Erresilientzia eta CSE. Nerabeen arazo emozionalei aurre egiteko entrenamendua
Egileak:
IƱaki Kerexeta Elizeaga
Basurtoko Medikuntza fakultatea
Erresilientzia eta CSE. Nerabeen arazo emozionalei aurre egiteko entrenamendua
1. Sarrera
Egungo gizarte aldaketen aurrean eman beharreko hausnarketa batzuen harira, hezkuntzak ere izan ditzakeen hainbat zantzuri ere atxikitzea komenigarria da. Informazioz jositako mundu honetan, irakasle batek eskein dezakeen azken gauzetako bat, informazio gehiago ematea izan daiteke. Informazio gehiegi dute egungo gazteek. Baina, informazio pila horri zentzu bat eman beharra, garrantzia zerk duen eta batez ere, guztiari helduz nola egituratu hortan lagun dezakete irakasleek.
Ikerketa ezberdinei begira, badirudi XXI. mende erdialderako egungo hezkuntza sistema zahartua geratuko dela (aldaketa azkar bezain garrantzitsu eta bizi itxaropenaren luzatzearen ondorioz).
Aldaketa sakon eta jarrai hauek, estres maila altuak janaraztera eraman gaitzake, eta nola ez, gizartearen parte diren gazte zein nerabeak ere bai. Mundu horren aurrean bizirauteko, eta batez ere, aurrera joateko emozioen aurreko oreka trinko eta malgutasun maila garrantzitsuak beharko dira. Gure operazio sistema ezagutzearen beharra izango dugula beraz esan dezakegu (aurreko eginkizun horretan arrakasta izateko prozesu horretan).
Yuval Noah Harari historialariak, “XXI. menderako 21 lezio” deituriko liburuan dioen bezala, nor ote zaren eta benetan zer nahi ote duzun jakiteko, zure buruak nola pentsatu eta nola jarduten duen ezagutu beharko duzu. Erresilientzia deituriko atalean, Meditazioa bezalako herraminta zaharren erabilera gomendatzen du gure adimenaren behaketa zuzena burutzeko (behaketa zehatz hori lortze prozesuan egungo metodologia berrietan dagoen hutsunea betetze asmoz)
2. Erresilientzia
Erresilientzaren definizoari atxikita, zoritxar edota egoera larriei aurre egiteko gaitasuna dela esango dugu. Honekin, egoera larriak malgutasunez onartu eta gainditzea suposatuko du.
Erresilientzia handiko pertsonek estres egoerei aurre egiteko oreka emozional sendoagoa eta presioa jasateko gaitasun hobea izango dute.
Erresilientzia indartuta, heltze prozesua hobetu eta indartzeaz gain, sufrimentu emozional zein egoera desatseginen aurreko erantzunak hobetzea lortuko da nerabeetan.
Hezkuntza arloko erresilientzian adituak direnen aburuz, emozioek garrantzia izugarria dute hezkuntza osoan. Gazteek gainera, aldaketa jarraiko mundo honetan banakako bideari eusteko, euren helburuetara heltzeko bide horretan konpetentzi ezberdinak lortu beharko dituzte, arazoei era egokian aurre egiten jakin, pertsonarteko erlazio egokiak sortzen ikasi eta batez ere, euren ongizate psikologiko zein soziala mantendu. Adituek, gizarteak jasango duen onura goraipatzen dute gainera banakakoak izan dezakeen onuraren gainetik (Cefai C y Cooper P, 2009).
Erresilientzia programak, gaixotasun mentaleen prebentziora baino, babes eta sustapenera daude bideratuta. Interbentzio ezberdinak eman daitezkeen arren, programa unibertsala da guri interesa zaiguna, eskola mailan eman daitekeen programa, hau da, ikaslego guztiak jasoko duen formakuntza programa.
3. Curriculum Sozio emozionala (CSE)
Ikastetxean erresilientzia-interbentzioa lortzeko beharrezkoa izango zaigu CSE.
Aurrera jarraitu aurretik, hezkuntza arloan 1986an (Elias et al.) emandako eta aurrerago berriro errepikatu den definizioa azpimarratuko dugu: CSE emozioak ezagutu eta maneiatzeko oinarrizko abilezien bereganatze prozesua, helburu positiboak ezarri eta lortzea, besteen ikuspegira gerturatzea, erlazio positiboak sortu eta mantentzea, erabaki egokiak hartzea eta pertsonarteko egoerak era egokian maneitzea helburu duen formakuntza da.
Formakuntza honen helburuei begira, honako hau esango dugu laburki:
• Euren artean lotura duten 5 gaitasunen eraketa prozesua sustatzea:
– Norbanakoaren kontzientzia
– Autogestioa
– Gizarte kontzientzia
– Erlaziotarako gaitasunak
– Erabakihartze burutsua, zentzuduna
• Konpetentzi hauen bereganatzeak egokitze sozio-emozional hobeago baten oinarria lortzeaz gain, eskola errendimendu hobea lortzera darama nerabea
• Prebenituko dira:
– Jarrera arazoak
– Sustantzia kontsumoak
– Bortizkeria zein agresio jarrerak, bullying-a
– Ikasketen porrota
• Ikaslegoari berriz:
– Baloratua sentitua izatearen sentimendua
– Motibazioaren hazkuntza
– Eskola errendimenduaren hobekuntza, osasunaren sustapenari lotutako jarrerak ezagutu eta lortzea, eta gizataldearen parte izatearen bizipenaren lortzea
Hezkuntzako Oinarrizko dekretua 236/2015. (93 or) kontutan harturta, konpetentzia disziplinarrez gain, zeharkako konpetentzien bereganatzearen beharra gogoratu behar da.
Konpetentzia hauek “Izaten ikasteko” eta “elkarbizikidetzakoak” izango ditugu.
4. Arazo Emozionalei Aurre egiteko Gaitasunen Entrenamendua (AEAGE)
Behar horren aurrean agertu zen Arazo Emozionalei Aurre egiteko Gaitasunen Entrenamendua bezalako proiektua hasi da Bizkaiako inguru batzutan.
Entrenamendu honetan, nerabeen (14-18 urte) heziketa sozio-emozionalaren curriculum unibertsala eskainiko da: emozioak erregulatzeko gaitasunen erakusketara, jarrera inpultsiboak murriztera, arazoak konpontzera, eta pertsonarteko erlazioak sortu eta konpontzera bideratutako heziketa izanik. Ez da psikoterapia bat, baina Terapia dialektiko konduktualeko azpiatal batean egongo da oinarritua.
Ikasgelan emandako talde entrenamendua izango da, zentruko irakaslegoaren baitan egongo dena. Onartze eta aldaketaren orekari lotuta, 4 multzotan bereiztuko dira irakatsitako abileziak.
HELBURUA |
ABILEZIA (zeharkako O. Konpetentzia) |
Norbereganako ezagutza falta, konfusioa, distrakzioa |
Mindfulness (izaten ikasi) |
Inpultsibitatea |
Ondoezari tolerantzia (bizikidetza eta izaten ikasi) |
Emozioen maneiuan zailtasunak |
Emozioen erregulazioa (bizikidetza eta izaten ikasi) |
Pertsonarteko arazoak |
Pertsonarteko efektibitatea (bizikidetza eta izaten ikasi) |
Abileziak modulu ezberdinetan irakatsko dira, eta onarpen eta alketaren arteko orekara bideratuko dira beti ere. Abileziak banaka ikusita, eta laburki azalduta honela izango genituzke
• Mindfulness (O): Norberaren autoezagutzan, juzkuen murrizketan eta atentzio maila igotzen laguntzeko irakatsiko den modulua. Onarpenarekin erlazionatutako abileziak irakatsiko dira bertan.
• Ondoezaren tolerantzia (O): Jokaera/erantzun inpultsiboa ekidinda egoera gogorrak jasan ahal izateko abileziak irakatsko diren modulua. Hau ere onarpenarekin loturikoa.
• Emozioen erregulazioa (A): Emozio desiragaitzak gutxitzeko eta emozio positiboak/atseginak ugaritzeko gaitasunak bilduko dituen modulua. Modulu hau aldaketarekin loturikoa izngo da.
• Pertsonarteko efektibitatea (A): Bestearekin erlazioa eta norbere errespetua mantenduz, gauzak nola eskatu eta eskaerei ezezkoak nola eman irakatsiko da modulu honetan. Eta azken hau ere, aldaketari loturiko abileziez arituko da.
5. Ikastetxeetan emango den txertaketa
Formakuntza honen aurrean beharrezko edota hautazko ekintzaren alderaketa planteatu da. Zeharkako diziplinen barruan, beharrezko ikasgaia zergatik izan. Aurreko beharren aurrean, eta era laburrean, beharrezko formakuntza dela argudiatzeko hurrengo konparaketa egingo da:
a) Nahitazko ekintza izatearen onura:
· Ikaslego guztiak formakuntza jasoko du, veste ikasgaiak jasoko dituen era berdinean (matematika, atzerriko hizkuntzak, gorputz hezkuntza etab.)
· Gainontzeko jardueren antzera baliagarri dela erakutsiko zaio gazteari
· Ikastetxe osoan izango du eragina: ikaslego, irakaslego, eta abileziak ikasitako senitartekoak ere onura nabarituko dute
· Ikasle taldeak ez du aukeraketa sesgurik izango. Ezarpen unibertsala denez, ikasle orok jasoko du formakuntza, eta ez behar zehatz bat dutenek, edota ikasgaiai hautatu dutenek bakarrik
· Beste ikasgaien antzerako taldea izango da, ikasgai arrunt bat bezala
b) Hautazko ekintza izanda
· Bolondres diren ikasleek edota parte hartzeko gomendioa jaso dutenek solik jasoko dute formakuntza berezi hau.
· Balio gutxiagoko jardueratzat har daiteke
· Formakuntza jasotakoetan soilik izango du eragina. Ikastetxeko giroan eragin murritzagoa eragingo duelarik
· Behar handiagoak dituzten ikasle taldeari zuzendua izan daieteke soilik, bai arazo emozional zein jarrera arazoak ager ditzaketenentzat
· Talde lana zailagoa izan daiteke, talde giro ezberdina izateagatik
Irakasketa era ere kontutan izango da behin txertake gauzatu eran eta beti ere, derrigorrezko formakuntza izanda. Kontutan eduki beharreko gauza ikastetxe bakoitzak dituen baliabideak izango dira momento honetan.
• Maiztasuna: Ikasturte osoan emandako formakuntza bada astean behin emango da ikasgaia, edota astean birritan seihilabete batean bakarrik izango bada ikasgaia emateko aukera.
• 50 minutuko iraupena izango du klase bakoitzak
• Taldeko 1-2 irakasle egongo dira
• Astero eguneroko gaitasunen kontrol fitxa bete beharko dute ikasleek
• Euren egunerokotasunean erabiltzen hasteko, astero etxeko lanak izango dituzte (etxeko lan arrunt eta erabilterrezak)
Talde moten araberako txertaketa ere balora daiteke, lehen aipatu bezala, ikastetxe bakoitzak dituen baliabideak ez baitira beti berdinak izngo.
• Talde txikia izango balitz (8-10 ikasle) Parte hartze errazagoa izan arren, egungo hezkuntza sistema ikusiz, eta ikaslego kopurua nolakoa den ikusita, praktikan zaila gerta daiteke
• Ikasgela arrunteko taldeak (20-24 ikasle) 2 irakasleren beharra izan lezake
• Talde ireki ala itxia:
– Itxia: Hasieratik sortu diren talde dinamikak bultza ditzake
– Irekia: Ikasle berriak sar daitezke, taldeen artean aldaketak eman daitezke, orekatuak egon daitezen. Ikasle berri bat sartzen den bakoitzean, irakasleak arautegiaz gain aurretik eta gainontzekoei emandako formakuntza eman beharko dio sartuberriari
Formakuntza honen garrantziari eta erabilpenari atxikita guztiz beharrezkoa eta funtsezkoa izango den gainbegiratzea aipatu behar da. Zeharkako diziplina da, beharrezkoa, baina orain arte ikastxetxeetan beste ikasgaien ezagutze maila bera ez duen formakuntza dela jakinda, gainbegiratzearen beharra izango du.
Gainbegiratze hau era ezberdinetan emango da, eta gure esperiantziri helduta, adibideak aipatuko ditugu hurrena:
• Bi gainbegiratze era
– Barnekoa: CSEren parte diren guztien asteroko bilera
– Kanpokoa: AEAGEtan jakituri eta destreza nahikoa hartu bitartean, ikastetxeetatik kanpo dauden espertu taldeekin gainbegiratzeak burutuko dira
6. Bizkaian izandako esperientzia erreala
Gure herrialdeko errealutateari begira, eta CSEari buruzko lana kontutan izanda, Basurtu Unibertsitate Ospiraleko Haur eta ¨Nerabeen Psikiatirako azpiatala, Hezkuntza arloko hainbat pertsonekin hartu emanetan jarri ginen, 2016an. Lehenik eta behin, B06 Berritzeguneko arduradunekin.
Ikastetexe gehienetan ohiko arazotzat, eta egunero hazten ari dena gainera, pertsonarteko arazoez gain jarrera arazoak ditugu. Arazo iturri garrantzitsuak biak. Izan ere, ikaslegoren sufrimentuaz gain, irakaslegoak eduki dezakeen egonezina eta komunikazio falta ere eragin baitezakete.
Zailtasun hauen aurrean, eta CSEari buruzko jakituri eta interes berri honekin, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Berrikuntza Proiektu gisa eskakizuna egin, eta 2017ko udazkenean zentru ezberdinetan formakuntza nola eman pentsatzen hasi ginen.
Aurrena, formakuntza hau sortu zuten autoreen baimenarekin (Mazza J. et al) AEAGEren manualizazioaren itzulpena burutu genuen, bai euskeraz zein gaztelaniaz. Eta hortik Aurrera hasi zen formakuntza, 2017ko azken hiruhilekoan, eta datuen ekarpena 2018ko lehen hiruhilabetean. Datuak jasotzerakoan, ikaslego eta baita irakaslegoaren beharra izan da. Gazteei froga pare bat betetzea eskatzen zaie (eta irakaslegoari, ikasle bakoitzari buruzko inkesta bat):
· MAAS-A (Mindful Attention Awareness Scale), ikasle bakoitzak beteko duena
· Rosenberg autoestima eskala, ikasle bakoitzak bete beharrekoa
· SDQ (Strengths & Difficulties Questionnaires) bai ikasle bai irakasleek bete beharrekoa.
Eskala hauekin, lehen aipatutako jarrera arazo eta baita pertsonarteko zailtasunen argazki erreal bat lortu da. Eta behin formakuntza eskaini ostean, aldaketak eman diren ala ez ikusiko da. Hau izango da proiektu honen funtsa eta garrantzia erakutsi duen atala.
· Lortutako emaitza esanguratsuenak
Ikaslegoaren esanetan, hurrengoko aldaketak nabaritu dituzte behin AEAGEren formakuntza jaso ostean:
a) AEAGEri esker abilezia ezberdinak ikasi eta bereganatu dituzte
b) Gaitasun hobea duten bizipena lortzeaz gain, norbanakorei buruzko balorazio hobea erakutsi dute
c) Irakasleagoren ardura eta inplikazio handiagoa nabaritu dute, gertutasuna batez ere.
d) Esperientia positibotzat hartu dute
e) Emozio arazoak izatearen aurreko estigmatizazioa gutxitu egin zaie
f) Ikasgeletan gerta daitezkeen arzo larrienen gutxitzea
Irakalegoaren esanetan berriz, behin formakuntza jaso osteko erantzunaren datuei begira, honako puntu hauek goraipatu dituzte:
a) Ikaslegoaren formakuntzan lagundu dieten prozedimentu eta estrategia ezberdinak barneratu dituzte
b) Hezkuntza mota honen aurreko gaitasun mailan hobekuntza nabaritu dute
c) Zer egiteaz gain, nola egin ere ikasi dute
d) directivo Zuzendaritza taldearen gertutasun eta balorazioa jaso dute
e) Situaciones de aula como un contexto de aprendizaje Ikasgeletako egoera asko, ezagutza egoerak bezala ikusi dituzte. Egoera zailenen aurrean ere, ikasteko aprobetxatu dute
f) Eguneroko ikasketa sisteman txertatzearen onura goraipatu dute
BIBLIOGRAFIA
· Bisquerra R. (2003) “Educación emocional y competencias básicas para la vida” en Revista de Investigación Educativa, Vol. 21, nº 1, pags. 7-43.
· Bisquerra, R. (Coord).(2011).Educación emocional. Propuesta para educadores y familias . Bilbao: Desclée de Brower.
· Durlak JA, Weissberg RP, Dymnicki, AB, Taylor RD, Schellinger K B. The impact of Enhancing Student’s Social and Emotional Learning: A Meta-Analysis of School-Based Universal Interventions. Child Development (2011); 82(1): 405-432.
· Educación para la Paz y Convivencia. http://www.eskolabakegune.euskadi.eus/web/eskolabakegune
· Extremera, N. y Fernández-Berrocal P. Inteligencia emocional y educación: Psicología. [en línea]. Primento Digital Publishing, 2016
· Mazza J, Dexter-Mazza ET, Miller AL, Rathus J, Murphy H. DBT Skills in Schools. Skills Trainning for Emotional Problem Solving for Adolescents (DBT STEPS-A). The Guilford Press, 2016.
· Plan Heziberri 2020.Gobierno Vasco. http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/heziberri-2020/