatu ditudan gaietan, eta hori niretzako, aukera egokiena da.

 

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan