Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ZAINTZA LANAK EMAKUMEEN BIZITZAN DITUEN ERAGINAK

Egileak:

Marixe Noya

Oreka Sarea S.L.ko kidea eta militante feminista


Gizarte guztietan, populazioaren zati batek, adinaren, gaixotasunen edo gutxitasunen ondorioz zainketak jasotzeko beharra dauka. Baina mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza noren eskuetan dago?
 Mendekotasunari arreta emateko Euskadiko Sistemaren aldeko Plataformak nabarmentzen duenez, mendeko pertsonen zainketa sozialki familien esku utzi izan da beti eta gaur egun ere, horien esku utzi ohi da. Baina familiez hitz egiten dugunean, emakumeez ari garela jakin behar dugu eta hori ez da beti gogoan hartzen.
 Babes informalaren ezaugarriak eta hedapena modu sakonean aztertzea ahalbidetu zuen Estatu mailako lehen inkesta 1994. urtean aplikatu zuen Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak (IMSERSO) Gerontologia Plana prestatu beharra zela eta. Handik hamar urtera, inkesta errepikatu zuten eta konparaziorako datu interesagarriak ekarri zituen. Bertan, zaintza lanen ardura emakumeen esku dagoela ikusten da[1]:
 
EZAUGARRIAK
1994.URTEKO DATUEN ARABERA
2004.URTEKO DATUEN ARABERA
SEXUA
%83 Emakumezkoak
%84 Emakumezkoak
ADINA
53 urte
54 urte
IKASKETA MAILA
%65,6 ikasketarik ez edo 1.mailako ikasketak
%60 ikasketarik ez edo lehen mailako ikasketak
LAN EGOERA
%75ak ez dauka soldatapeko lanik
%73ak ez dauka soldatapeko lanik
MENDEKO PERTSONAREKIN BIZI DA
%58,8a
%60,7a
 Iraupen luzeko zainketen kasuan, gero eta jende gehiagok ohartarazi du ordaindu gabeko lan mota hori egin behar izateagatik emakumezko zaintzaileek osasunean ordaindutako "aukeren kostua" altua dela. Azken ikerketek zaintza lanak zaintzaileengan dituen eraginei arreta berezia eskaintzen dizkiete. Inkesta eta ikerketa hauen atzean, zaintzaile askoren bizi esperientzia lazgarriak daude: osasun kalteak, aukera galduak eta bizitza sakrifikatuak. Adituek, “pertsona zaintzailearen zama” modu honetan definitu izan dute: “ mendeko pertsonak zaintzen dituztenek izan ditzazketen arazo fisiko, psikiko, emozional, sozial eta finantzarioen multzoa.”[2]
 
Arazo guzti hauek, emakume askoren bizitza mugatzen dute, gaur egun dagoen sexuen arteko desoreka indartuz. Horregatik, zaintza lana banatzen ez den artean eta zerbitzu publikoak gehitzen ez diren bitartean ez dela berdintasunik egongo aurreikusi genezake. Zaintza lana guztion ardura izanik arazoak daukan dimentsio erreala ezagutu behar dugu, emakumeok betetzen dugun rolak sistemaren iraupena bermatu duela onartuz, gure bizitzako hainbat esparrutan mugak ezarriz.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan