Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Osatuberri aldizkariaren ibilbide luzea eta aurrekariak

Egileak:

Mikel Maioz Etxaniz

Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboa


3.4. Osatuberri aldizkariaren ibilbide luzea

eta aurrekariak

 

Mikel Maioz Etxaniz

Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboa

mikel.maiozetxaniz@osakidetza.eus
 

 

Osatuberri euskarazko aldizkari bat da, Osakidetzaren Euskara Zerbitzu Korporatiboak bi hilean behinargitaratzen duena. Batez ere osasun-gaien inguruko artikuluak biltzen ditu (elkarrizketak, erreportajeak) eta baita Osakidetzaneuskararen normalizazioaren alde egiten diren ekimenei buruzko informazioa ere. Argitalpenaren hartzaileak euskara-maila aurreratua(B2) duten edo euskara ikasten ari diren Osakidetzako langileak dira, eta, orokorrean,enplegatueuskaldunak. Osakidetzaz kanpoko hainbat tokitara ere iristen da: euskaltegietara, erakundeetara, unibertsitatera –medikuntzako fakultatera eta erizaintzako eskoletara, esaterako–…Gainera, Osakidetzako erabiltzaileen esku egoten da itxarongeletan eta jende guztiarentzako guneetan.5.000 aleko tirada du.

Osatuberriren lehen zenbakia 2011ko azaroan argitaratu zen. Harrezkero bi hilean behin, etenik gabe[1]. Argitalpen nagusia paperezko euskarrian aurkezten da eta badu osagarri bat, Osatuberri buletin digitala, Osakidetzako enplegatu guztiei posta elektronikoz banatzen zaiena, papereko zenbakirik argitaratzen ez den hilabeteetan. Osakidetzan ez dago beste argitalpen korporatiborik, hots, bakarra da eta euskara hutsean dago.

Osatuberri, nolabait esateko, Osatuz[2]proiektuaren jarraipena da,hura baino askozaz produktu apalagoa bada ere.Proiektu hark ia sei urte iraun zuen, 2005etik 2011rabitartean, eta, besteak beste, bazuen aldizkari bat, Osatuz izenekoa, zeinak, Osatuberrik ez bezala, Osakidetzako euskara-ikasleentzat material didaktikoa sortzea baitzuen helburu. Hala, bata bestearekin uztartuta, 13 urte dira Osakidetza euskarazko aldizkari bat argitaratzen hasi zela. Bada zerbait.

Osatuz aipatu dugunez, merezi du gogoraraztea zer ekarri zuen;alegia, Osakidetzak eta HABEk[3] 2005ean[4]bultzatu zuten egitasmo harkzer altxor utzi zigun:41 aldizkari, 2 monografiko (azterketen eta lexikoaren ingurukoak) eta 68 irratsaio. Material haren gehiena oraindik eskuragarri dago www.ikasbil.euswebgunean, gaiak lantzeko ariketa-sekuentziekin batera, eta haren balioa frogatzeko aski dugu esatea Jabier Agirre mediku eta itzultzaileak egin zuela argitaratutako guztiaren gainbegiratze terminologikoa. Gainera, material horretan azpimarratzekoak dira Euskadi Irratian emititutako elkarrizketak[5], zeinetan Agirrek berak, esatariarekin solasean, osasun-gaiekin lotutako terminologiaren inguruan izaten diren hainbat zalantza argitzen dituen.

Osatuzen helburua zera zen:osasun-munduarekin lotutako materiala sortzea eta arlo horrekin lotutako terminologia eta gaiak langileen eskura jartzea–bereziki euskara-ikasleen eta bigarren hizkuntza-eskakizuna prestatzen ari zirenen eskura–. Behin asmo hura betetzat emanda, hantxe amaitu zen Osatuzen ibilbidea.

Horrela, bada, Osatuzenak egin zuen eta Osatuberri sortu zen,Osakidetzak aldizkari bat argitaratzen jarraitzea erabaki baitzuen. Bi arrazoi zeuden horretarako. Lehena, 2010eko udaberrian argitaratutako Osakidetzako 1. Euskara Planaren ebaluazioari buruzko txostena, zeinetan zehazten baitzen euskarazko hizkera sanitarioa hedatu eta sendotu behar zela eta Osakidetzako euskara-ikasleei baliabideak eta euskarriak eman behar zitzaizkiela ikasprozesuan laguntzeko. Eta, bigarren arrazoia, inportanteena beharbada,Osatuzek harrera ona zuelaaldizkariajasotzen zuten ikasleen artean.Horiek horrela, Osatuberrin ereosasun-gaiak nagusi izango zirenaurrerantzean ere, baina Osatuzek ageri-agerikoa zuen formatu didaktikoa baztertu egingo zen.

Harrezkero bide horri eutsi dio Osatuberrik: euskarazko hizkera sanitarioa dibulgatzen, hedatzen eta ahal duen heintxoan normalizatzen jarraitu du, eta, aldi berean, euskalduntze-prozesuan laguntzen. Argitalpenaren hartzaileetan, ordea, badago aldea: Osatuz euskara-ikasleei zuzenduta zegoen, eta Osatuberri, baita profesional elebidunei eta herritarrei ere, Osakidetzako erabiltzaile diren neurrian.

Aldaketa horrek, ezinbestean, hizkera natural eta hurbilago bat erabiltzea ekarri du eta gai-motak nolabait zabaltzea. Horrela, aisialdiarekin edo kirolarekin zerikusia duten gaiak maiz azaldu ohi dira Osatuberrin, baina betiere osasunarekin nola edo hala lotuta. Azken batean, irakurlea ahalik erosoena sentitzea lortu nahi da, hau da, euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duenari bidea erraztea. Asmo edo nahi hori, esaterako, begien bistakoa da Osatuberriren bilakaera berean; izan ere, aldizkaria arintzen joan da: artikuluak laburrago dira, lerroarteakzabalago, argazkiakugariago...

Aurten, eraberrituta azaldu zaigu Osatuberri, otsailez geroztik azalez eta mamiz aldatuta. Bi urteko ibilaldia du aurrean, hain justu ere, indarrean dagoen Euskara Planari gelditzen zaion denbora, eta, beraz, hura amaitzean ikusiko da, noski, behin ebaluazioa eginda, zer dakarkigun3. Euskara Planak, euskarazko buletin eta aldizkariak argitaratzeari dagokionez.



[1] 2011-2012 bitartean,Osakidetzak Arteman Komunikazioa SL enpresaren zerbitzuak kontratatuzituen aldizkaria egiteko; harrezkero, Iragarri SL enpresaren Bidera Zerbitzuak aritu da eginkizun berean.

[2]Osatuzen aurrekari dugu –izenezbehintzat– 2004an argitaratutako OSATUZ OROKORRA eta OSATUZ PEDIATRIA ikasmaterialaren bilduma, osasun-arloan lan egiten duten profesionalentzat bereziki sortutakoa. Bilduma bederatzi liburuk eta hainbatCDk eta bideo-zintak osatzen zuten.

[3]HABE: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea.

[4]Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua 2003an onartu zen eta horren ondorioz hasi zen Osakidetzanhizkuntza-eskakizunak egiaztatzea(EAEko gainerako administrazioetan baino 14 urte geroago). Horregatik hitzartuko zen 2005ean Osatuz proiektua HABErekin, 2. hizkuntza-eskakizuna prestatu nahi zuten osasun-arloko langileentzat ikasmaterialak sortzeko.

[5]Elkarrizketen transkripzioak aipatu monografikoetako batean jasota daude: Osatuz monografikoa. Hiztegi-zalantzak argitzen.

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan