Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

OSTEOPOROSIAREN TRATAMENDUA

Egileak:

Jose Miguel Aranburu

Erreumatologia Zerbitzua. Basurtuko Ospitalea.


SARRERA
Hezurraren erresistentzia hondatzen duen gaixotasun kronikoa da osteoporosia. Honek hezur haustura sor dezake kolpe txikien aurrean ere. Haustura horien artean larrienak honako hauek ditugu: eskumuturra, bizkar ornoak eta aldaka.
Isilpean dagoen gizarte-osasun arazo handia da. Emakumeen artean ematen da batez ere.
Gure poblazioaren zahartzea dela eta, urtero gaixotasun hau duten pertsonen kopurua handituz doa. Bestalde, hezur hausturen intzidentziak ere gora egiten du urtero tratamendurik jasotzen ez duten pertsonen artean. Azken honek, morbilitatea eta heriotza-tasa handia suposatzen du.
 Tratamendua:
 Prebentzioa dugu tratamendurik hoberena osteoporosi kasuak ez daitezen eman. Haurtzaro eta nerabezaroan eskeletoak hezur masa maximoa lortzen du, horregatik ezinbestekoa da garapen garaian elikadura egokia jarraitzea eta aktibitate fisikoa egitea. Epe horretatik aurrera, hezur dentsitatea ezin izango dugu gehitu, aldiz, gutxitzen doa urteak pasa ahala. Hori dela eta, gaztaroan lorturiko dentsitateak, bizitza osoan zehar azalduko diren aktibitateei, kolpeei eta kaltzio galerei egin beharko die aurre. Hari berean, hezurrak dentsitatea galtzen duen garaian, hau da, helduaroan, galera hori geldiaraztea  tratamendu egokiena da.  Zoritxarrez, hau ez da ondo egiten eta pazienteek osteoporosia guztiz ezarria dutenean edo hezur-hausturaren sintomatologia aurkezten dutenean bidaltzen dituzte geure kontsultara. Kasu horietan, osteoporosiaren garapena eta haustura berriak agertzea galarazi beharra dago. Azkenengo talde hauetan ipini beharko dugu gure atentzioa. Tratamendurako baliabide desberdinak ditugu, horien artean botikak, aholku dietetikoak, ariketa fisikoa eta neurri konkretu batzuk erorketak eta traumatismoak saihesteko.
Egun, botika nahikotxo ditugu hausturak ekiditeko. Hasteko, kaltzioa eta D bitamina ezinbestekoak dira osteoporosi diagnostiko berria duen pazientearentzat. Egunero 1000mg kaltzio eta 400-800 UI D bitamina eman behar dugu, karbonatoa eta kaltzio pidolatoa izanik erabilienak. Karbonatoak pH azidoa behar duenez bere absortziorako, bazkaldu eta afaldu ostean hartzea gomendatzen da. Bi elementu hauek hezurrera elkartzeko beste botika batzuk gehitu behar zaizkie askotan eta hiru multzo hauetan sailkatzen dira:
 Erresortzioa galarazten dutenak:
- Bifosfonatoak: Alendronatoa, errisedronatoa, ibandronatoa eta zoledronatoa
-Estrogenoen errezeptoreen modulatzaile selektiboak: ordezko terapia hormonala
- Kaltzitonina
Hezur-ekoizleak:
-Hormona paratiroideaen analogoak: 1-34 PTH-a (Teriparatida) eta 1-84 PTH-a
Efektu bikoitza dutenak:
-Estrontzio erranelatoa
Tratamendu hauek aho edo parenteral bidez hartu ditzakete pazienteek.
Etorkizuna:
Tratamendu biologikoak: Denosumab (Osteoprotegerina/RANK/RANKL)
Estatinak :Efektu bikoitza: bifosfonatoen bidea  eta proteína morfogenetikaren formazioa
Katepsina K inhibitzaileak: Odanacatib
- SERMs berriak:
·Bazedoxifeno, Lasofoxifeno, Arzoxifeno
 
 BIBLIOGRAFIA
 · Guías de práctica clínica en la osteoporosis posmenopáusica, glucocorticoidea y del varón. Sociedad Española de Investigación Ósea y del Metabolismo Mineral. Rev Clin Esp. 2008;208 Supl 1:1-24
· Documento de Consenso 2006 de la Sociedad Española de Reumatología sobre la osteoporosis posmenopáusica. Panel de expertos del Documento de Consenso 2006 de la SER sobre la osteoporosis posmenopáusica. Reumatol Clin. 2007;3 Supl 1:26-32
· Bischoff-Ferrari HA et al.Fracture prevention with vitamin D supplementation: a meta-analysis of randomized controlled trials. JAMA 2005; 293(18):2257-64
· Boonen S et al P. Need for additional calcium to reduce the risk of hip fracture with vitamin D supplementation: evidence from a comparative metaanalysis of randomized controlled trials. J Clin Endocrinol Metab 2007;92(4):1415-23
· Tang BM et al. Use of calcium or calcium in combination with vitamin D supplementation to prevent fractures and bone loss in people aged 50 years and older: a meta-analysis. Lancet 2007;370(9588):657-66
·  Liberman et al. Effect of oral alendronate on bone mineral density and the incidence of fractures in postmenopausal osteoporosis. N Engl J Med 1995;333:1437-43
· Cranney A et al. Meta-analysis of alendronate for the treatment of postmenopausal women. Endocrine Reviews 2002;23(4); 508-516
· Black DM, Thompson DE et al. Fracture risk reduction with alendronate in women with osteoporosis: the Fracture Intervention Trial. J Clin Endocrinol Metab 2000;85:4118-4124
· Cummings SR. Effect of alendronate on risk of fracture in women with low bone density but without vertebral fractures. Results from the Fracture Intervention Trial. JAMA 1998;280:2077-2082
· Bone HG et al. Ten Years’ Experience with Alendronate for Osteoporosis in Postmenopausal Women. N Engl J Med 2004;350:1189–1199.
· Use of biphosphonates among women and risk of atrial fibrillation and flutter: population based case-control study. BMJ. 2008;336;813-816
· Harris ST, Watts NB, Genant HK, et al. Effects of risedronate treatment on vertebral and nonvertebral fractures in women with postmenopausal osteoporosis: a randomized controlled trial. Vertebral Efficacy with Risedronate Therapy (VERT) Study Group. JAMA 1999;282:1344– 1352
· Reginster J, Minne HW, Sorensen OH, et al. Randomized trial of the effects of risedronate on vertebral fractures in women with established postmenopausal osteoporosis. Vertebral Efficacy with Risedronate Therapy (VERT) Study Group. Osteoporos Int 2000;11:83–91
· McClung MR et al. Effect of risedronate on the risk of hip fracture in elderly women. Hip Intervention Program Study Group. N Engl J Med 2001;344(5):333-340
· Cranney A y cols. Meta-analysis of risedronate for the treatment of postmenopausal osteoporosis. Endocrine Reviews 2002;23(4); 517-523
· Clifford et al. Treatment with once-weekley alendronate 70 mg compared with once-weekley risedronate 35 mg in women with postmenopausal osteoporosis: a randomized double-blind study J Bone Miner Res 2005;20:141-151
· Chesnut IC, Skag A, Christiansen C, Recker R, Stakkestad JA, Hoiseth A, et al. Effects of oral ibandronate administered daily or intermittently on fracture risk in postmenopausal osteoporosis. J Bone Miner Res 2004;19(8):1241-9
· Cranney A et al. Ibandronate for the prevention of non-vertebral fractures: a pooled analysis of individual patient data. Osteoporos Int. 2009:20(2):291-297
· Black DM et al. Once-yearly zoledronic acid for treatment of postmenopausal osteoporosis. N Engl J Med 2007;356(18):1809-22.
· Ettinger et al. Reduction of vertebral fracture risk in postmenopausal women with osteoporosis treated with raloxifene: results from a 3-year randomized clinical trial. Multiple Outcomes of Raloxifene Evaluation (MORE) Investigators. JAMA 1999;282(7):637-45.
- Delmas PD et al. J Clin Endocrinol Metab 2002: 87: 360

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan