Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ABORTUA GAUR EGUN

Egileak:

Jon Ander Agirregoikoa

Ginekologoa. Bilboko Quiron.


SARRERA
 Aurten espainiar gobernuak abortuaren legea aldatuko du, ondorioz polemika sortuz. Baina, lege hau progresistegia al da? ala gizartearen eskaera bat?
 
DATUAK
Abortuari buruz dauzkagun datuak ez dira zehatzak. Alde batetik abortuak egiten dituztenek ez dutelako esaten, eta bestalde datuak ez dituztelako beti ondo zehazten.
 Legearen araberako ustezkoetan, bi aldetan banatzen dira abortuak:
▪Klinika pribatuetan egin ohi diren gehienek amaren gaixotasun psikologikoa dute aitzakiatzat (ia %98).
▪Amaren edo fetuaren gaixotasun larriak ordea ospitale publikoetan dira gehiengo (%2).
 2007an 3.444 abortu egin ziren Euskal Autonomi Erkidegoan.
 Estatuko mailarekin alderatuz gero, abortu tasak baxuak dira Euskadi eta Nafarroan (7,02 eta 6,13 vs 11,78/10.000 emakume). Antisorgailuen erabilpena altua eta egokia delako izan daiteke.
 Euskadin abortatzen duen emakumearen ezaugarriak hurrengoak dira: 25-29 urteko emakumea(%50), bigarren mailako ikasketaduna (%50), eta bikotearekin bizi ez dena (>50%). Erdiek baino gehiago ez dute seme-alabarik eta lautik batek aurretik abortu bat egina dauka.
 Azken 15 urteetan abortuen maila hirukoiztu egin da (1993: 2,60/10000tik 2008:7,02/10000) eta honek baditu zenbait arrazoi:
 
ARRAZOIAK
 Badaude igoera hau azaltzen duten arrazoi batzuk:
 Immigrazioak daukan pisua garrantzitsua da, abortuen ia erdia etorkinen artean egiten baita. Alde batetik hegoamerikarrak (antisorgailuetara heltzeko zailtasun gehiago dutenak) eta ekialdeko europarrak (abortua beste antisorgailu baten moduan erabiltzen dutenak) bestetik bereizten dira.
Bestalde, duela urte batzuk (IHESA zela eta) hain modan zeuden kanpainak, alde batera utzita daude, nahi gabeko haurdunaldi eta sexu bidezko gaixotasunak gora joan direlarik.
 
ONDORIOAK
Zerbait gaizki egin dugun seinale da abortuen tasaren handitzea.
Ba al du zentzurik legea hedatzeak? Orain arte nahi izan duenak abortatzeko aukera izan du, eta lege zabalago batek abortu tasa hau ez du gutxituko.
Ez litzateke hobe izango kanpainak beste alde batera zuzentzea? Informazio eta azalpen gehiago, antisorgailuetara heltzeko erraztasuna, eta osakidetzaren subentzioarekin laguntzea izan daitezke bideak.
 
BIBLIOGRAFIA

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan