Psykhe, nous - Anima, mens
Egileak:
J. Azurmendi Otaegi
Arima, izpiritua, adimena, kontzientzia, giza nortasuna, giza askatasuna: niri kontzeptuon historiaren aldetik eta egungo ikerketek planteatzen dituzten arazo filosofikoen aldetik tokatzen zait gaur hitz egitea. Ohar batzuk besterik ez.
I
Ikus dezagun pixka bat zein den arazoa.
Gure herrian erlijio nagusia kristaua da; eta norbaitek federik ez eduki nahita ere, gurea kultura mendebaldar kristaua da milaka urtez geroan. Gure mentalitateko eta kulturako kategoriak, mundua zer den edo gizon-emakumea zer den interpretatzeko gure eskemak, kristauak dira.
a) Zer gertatuko litzateke kristauta sunaz, eman dezagun, eta kristau fedeaz, zientziak orain arimarik ez dagoela erakutsiko balu? Arimarik ez badago, arimak egoteko zerurik eta infernurik ere inon ez dago; bizitza honetan arima salbatu beharrean zer ibilirik ez litzateke egongo; giza historian ez litzateke egongo jatorrizko bekaturik; jatorrizko bekatu gabe Jainkoak ez luke izango gizaki bilakatu beharri k; eta agur gure Gabonak eta Ostiral Santuak, infernuaren beldurrak eta bekatuaren kontzientzia txarra, kristau fede eta esperantza guztiak...
b) Baina erlijioa bost axola bazaigu ere, arima gabe gure egoera kulturala ez da askoz hobea, mendebaldarrak bagara behintzat. Ez bailirateke kapitulu erlijioso haiek bakarrik izango zentzurik gabe geratuko liratekeen usteak eta mintza mold eak: hortaz, bada, etikarik ez dago? Arima eelo izpiriturik ez badago, izan ere (h. el., dena materia bada), non geratzen da pertsonaren askatasuna, norbere ekintzen erabakimena, bakoitzaren erantzuki zun morala eta soziala? Hori gabe, zer da errua? Eta, moralak ezezik, erru gabe zer egiten du mendebaleko sistema juridiko guztiak ere, bere tribuna lekin eta zigorrekin? (Egundoko gaiztakeriak egin arren ez dira zigortzen makinak eta lurrikarak eta ekaitzak). Non txertatzen dira giza eskubideak? Zein sen tido daukate, ez omen dagoen askatasun baten aldeko askatasun borroka politikoek? Zein sentido, azkenean, giza historia guztiak? Arteak, erl ijioek, maitasunak -egoismo hutsa askoz probetxugarriagoa denean; eta zein sentido dauka gizakiaren existentziak berak, zakur batenak edo udazkenean mendian tiroz botatzen den pasa-uso batenak baino gehiago? Baina hori ere ez da dena.
c) Guk gure autokontzientzia, gure duintasunaren ustea, gorputza eta izpiritua bereiziz formulatua daukagu gure kulturan . Baina izpiritu edo arimarik ez badago, birpentsatu beharra daukagu zer garen. Zer da adimena, robot baten abilezia itzelezkoa besterik? Zertan bereizten dira gizakia eta edozein animalia, edo gizakia eta makina? Diferentzia gradual eta "tekniko" soila ote da gizakiaren eta robotaren artekoa? etab. Galderak eta galderak . Mendebalean galdera horiek, eta beste asko, arimarekin erlazioan pentsatu eta erantzun izan baitira milaka urtean zehar.
Beraz, aurreneko galdera, nik uste, galdera sinple honexek izan behar luke: zer ukatzen da arima ukatzen denean? Doi-doi zer da mimaren ukoak ukatzen duena?
Izan ere, zer da arima guretzat? Oso ongi ulertu ezin duguna, nolabait imaginatu egin ohi dugu; eta askotan jendeak gure gorputzean organo bat gehiago bezala imaginatzen du arima: gibela edo behazunaren aldean, badugu arima bat ere hor nonbait, bakarrik izpirituala dena, hiltzen garenean gorputzetik aldegin eta airean zehar inork ikusi gabe norabait eskapatzen dena ; batzuetan hildakoen arimak biziei agertu ere egiten dira gauez eta sekulako izu ikarak ematen dizkigute, etab. Herriaren holako irudipen eta usteak oso interesanteak izaten dira antropologoentzat, psikoanalista batzuentzat ere bai, eta guretzat ere errespetagarriak dira zalantza gabe.Baina denok ados izango gara, jokoan ez dagoela arimaren irudi -paradoxalki funtsean físiko- bulgar hori.
Orduan, zer dago jokoan? Izan ere, segun nola ulertu, erlijioa ezezik, gure kultura osoa, autokontzientzia mendebaldarra dago jokoan. Zoritxarrez galdera honi erantzun global eta garbi bat ez dago. Edo bakarrik hauxe: jokoan gure kultura tradizionalaren kontzeptu guztiak daude. Hau da, zaldia gerra egiteko, soroan edo mendian lan egiteko, garraio urbanorako, etab., gehiago erabiltzen ez bada, eta bai gure seme-alaben ekitaziorako soilik, zaldiaren kontzeptuak esanahia aldatu egiten du kulturan. Zaldiak estepa iparrasiatikoetan edo kultura arabiarrean baino bestelako esanahia zuen kultura grekoan (mitologianjainkoen abere kuttuna zen, baina arte militar grekoan apenas izan du leku rik). Germaniarrentzat zaldia abere sakratua zen; euskal herri nekazarian zamari triste hutsa, ondo kastigatua. Eta arimak ere kultura guztietan, aro edo eskola fílosofiko guztietan edo erlijio ezberdinetan, ez du beti esanahi bera ageri. Kontua, orduan, neurozientzia berrien aurrean oraindik arimaz hitz egiten jarraitzeak zentzurik batere ba al duen, edo zein baldintzatan zentzurik izan dezakeen, izango da. Eta arima esaten dudanean, uler bedi emozioak, askatasun pertsonala, pentsamendua, irudimena, pertzepzioa, etab., nolabait auto nomoa kontsideratu ohi dugun gizakiaren bizitza mental edo izpiritual -ez aberetiar-guztia.
II
lkus dezagun eztabaida hori.
Arimaren baiezpenak bezala arimaren ezespenak bere historia dizu. 1-Tasteko, zeru-lurretako ia dena dudatu eta eztabaidatu izan den Grezia zaharrean, arimaren existentzia ez dirudi sekula inork zalantzan jarri duenik. (Ohartzeko datua dugu hori, ongi atzemateko zein zen haien arimaren kontzeptua, dudaezinezkoa bihurtzen ziena haren existentzia!). Arimaren ukoa modernoa da, beraz. Zientziarekin etorri da.
1) Pentsamendua uko horretarako bidean ipini dutenak -haren existentzia beraiek ukatu gabe-enpirista ingelesak izan direta esango nuke; eta funtsean arrazoi epistemikoengatik egin dute, metafisika baztertzearen aldera, ez erlijioaren kritikagatik . Loekek (1632-1704) arima substantzia bezala bururatzea kritikatu du: hain zuzen ez arima, baizik substantziaren kontzeptua begitantzen zaiolako metafisikoa eta funts gabea (edozein gorputz m ateriali aplikatzeko ere). Substantzia zer den, zentzuen hautema penik ez daukagu; eta, ondorioz, ez daukagu ideiarik ere. Beraz, substantzia izpiritual bat zer den ("that thinks and h as power of exeiting motion in body, by willing or thought"), inolako zantzurik, ez ideiarik eduki dezakegu . Kritika enpirista hori D . Humek ( 17 11-1776) erradikalagotu du, baina eskeptizismo zuhur batean geratuz, gehiago gabe. (Kuriosoki, "pentsa dezakeen arima edo substantziaren ezin aterialtasun, sinpletasun eta zati ezintasunaren doktrina egiazko ateismoa da" haren iritzian !). XV Il l. mendeko filosofo frantses sensista edo materi alista handiek (Condillae, La Mettri e -L 'homme maehine i zenburu esan ahitsu ko obra baten auto rea-, Helvetius, D' Holbaeh) eta ilustratu anti eliztar kritikoenek ere (Yolta ire, Diderot), beren zalantza guztiekin, arima edo izpiritu aren beren moduko interpretazioak eman dituzte, baina haren existentzia ukatu ez dute inoiz egin.
2) Filosofian nik ezagutzen dudan lehen autore handia arimaren existentzia deblauki ukatzen, Sehopenhauer da (1844ko obra nagusian). Sehopenhaueren filosofia nahiko naturalista da. Hain zuzen, filosofiari ekin aurretik, Gottingengo U nibertsitatean medizina estudiatu zuen, eta bereziki interesaturik jarraitu zituen hango Medizinako Fakultatean egiten ari ziren garunaren ikerketa berrienak. Eta, oker ez ba nago, arimaren uko espresoa orduantsu hasia da Alemanian jendarte akademikoan zabaltzen, gero popularizat zen, h . d., X I X. mendearen erditik aurrera, zientziaren eta part ikulazki medi zinaren (edo Fisiologiaren eta Psikologia esperi mentalaren) izenean egin ohi zena, agresibitate antirreligi oso handiarekin askotan (J . Moleseh ott, E. Vogt, etab.). "Nerbio sistema bat daukagu, ez arima bat", ebatzi du Nietzsehek -Sehopenhaueren jarraituna eta iraultzailea bera. Positibismo zientifista bezala, arimaren uko hau oso X IX. mendeko fenomenoa izan da, zientzian baino zientziaren itxaropen haizejoetan oinarrituagoa. Bitxiki, erreakz ioa ere m edizina eta psikologia horietxetatik beretatik etorri da, kontra eraso izugarri baten eran: mende berri arekin (Freud, Jung eta psikoanalisiarekin) esan daiteke kultura publiko guztia arimaren inflazio batek inbaditu duela, giza zientziak bezala arte plastikoak eta musika edo literatura, moda urbano berriko espiritismo, parapsikologia, okultismo eta direnak diren beste m•imaren arte edo negozio ezkutuen gorakad ak irmotuta. Eta orain, beste mende batera pasatzeko zorian, uste dut arimaren i n Oazio horren aurkako erreakzio fasean gaudela berriro, arimari buruz piska bat zentzuzkoago hitzegin nahita -arimaren existentzia ukatzeko balitz ere.
3) Azkenean denak bat egiten ari direla ematen du, baina inportantea da arimaren gaurko eztabaidan sarbidea duten hiruzpa lau modu edo joera bere iztea, batzuetan elkarren kontrarioak.
a) Lehena, orokorki esateko filosofikoagoa, Freuden eta Psikoanalisiaren Viena horretantxe bertan 30. urteetan sortutako erreakzioa, Vienako Zirkuluaren printzipio positibista logikoetatik eta Wittgenstein edo E. G. H empel bezalakoen oharpen kritikoetatik G. Ryle Oxfordeko hizkuntz filosofoaren The Eoneept of Mind, 1949, estudio sistematikora datorrena. Hauen asmoa gorputz/arima bikoiztasunaren pseu doarazoa, hizkunt z analitikoki likidatzea da, dela arima edo izpirituarekiko proposizioak oro proposizio fisikalistetara erakarriz (Hempel), eida esaldi mentalistak kondukta edo jokaerazko deskribapenetara itzuliz (Ryl e). "Ni naiz ", esaten dugu; baina "burua daukat ",naizen Nitasuna eta daukadan gorputza bereziz. Ohiko mintzaeran gorputza eta gogamenaren "bi mundu " berezi ohi badugu ere -diote hauen analisiek-, ez dago bi mundurik. Mundu bakarra gara.
b) Bigarren joera edo bultzada bezala Psikologia behaviorista edo konduktista aipatu behar da, kontzientzia baten suposizioa baztertu eta giza jokaera kanpoan estimulu eta erreakzio joko gisa beha daitekeenaren maila soilean ikertu nahi duena, barrutasuna edo introspekzioa eta holakoak -eta, beraz, arima-bazter utzirik (J.B. Watson, Skinner). Azterpide honen eredua, gogoratuko duzue, Pavloven zakurrena zen. 1930- 1960 artean Amerikako eszena psikologikoan arras nagusi ibili dela, esan daiteke. Gero alde ezberdinetara eboluzionatuz eta korronte bezala homogeneitatea galduz joan da, ez ordea inpaktu handia eragin izan gabe psikozientzietan, batez ere haren aurka eta hura gaindituz etorri den psikologia kognitiboan.
c) Psikologia kognitiboa eta azken hogei urte inguruko direnak diren garunaren ikerketa edo neur ozientziak (garunaz sistema nerbioso zentral osoa ulertzen dugu hemen), nolabait kondukti smoaren zuzenki aurka garatuak dira. Konduktismoak, esan bezala, debekatua zuen giza jokaera ideien asoziazio (mentalismo) bitartez azaldu nahi izatea, edo neuronen aktibitatearen bidez (fisiologismoa zeritzon negatiboki proiektu honi). Baina bi proiektuek bat egiten dute nolabait giza jokaeraren esplikaziorako arima/gorputz soluzio dualista tradizionala baztertu nahi erradikal batean. Alegia, esplikazio eredu monista bat bilatzen eta garatzen dute biek. Eta nire oraingo hautu gaiaren aldetik behintzat erabakigarriena horrek dirudi. Hautematea, emozioak, oroimena, pentsamendua, nahimena, etab., giza portaera eta bereziki gizon-emakumearen jokaera izpirituala argitzeko ikerketa neurologiko berri -berri, oraindik agian apal baina promesaz beteriko hauetaz, bi mahaikideek hitzegin dizuete. Ikerketa hauek batez ere artikuluetan eta aldizkari berezituetan ematen dira ezagutzera, eta gehienbat oso ikergai neurobiologiko puntualak ukitzen dituzte. Psikofísiologiako bide honetan oinarrizko testu klasiko bat aipatzekotan, beharbada
D. O. Hebb, Essay on Mine/, 1980, liburua aipa daiteke, pionieroa izateaz gain planteamendu global bat eskaintzeko ausardia ukan zuena -gero mila kritika eta zuzenketa ikusi behar izan duena, noski.
d) Azkenik, logika formalaren eta konputazio teoriaren aurrerapenek ahalbidetu duten inteligentzia artifizialaren edo giza gogoa esplikatzeko modelo zibernetikoaren hautabidea aipatu behar da (Turingen makina), funtzionala edo funtzionalista ere deitzen dena, eta modu sinplifikatu batean esateko, gorputz/arima arteko erlazioa konputagailu bateko hardware eta software (alegia, euskarri materialaren eta antolaera sistemiko edo logikoaren) artekoa bezala bilatzen du esplikatzea. Garuna konputagailu bat litzateke, hartzen duen informazioaren (input) birlaboraketaz giza jokaera produzitzen duena (output): eta izpiritutzat edo egoera mentaltzat hartu ohi direnak, ez lirateke zinez makinaren egoera funtzionalak baizik izango. Horrela planteamendu substantzialistak (monistak nahi z dualistak) saihestu nahi dira.
III
Eztabaidaren funtsa azken finean uste dut monismoaren eta dualismoaren arteko oinarrizko hautuan dagoela. Hipotesi diferenteen artean maila zientifiko hutseko gorabeheren eta diferentzien garrantzia baztertu gabe, kulturalki oro har behintzat oinarrizko hautu horrek dirudi problematikoena eta ondoriotsuena (erlijioarentzat, filosofiarentzat, etab.): ala ulertzen dugu gizakia bi substantziaren batasuna bezala, orain artean egin ohi zen legez (materia eta izpiritua, materiaren eta izpirituaren lege ezberdinen peko bezala hortaz, "bi erresumatako hiritar" bezala alegia, Kanten esamoldean), ala substantzia bakarra bezala ulertzen dugu (materia: eta orduan, goian esan diren katramila guztiak sortzen zaizkigu gure etikaren, zuzenbidearen, giza duintasunaren, askatasunaren kontzeptuetan, etab.).
Puntu honetan konklusio batera iristeko, bada: nik oso oker ikusten ez badut, egungo ikerbide eta autore ia denak planteamendu monistikora heltzen dira, gero monismoak forma aski ezberdinak aurkitzen dituen arren. Giza sentimentuak, pentsamendua, nahimena, hizkuntza, garunarekin eta garunarekin bakarrik esplikatzen dira. Beraz, era arrunt sinplean esateko, zientziarentzat arimarik ez dago (agian zientziarentzat bestela izaterik ere ez zegoenez).
Egia esan, honek konklusio gogorra ematen du mendebaleko tradizioan.
Horren aurrean, bi estrategia diferente segi lezake reflexioak. Lehena eta errazena zientziaren mugak erakustea da, arimarentzat halere lekutxoren bat salbatzeko, estrategia franko ezaguna baita hau: Sixtina Kaperako pinturen analisi fisiko-kimiko batek gauza jakingarri asko agertuko liguke haien materiari buruz, baina analisi horrek ukitu ere ez du egiten haien funtsezkoena -haien izaera edo forma artistikoa eta hargatik sortarazten duten plazer estetikoa. Horrela a priori zientziaren bitartekoek inoiz atzeman ezingo luketen eremu batean kokatuko litzateke arima.
(Uste dut ez dela etsenplu egokiegia: alegia, aipatu adibide horretan eta arima/garunaren ikerketaren kasuan atzemateko eta atzemanezin zer dagoen, diferenteak direla bietan arazoa eta arrazoiak. Oro har hemen onar genezake, halere, baliabide eta metodo zientifikoen ezaskitasun bat arimaren arazoak oro atzemateko -oraindik erabakitzeke daukagularik, batez ere, zer den arima!). Eta hortik joango litzateke hain zuzen bigarren estrategia: ikerketa hauek arrazoia dutela suposatuz, gure orain arteko autokontzientzia (hots, giza askatasuna ren, pentsamenduaren, arimaren kontzeptu ba sikoak) birgogoetatzea.
Askotan imaginatu -eta Deseartesez gero batik bat gogotik arrazoitu ere dugun moduko arima bat, gorputzarekin zerikusirik ez duen substantzia edo entitate autonomoa, gorputzetik aparte eta gorputzaren nagusi, organismoa hil eta gero bere horretan biziraun dezakeena, etab., ez da ikusten onartu beharra dagoenik.
Arima batetaz zentzu horretan -en titate edo ga uza beregain batetaz bezala- ez dirudi mintza gaitezkeenik. Argi eta garbi esan: dualismo klasikoa, G. Rylez gero kartesiarra deritzotena egungo polemiketan, gure kulturan zuek eta nik ezagutzen dugun gorputzaren eta arimaren errepresentazio eskuarra, honez gero baliagabetutzat eman genezake zientzian nahiz filosofian.
Baitezpadakoa da, ordea, arazo honetan ez ibiltzea materialismo mekanizistaren edo bulgarraren XVIII. edo XIX. mendeko kontzeptuekin (aurren-aurrena, oraingo fisikan batere ez dagoelako materiarik XVIII. mendeko adieran; materiaren kontzeptu zahar hura energiarenean urtuta geratu da) edo orduko planteamenduekin, hots, izpirituaren eta materiaren artean ia Jainkoaren eta Satanasen artean bezalako elkartezintasun eta gerrak imaginatuz bezala, arazoan erlijioa nahastuz. (Errealitatearen osoa izpiritu eta materia terminoekin bete den tokian, bietako bat kenduz gero, beste terminoa errealitate osoa adieraztera pasatzen da eta, logikoki, haren esanahia eo ipso zeharo aldatzen da). Beraz, esango nuke1, ontologikoki, zer izatearen edo munduan zer egotearen mailan, errealitatearen definizio mailan, substantzia modu bakarra dagoela; h . d., gure esperi entziaren objektu izan daitekeen den a Na tura da, Kantekin esateko, dena bat eta era batekoa. Ez dakigu nolako arima edo izpiriturik (ez-naturarik) ez dago; eta baldin badago, giza adimenak ezin du haietaz ezer jakin ez ulertu. Hau nahiko garbi egon behar lukeen kontua da filosofian, Kant horrexez gero gutxienez. Besterik izango da, gero, epistemikoki edo errealitatearen esplikazio moddoaren mailan dualista izan ala ez, Na turako guzt iaren ba tasun ontologikoa ukatu gabe. (Bere izatean Na tura bata, gero, natur-lege tipoen arabera bar ruti ezberdinetan bereizten da ezagutzaren orduan: bat da lege mekani koen unibert soa, beste bat bizitzaren a ..., eta beste bat gar unlizpirituarena, nah i bada, bere l ege guztiz bereziekin). I zan ere, ezi n da ezkutatu, giza jokae raren espli kazioa n ga ur-egu n ere badaudel a teoria dua listak, zien t i fikoki nahi z Jilosofikoki garuna eta izpiritu/arim a guzt i z bereizi beha rra dagoda defendatzen dutenak alegia:
W. Penfield eta R. Sperry neurologoak, edo R. Swinburne eta S. Toulmin filosofoak, etab., hori en artea n .J ohn Eccles neurobiologo Nobel Saridunaren eta Kar l Popper filosofoaren dualismo interak zionista baita zalantza gabe ezagunena (ik. K. Popper/J. E. Eccles, El yo y su cerebro, 1980 -original ingelesa 1977koa). Baina, orain gu ari garen perspektiban, honek ez luke inolako problemarik izan behar. S. Priestek irakurleari abisatzen dion bezala (Teorías y fllosojias de la mente, 1 994), Popper agnostikoa da: "En la mente autoconsciente propugnada por Popper no hay nada de «ultramundano». Esa mente es lo que es cualquiera de nosotros, al menos desde que se despierta por la mañana hasta que se va por la noche a dormir". Are, teoría funtzionalista batzuk bederen -H . Putnamek espreski hala aitortzen du bere proposamenaz- dualismoarekin eroso asko elkargarriak dira. Eta bitxiago irudi lezakeena, M. Bungek (El problema mente-cerebro. Un enfoque psicobiólogico, 1985) salaketa hauxe egiten dio garuna/arima erlazioa konputagailuaren antzera esplik atzeko saioari: "(...)Habitualmente se pasa por alto que el modelo computacional de la mente, con la dicotomía que incluye entre hardware y software ... está inspirado en el dualismo en lugar de subyacer el materialismo". Eta behialako kontzeptu zahark ituekin operatzea gehitzen dio sal aketari : "El maquinismo del siglo XV III, que era una versión del materialismo vulgar, se ha transformado en una versión sutil del dualismo psicofísico".
Dualismoak interes epistemiko diferenteak eta legitimoak ordezka ditzake. Konkretuki Eedes eta Popperen dualismoa kontrajarri zeri egiten zaiona, epifenomenismoa da. Epifenomen ismoaren ustez, arima deitzen ditugun fenom enoek garu na dute ka usa bakarra, eta beraiek ez dira ezeren kausa garunean: garunaren produktu hutsak dira hortaz. T. H. Huxleyren irudi arrakastatsuak dioenez, fabrika baten goiti gaindagoen kea bezala da arima: fabrikako makinen funtzionaketaren produktua, ez kausa. Materialismo honen aurka gaur egun asko dira materialistak, gogamenezkoaren autonomia efikaza eta menta/aren kausalitatea garunaren gain guztiz onartzen dutenak . D. Davidsonek materialista deklaratzen du bere postura,eta kontzientziari eta askata sun ari giza jokaeran esplik azio bat eman behar za iola esanez basten da. Beste hainbeste egiten dizu Honderichek, honentzat determinismo zientifikoa bera (kausagabetasun kuantikoaren aurka) uztezinezkoa askatasuna salbatzeko baita! Materiali smo emergentista da M. Bun geren teorí a, eta bere aun•e neko lana berak materiali smo eliminatiboa eta materialismo erreduktiboa deitzen dituenak porrokatzea da ... Esan nahi dut, materiali smo ezberd inak daudela ga ur, hori etako bat zuek oso izpiritualistak ematen baitute. Eta horietako batzuek bederen-fisikalismoaren aurka, h. d., gertakari mentalak oro gertakari fisikoen terminoetan espresatzeko proiektuaren aurka- "gogamenezkoaren diferentzia ebidentea" gogotik errebindikatzen dute. ("El materialismo reduccionista -o fisicismo-es insostenible porque no consigue dar cuenta de los rasgos específicos que posee lo mental", epaitzen du Bunge horrek berak). Horrela, esplikazio modelo dualista batzuen eta monista batzuen artean diferentzia filosofikoa ez dela ikaragarria, iza ten dut batzuetan inpresioa ...
(1 Berezkunlza hau M. Bungek (ik. haren liburu geroxeago aipaluan 28-31 orr.) onlologiko eta gnoseologiko artean egiten duenaren alderantziz egiten dut, ulerterrazagoa delakoan.
Edonolakoak izan teori ak eta doktrinak -duali stak ala m onistak-, azaldu behan•a daukatena gaur ere, gizakiak beti -lehenago baliabide zientifiko eskasagoekin, hori egia-azaldu beharra eduki duen esperientzi mundu psikiko (edo arimako, mental) konplexu ukaezin horixe berbera da: zer diren pentsamendua, nahimena, kontzientzia, beldurrak eta itxaropenak, arima berban bildu duen errealitate ebidente eta berdenboran ulergaitza. Zientziaren zeregina ez baita errealitatea ukatzea -baizik esplikatzea.
IV
Jarduera gogamenezko edo mentalean ariketa neuronalak berak itxura guztiz ez dira kulturarekin (haurtzaroko artareki n, hizkuntzarekin, etab.) eta esperientzia kultural metatuarekin zerik usi gabekoak ; beraz, garunak badu zeriku sia gorputz osoarekin, eta garen gorputzak inguratzen ga ituen gizartearekin eta inguru materialare in. Garuna ere ez da isolatuki ematen. Gogamenezko edo mentala ez da ga inerako erre a litatetik baka ndu rik em aten (eta hori ahaztea -beharbada metodoaren premiaz ikerketak horretaraxe jotzen badu ere-, arima zaharrera itzu ltzea da ha in zuzen!).
Are, garunera mugatuz orain: zein mekanismo neuronalek azaltzen ote du "goseak nago: ogia nahi dut"? Eta mekanismo berbera ote da gaztelaniaz, eta japonesez? Eta pertsona guztien buruetan berdina, goseak diferenteak direnean ere, eta ogiak ere bai, etab. etab.? Zein diferent zia psikoneuraletan espresatzen ote da kultura batean ederra den bera ez izatea beste batean, edo pertsona bati umorezkoa begitantzen eta barre eragiten dion bera gustu txarrekoa iruditzea eta inoren lotsa eragitea beste batí ? Ekint za bat bera pen tsa eta egin liteke norbaitenganako maite minez, edo interes makurrez, obligazioz, lau sengu asmoz, eta b.: zeintzuk lirateke diferentzia neuropsikikoak? Alegia, min bera ote dira gurea, ergel batena eta martzianoarena? (0. Lewis)... Gure irudimena hipotesiak egiteko libre utzita, nahi adina esplikazio asma liteke zalantza gabe holako arazoentzat hipotesian; baina seguruena itaun modu hauek planteatzeak ere zentzu handirik ez du gaurko ezagutza zientilikoen errealitate mailan oraindik .
"Argi urdina berdin gutxi azaldua gelditzen da nire aldetik dagokion bibradura-kopuru aren bitartez, nola judizio ukatzailea zerebroko prozesu baten bitartez", argudiatzen zuen W. Diltheyk behiala XIX. mendeko materialista monista suharren aurka. Gaur ere, ordea, arrazoiak berdin -berdin bali o du funtsean . Psikozientziak haur txiki-txikiak dira oraindik: promesa handiak, baina errealitate oso xumeak. Arazoak dituzte jarduera mental elementalenak azaltzeko (ikustea, etab.), ariketa horien lekuak garunean doi-doi kokatzeko ere. Beraz, zientziok oraindik askotxo falta dute "arimar en" esplikazio bat mekanismo neuronalen terminoetan lortzeko. Kultura, historia, attea, termino neuronaletan planteatu ere egiteko, adibidez. Izan ere, ez dezagun pentsa dualismoaren arazoa metaftsikoa edo hipotesi neurozientifiko efikazearen arazoa bakarrik dela. Nola azaldu neuronalki milaka urteko erlijio baten fenomeno kultural, historiko, etab., guztiz konplexua? Nola esplikatu Beethovenen sinfonia baten konposizioaren misterioa; musika horrek denbora eta leku ezberdinetan plazer berdina, une berean pertzepzio izpiritual ezberdina, jende ezberdinari sortzea? Ez dut esango beti, zeren-eta beti ez daki gu zer den: baina neurozientziek (edo natur-zientziek) holakorik planteatu ere ahal izan arte, oraindik gizakiaren mundua ulertzeko azterketa kultur historiko, politiko, soziologiko, estetiko, izpirilualen beharrean izango gara urte askoan. Guk praktikan Egiptoko artea, Erromako historia, Greziako zientzia eta literatura ulertu nahi dugu, eta neurologiak ez digu piperrik laguntzen horretarako. Haeckelen malerialismo gordinak sortutako polemiken inguruan behiala Diltheyk esaten zuen moduantsu aurkitzen gara, hortaz, ehun eta piku urte geroago ere oraindik: praxian, Goetheren biografia, haren grinak, gogoeta intelektualak eta sormen poetikoa, metaforak eta irudiak, "haren zerebroaren egituratik" bestela baino hobeto norbaitek esplikatzen ez digun artean, izpiritu zienlziez baliatu behar dugu!
Bestalde, alabaina -hau zen bigarren estrategia-arima, izpiritu, etab. kontzeptuak zerbitzu diferente gehiegitarako erabili izan direla historian, aitortu behar da, eta kontzeptu horien balioa erro-errotik birpentsatu beharra daukagula ere ez dago jada zergatik ez gogo hoberenez onartu. Izan ere, denboraren poderioan, eta arazoari itsasten eta metatzen joan zaion mila modutako eranskin pilarekin, azkenean biziki ulergaitza baita zer esan nahi den zehatz-mehatz, egunoro erabiltzen ditugun kontzeptu hori ekin . Badu bi mila eta hirurehun urte ja, A ristotelek "arima zer den errepresentazio egoki bat erdiestea, eginkizunik za ilenetakoa da" adierazten zuela. Harluxet Fundazioaren Euskal Hiztegi Entziklopedikoa-n begiratzen dugu "arima", eta zazpi esanahi diferente ditu ; "izpiritu ", bost esanahi ; "gogo", lau . Hiztegi filosofiko bat hartuz gero, UZEl ko Filosojia Hizlegia edo A. Lalanden Vocabulaire technique et critique de la philosophie, adibidez, gauzak hainbat gehiago konplikatzen zaizkigu: hor arima begetatiboa eta pentsatzailea, kolektiboa eta indibiduala, are munduaren arima bat eta arima unibertsala, agertzen zaizkigu, eta arima sentsitiboa eta sentsiblea ere berezi egiten dira, kultura batzuetako arimen transmigrazioaz edo berraragiztapenaz ez mintzatzeko... Bestetik, horien balioa birpentsatu beharra daukagula printzipialki aitortu arren, kontzeptu horiek hainbat eta hain ezberdinak okupatzen ba itituzte esparruak, barkatuko zaigu hemen guk ez konkretuki enplegatu nahi izatea, arimarik gauza bezala ez badago, zer egin behar den orduan, esate baterako, purgatorioko arimekin, edo gure kulturan oso sartua dagoen beste hainbat eta hainbat halako ohitura (hiletak, etab.) edo antzeko problema larri nahiz txiki partikularrekin.
Arimaren kontzeptuak ezin igarri ahala antzinakoak eta ugariak ditu sustraiak, adaskapenak. Ez dakigu gauza handirik lehen gizona zein esperientziek eramana izango zuten kontzeptu horretara. Itxura guztiz, esperientzi mundu pertsonal nahiko konplexuak . Australiako aborigeneek eta Amazoniako indioek, Afrikako tribuek eta Siberiako populazioek, gizakiaren (eta animalien) arima edo izpirituetan denek sinesten dute. Beraz, orain 30 mila urte ingurutsu hasia izan daiteke gizakia bizidunetan arima ezagutzen. Arima adierazteko hitz primitibo guztiak, guk gaur arimarekin ulertzen duguna baino korapilotsuagoak eta askotan esanahi franko diferentekoak dira. Psykhe grekoa edo Néfesh hebreoa (edo berdin ruáj, oso hurbilekoa esanahian) egoki samar itzultzeko hizkuntza modernoetan ez dago hitzik ; eta, okerrago, haien definizio egoki samarrik ere ezin dugu eman, bi tartean pentsatzeko modua bera arras diferentea delako gurea. (Pentsa ezazue euskarazko gogoaren konplexutasunean). Ez da derrigor gorputzari kontrajarritako ezer (jateko gogoa), baina ez da gorputza soil ere. Propio gorputzari kontrajarrita Platonen filosofian aurkituko dugu. Homerok ez du gorputza/gogoa banatzen, ezta gizakiaren baitan autonomoa edo subjektua litzatekeen gogoren bat suposatzen ere: euskaraz gogoz lanegin edo gogotik aritu bormkan bezalaxe esaten du (psykhez eraso guduan), gizakiaren batasuna inoiz hautsi gabe. Arima edukitzeak, edo hobeto, arimadun (gogodun ) izateak, ez du, beraz, giza-batasuna derrigor hautsi behar; arima eta gorputza oposatu behar.
Arima, izpiritua, sinonimotsuak dira guretzat orain. Jatorria ere ez dute elkarrengandik urrutikoa. Spiritus, izpiritua, arnasa da ("respi raeión "), bizitza . Guk latinetik hartuta arima esaten duguna (anima, airea, arnasa, "ánimo"), Psykhe grekoaren itzulpena da. Psykhe -halaber jatorrian hatsa, arnasa ;psykhein: amasa hartuaurrenik bizitzaren printzipioa da. Homero baitan psykhek ez dauka zerikusi handirik gure arimarekin -gero handik garatu bada ere gure arimaren kontzeptua-, eta ez da inoiz konfunditzen guretzat arimaren atributuak direnekin, thymós-ekin esaterako (adorea, virtus), edo nóos-ekin (sentimena edo), gero Nous edo ezagutzaren printzipioa bilakatuko dena, latinez mens (adimena). Heraklito baitan arima mugiarazlea da (beraz, biziemailea), baina ezagutzailea ere jada bai une berean. Arimaren kontzeptua handituz eta konplexuagotuz doa. Pindaroren poemetan, aldiz, arima kualitate moralen (adorea, etab.) iturria ere bera da engoitik. Eta horrela bidea prestaturik dago Platonen arimaren autonomiaren metafisika handirako. Hau da, zientziaren, birtuteen, artearen edo ederraren tenplu hilezkorra, ez materiala, ariman kokatzeko.
Tradizio literario grekoan Homerogandik Pindaroganaino datorren garapide aberasgarri hori, Platonek ideia erlijioso orfíkoekin korapilatu du. Fedro dialogoan mito alegoriko baten laguntzaz aditzera ematen denez, arima zerutarra da naturaz (alegia, ez iraungikorra: grekoek ilargiaz gorako izarren mundua iraungiezina eta mugimendu perfektukoa su posatzen baitzuten); beraz, mugimendua (bizitza) berez duena, gorputzari preexistitzen za iona, gorputza hil eta gero ere hilezkorra; izpirituala eta eternoa, beraz, hemen beheko guztiari oposatuki . Zeruan barrena bi zaldi hegalarik tiratzen zuten gurditik istripu batez lurrera jausita, gorputz batean sartu beharrean aurkitzen da arima munduan. Orain, Platonek Gorgia dialogoan hitz-joko batekin esaten duenez, gartzelan bezala bizi da arima gorputzean (soma: gorputza; sema: gartzela). Azkenik, teoría platoniko osatuena arimaren naturaz, gero mendebaleko filosofía klasiko guztietan (kristau fededun, judu, ernazentista nahiz ilustratu razionalista) egundoko eragintsu izan dugun Fedon elkarrizketan daukagu. Arima mundu honetan bizi deno, "guztiz bestelakoaren" minez bizi da ("Jainkominez" bizi dela, ulertuko da San Agustinez gero); zerbait bere esentziaren arabera ezagutu ahi badugu, edota ederra bere garbitasun guztizkoan dastatu nahi badugu, baztertu egin behar dugu zentzuen laguntza (hots, traba!) oro eta arimako begiez soil objektua kontenplatu (Deseartesen programa guztia ez da horixe baizik izango); gura badugu geure buruon osoki nagusiak izan, gorput za hildur atu egin behar dugu, gutxitu aszetikoki eta bertute izpiritualekin gainditu. Gorputzaren eta arimaren oposizioa erabatekoa da.
Elizako Gurasoak deitzen direnak, kristautasunaren aurreneko intelektualak alegia, kristautu diren filosofo grekoak edo helenistak izan dira kulturalki. Horiekin kristautasunarentzat eta, beraz, mendebaleko kulturarentzat nagusitu den gizakiaren ikuspegia gorput:z/arimazko dikotomiadun platonikoarena izan da. Hori da guk erlijiosoki nahiz kulturalki jaso dugun ohiko eskema. Mereziko du, bada, tesi gailen labur batzuetan hori biltzea:
1) Gizakia gorputz ETA arimaren batura da (bi substantzia ezberdin ena): arima izpirituala, hilezkorra, gorputzagandik menpegabea, are gorputzaren nagusia da .
2) Bizitzaren printzipioa, bereziki ezagutza edo zientziarena eta moralarena, beraz nahimen edo hautamen librearena, arima bakarrik da.
3) Arimaren jardun teoriko nahiz moral l ibre-librerako, gorputza, laguntzarik baino gehiago, eragozpe a da.
Ohartxo harrigarri bat orain: filosofiaren eta batez ere Elizaren laguntzarekin mendebalean zeharo finkatu den ikuspidea hori bada ere, Eliza Katolikoaren doktrina ofiziala ez da hori. Elizak XIV. mende hasieran, Vienneko Kontzilioan, bere ofizialtzat hartu duen arimaren doktrina S. Tomasena baita. Eta S. Tomas, ezagunki, ez da platonikoa, aristotelikoa baizik (arima gorputzari oposatua bezala ez, baino gorputzaren forma bezala ulertzen duena, gorputzarekin bat-bat egina hortaz - pitxar bat bere materia eta forma batera den bezala, eta biak batera gabe ezer ez, buztin pila informe hutsa, halaxe gizakia ere). Halere mendebaean ikuspegi dikotomikoa, nagusitu ezezik, aipatu Kontzilio hori baino geroxeago hain zuzen, Modernian sartu ahala alegia, arras erradikaldu bada, batez ere filosofiaren laguntzarekin orain (Descartes), arrazoiak teorikoak izan dira, eta politikoak eta sozialak izan dira orobat. Hernen ez daukagu, ordea, zientzia modernoaren eta razionalismo kartesiarraren paradigmaren sorrerako baldintzei buruz luzatzerik ; ezta kritikoki burgesia gazte gorakorraren autokontzientzian sakontzerik ere, bere independentzian, bere askatasun eta ahalmen mugagabeetan fededun harro, izpiritualista, h. d ., indibidualista (biziki interesagarria, ik. M. Horkheimer, "Egoismo y movimiento liberador. Contribución a una antropología de la época burguesa", in: Teoría Crítica, 1990).
Guretzat honek esan nahi duena da, batetik, klase ekonomiko berrien eta zientzia modernoaren ikuspegiak Elizari berari gainezarri egin zaizkiola denborarekin ; bestetik, aldiz, gorputz/arima erlazioa esplikatzeko guk ezagutzen dugun eskerna dikotomiko erradikala ez dela bakarra mendebaleko tradizioan. S. Tomas, tradizio platonikoa utzi eta, mendebale kristauan arabiarrengandik eskuratu berria den filosofía aristotelikoa pentsamendu kristauarentzat egokitzen saiatu da.
Aristoteleren doktrina arimari buruz franko nahasia eta zaila da. (Piatonen planteamendu dikotomikoa erraza eta garbia bai, baina esplikatu ezin duen arazo pila batekin aurkitzen baita --funtsean gorputz/arimaren arteko elkarrekintzaren arazoekin). Sinplifikatuz: 1) gorputza eta arima ez dira bi substantzia, baizik substantzia bakarraren materia eta forma (Piatonen aurka). 2) Arimako jarduerak derizkiegun horiek hain diferenteak izanik, arimak parte edo funtzio diferenteak izan behar ditu, gorputzean ere parte diferenteak okupatzen dituztena k (edo hiru arima diferente daukagu, nahiago bada): begetatiboa (generazio, elikapen eta hazkundearen printzipioa), sentsitiboa (zentzuen eta mugimenduarena) eta intelektiboa (ezagutzaren edo adimenarena). Hemen arazo txiki bat dago: nire bazkariaren liseriketa neuk bakarrik egiten dut. Baina nik hitzegiten dut eta zuek ulertu egiten duzue; nire kultura lagunen, maisuen, arbasoen emaria dut, nirea bakarrik ez da, oraingoa bakarrik ere ez, materiazko hesi guztien gainetik hedatzen da denboran eta espazioan --hots, materiari lotua eta harekin (forma bezala) bategina ez dago, jainkozkoa da ! Adimenezko arima izpiritual, nous edo pneuma hau, indibiduala ote da? Ala adigarritasuna bezain kolektiboa, unibertsala? Orduan, gure arima indibidualak hil korrak izan litezke gorputzarekin batera, eta arima unibertsal hori hilezkorra: Averroes. (Arazo horietxengatik hartu du Elizak hain zuzen S. Tomasen soluzioa, horrela base aristotelikoaren gain ezarriz bere planteamendua nolanahi ere, ez base platonikoaren gainean). Baina arislotdikoa ere ez da gorputz/arima arazoa soluzionatzeko Grezian egin diren saioetan aurkitzen dugun eredu filosofiko bakarra. Demokrito eta Epikuro ere badago Grezian: horiek atomistak dira ; esan nahi du, munduan izanik duen errealitate guztia atomo físikoez osatua dela azken finean . Arima atomo bereziki fin-fin eta subtilez osaturiko, suaren antzeko materia izango litzateke. Jainkoak ere atomo partikular batzuez osaturiko izakiak dira Epikurorentzat. Epikuro hau adiibide ederra da, nola filosofian materialista izan daitekeen eta arima, giza askatasuna, jainkoen existentzia, elab., ez ukatu. Adibide modernoago eta kurioso bat Hobbes da: filosofo ingeles hau materialista erradikala da, eta izugarrizko beldurra zien gauez agertzen diren hildakoen izpirituei!
Kontuak kontu, guk materialismoa kristaulasunarekin elkartezina dela entzun izan dugu beti ; baina ezusteko galanta eraman genezake agian, materialismoa propioki razionalismo modernoarekin bakarrik dela elkartezina, kristautasunarekin baino gehiago, ikusiko bagenu. (Hala Kantek ezin du ulertu -KrV A 475, B 773- Priestley teologo eta erlijio irakasle materialisla; eta Moderniaren hastapenetan bertan, Deseartesen aurrez aurre Gassendi materialista dago, apaiz katoliko atomista eta epikurotarra). lkuspunlu biblikora paseaz, denok ezagutzen duzue gizonaren kreazioaren kondaira: "Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudurzuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakalu zen " (Gen 2, 7). Hori da Bibliak dioena. Alegia, guri esplikatu zaigunez, lur-hautsez gorputza egin zuen eta sudurzuloelatik putz eginez arima eman zion. Hori da hori Biblia hebreoa begi grekoekin irakurtzea! (Begi platoniko edo kartesiarrekin, hobeto). Bibliak dioen dena, "gizona bi zidun" bilakatu zela da, gorputz eta arimarik ezertarako berezi, eta gutxiago kontrajarri, gabe. Gizaki biblikoa bat-bat da dena bere baitan; ez dago ebakia (ez dut esango materia hutsa dela, aldamenean izpiriturik ez duelako, bera materia huts izateko). Bitxia hain zuzen: gure mintzairetan esaera ohikoa da, gizakia bere oso-osean adierazteko, gorputz eta arima esatea. (Gaztelaniaz halere, en alma y cuerpo, euskaraz baino askoz korrienteagoa da: euskaraz, nik uste, ezin izan du hainbeste inplantatu, gure artean arimaren kontzeptu berriak, ia esklusiboki erlijiosoak, ez duelako gogo arkaikoa desbankatzea erabat lortu). Mintzaira hebreoak biziki maite ditu holako esaera bipolarrak, horixe baitu osotasuna adierazteko bere espresabide normala (zeru-lurrak, etab.). Logikoa izango da, hortaz, gotputz eta arima esaera maíz aurkitzea. Begira, bada: Itun Zahar oso-osoan espresio hori ez da behin bakarrik ageri. Eta ezin da agertu: arima edo néfesh hebreoak bere lehen eta oinarrizko adieran eztarria edo zintzurra, samako zuloa, esan nahi duelako; gero, hortik, nahiera, desira, gosea, edo euskaraz bezalaxe doi-doi gogoa. Osatu egiten baitu horrek gizaki gorpuztuna bere barruan dena, ez hari ente autonomo gisa kanpotik kontrajarri. Gizaki biblikoa ez da dualista. (Gaztelaniazko mintzaira erlijiosoa Dios refresca mi alma, apaga mi sed bezalako esaldiz beterik dago: gogo sinple bat ez daukatelako asmatzen dituzten erreduplikazio alferrez!) .
Itun Berrian kontua ez dago hain garbi -aurrena, grekoz idatzita dagoelako Itun Berria. Eta pasarte asko eta askotan, testuak erabiltzen duen psykhe grekoak esanahi hebreoa duelako. Kontatzen da, lnazio Loiolakoak eta Xabierrek Parisen topo egin izanik estudiante bezala, Loiolakoak esaten omen ziola : "Xabier, qué importa ganar todo el mundo, si al fin pierdes tu alma?" Seguru asko horrela esango zion. ltzulpen modernoek ja ez dute horrela itzultzen. Adibidez, Elizen arteko Biblia euskaraz oso itzulpen moderno eta ona da, honelaxe ematen du (M t. 16, 26): "Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? (nire azpim.)" (Bizia baita psykheren estreinako esanahia, ez gure arima!). Halaber: "bere bizia («ten dé psykhén autou»; Vulgatan: «animam suam») gorde nahi duenak galdu egingo du ; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du", etab. Beste pasarte batzuetan soluzioak zailagoa ematen du ; adibidez, testu bihurri bat apropos hautatzeko, (erdaraz) "no temáis a quienes matan el cuerpo, pero no pueden matar el alma" (Mt. 10, 28): hemen "gorputza/arima" oposizioa espresoa baita eta gainera oposizio bikoitza dago: «soma/psykhe» (Vulgatan: «corpus/anima ») eta "hil/zer?", «apokteínai/psyke» (Vulgatan: «occidere/anima». Ezin da itzuli, "gorputza hiltzen dute, baina ezin dute bizia hil "... Eta halere euskal itzultzaileak erradikal jokatu du eta, arima itzultzea hemen ere ez onartzeko, "hil " aditz neutralagoaren itzulpena eraldatu du: "Ez izan beldurrik gorputza hil bai («apoktennónton »), baina bizia hondatu («apokteínai») ezin dutenei". Izan ere, zer da hl ezin dutena? Ez da arima. Da, apostoluen entrega absolutua berri onari, leialtasuna ebangelioari, "bizi" ebangelikoa hori baita!. "Ez izan beldur: leialtasun hori ez dizue inork hilgo, eta hori da bizi (izpiritual, erlijioso)a". Aski adibideez. "Elizen arteko Bibliak" azken aldera badu Aurkibide Analitiko xehe-xehe bat (kontzeptu bibliko nagusi guztien erreferentziekin), eta "Bibli Hiztegi" bat ere bai, Bibliako hitz eta gaiei buruzko oinarrizko argibideak emateko. Harrituta geratuko zarete: ez batean eta ez bestean aipatzen da "arima " aipatu ere.
Arima ez da kontzeptu biblikoa. Gu kontzeptu grekoak, biblikoak, Erdi Arokoak, zientzia modernokoak, denak nahasten ari gara. Eta gure kultura kristaua edo mendebaldarra besterik ez dena, mendebaldarra ez jatorriz den eta ez zergatik izan daukan erlijio kristauarekin berdintzen dugu . Jesus Nazaretekoaren garaian nahikoa influentzia helenista zegoen Palestinan ; beraz, ez daukagu segurantzia oso osoarekin baieztatzerik. Baina ia seguru egon gintezke, Jesus izeneko erromatarrek hil duten juduak, sekula ez duela pentsatu berak inon arima bat zeukanik, edo inork daukagunik. Eta pentsatu badu, segurua da, ez zela arima dualista bat.
Hasierako galderetara etorriz. "En una ciencia perfecta, la palabra «mente» y la palabra «materia» desaparecerían ambas y quedarían sustituídas por leyes causales concernientes a los «sucesos»", idazten zuen B. Russellek aspaldi samar. Puntu ideal agian eskuraezin hori eskuratu arte itxaroten egoteke, bitartean, nik uste, arima zer ez den, edo guretzat jada zer ez daukan izaterik, ikerketa filosofíkoak, antropo logikoak, historikoak, teologiko eta biblikoak berak, ari zaizkigu erakusten. Arima zer den, egungo gizakiak zientziaren eta batez ere neurobiologiaren laguntzaz bilatzen du erantzuna. Lehen izpiritutik esplikatzen genituen gorputzaren mugimenduak ; orain gorputzetik nahi dugu esplikatu izpiritua. Erantzuna oraindik urruti ikusten da, baina ez dio axola. Bilaketa bideak zilegizkoa ematen du .