Udal musika eskola bateko dantza jarduera erorikoen prebentziorako: adinekoei zuzendutako eskuhartzea
Egileak:
Maialen Araolaza Arrieta
EHU
Udal musika eskola bateko dantza jarduera erorikoen prebentziorako:
adinekoei zuzendutako eskuhartzea
Araolaza M; Laborda F.J, Bengoetxea A, Santisteban; Laskurain I; Garrués MA
1. Sarrera
Erorikoak epe luzeko komorbilitatearekin lotzen dira eta adineko pertsonen funtzionaltasuna kaltetzen dute. Urtero, komunitatean bizi diren hiru pertsona adinduetatik bat erori egiten da eta biztanleriaren zahartzea erronka garrantzitsua izanik, eskuhartze prebentibo eraginkorrek hauek eragindako ondorio pertsonal, sozial eta ekonomiko haundiak ekidin ditzakete.
Taldean burututako eta ariketa fisikoan oinarritutako eskuhartzeak eraginkorrak dira erorikoen prebentzioan (Gillespie et al., 2012), batez ere oreka lantzen badute (Sherrington et al., 2016). Halere, adinekoei zuzendutako eskuhartze hauen atxikidura tasak baxuak izan ohi dira eta eraginkortasuna kolokan jartzen dute. Eskuhartzeek sortzen duten gozamen eta gogobetetzeak, epe luzeko atxikidurak lortzeko zeregin garrantzitsua izan dezakete (Kendall & Fairman, 2014).
Dantzak, mugimendua, zentzumena eta funtzio kognitiboa sustatzen ditu (Kattenstroth et al., 2010) eta adinak sortzen dituen gaitasun fisikoen eta mentalen gainbeherari aurre egiteko etorkizun handiko esku-hartzea da (Rehfeld et al., 2017). Dantzaren onurak hobeto zehazteko ausazko azterketa kontrolatu gehiago behar diren arren, adinekoei zuzendutako eta dantzan oinarritutako programa baten parte hartze eta atxikiduran eragiten duten faktoreei buruz ikertzea gomendatzen da (Keogh et al., 2009). Izan ere, epe luzeko atxikidura lortuz gero, erorikoak saihesteko esku-hartze eraginkor bat bezala har liteke dantza. Lan honen helburua adinekoek parte-hartze eta atxikimendu handia erakutsi duten euskal dantza tradizionaleko (DT) programa baten ezaugarriak deskribatzea da, erorikoen prebentzioaren ikuspegitik.
2. Metodologia
Bilboko “BilbaoMusika” DTeko eskola ezagun baten ezaugarriak aztertu ziren, bereziki atxikitzearekin eta motibazioarekin zerikusia zuten ezaugarriak, hala nola, programa bera, irakaskuntza-metodologia eta parte hartzen duten ezaugarriak, egindako erregistro instituzionaleko eta entsegu aleatorio kontrolatuko datuetan oinarrituta.
3. Emaitzak
3.1. Iraupena eta dosia
DT programa 6 urtekoa zen eta maila bakoitzak ikasturte bateko iraupena zuen. Astean bi klase (150 min astean) ematen ziren: 90 minutuko eskolaldia (eskolan egiten zena eta eduki berriak ikasteko erabiltzen zena), eta 60 minutuko praktikaldia (eskolatik kanpo egiten zena, eta eskolaldiko edukiak birpasatzeko erabiltzen zena).
3.2. Irakaslea eta metodologia
Eskolak dantzako irakasle aditu batek gidatzen zituen, musikan prestakuntza ere bazuena. Programaren zailtasun progresiboak hauek izan ziren: 1) musikak ezarritakoa 2) urratsa eta mugimendua bera, eta 3) espazioaren erabilera (Irudia 1). Lehen lau urteetan 15 dantza multzo desberdinetatik gora ikasten ziren, eta ikasi ahala, hauen aldaerak lantzen ziren errepaso gisa. Saioak 7-9 minutuko ataletan zeuden antolatuak helburu desberdinak eta metodologia desberdinak txandakatuz. Ikasteko metodologiak zenbait baliabide erabili zituen: erritmoen lantzea eskuekin edo hitzekin, tempoaren aldaketa, rol aldaketa etab. DTaren saioek gizarte-interakzioa, plazera eta komunitatearekin identifikazioa (erantsitako balore kulturalarekin) sustatu zituzten.
3.3. Partehartzaileak
Erregistro instituzionalari dagokionez, ikasturtea hasi baino lehen izena emanda zuten 331 parte-hartzaileen (zeinaren %83 emakumeak ziren) %47k, 60 urte baino gehiago izan zituzten. Izen emateek eskaintzen ziren plaza kopurua gainditu zuen (% 64 itxaron-zerrendan gelditu zen). Jarduera utzi zuten %9ak. Urteko matrikula 68,6 eurokoa izan zen.
Entsegu aleatorio kontrolatuari dagokionez aldiz, 60 urte baino gehiago izan eta entseguan partehartzea onartu zuten emakumeen artean (n=22) %90a bertaratu zen saioetara. %15ak utzi egin zuen, eta hauen arrazoiak honakoak ziren: osasun arazoak (%4a), lanarekin kontziliazio zailtasunak (%4a), eta ikerketan partehartzea errefusatu zutenak (%7a).
4. Ondorioak
DT programa epe luzerako talde-jarduera erakargarri bat da, gaitasun sentsoriomotorrak eta kognitiboak sustatu eta erorikoak prebenitzeko gomendio asko betetzen dituena. Jardueraren berezko ezaugarriez gain, beste faktore batzuek, hala nola sozialak, psikologikoak eta demografikoak (inklusibitatea), kulturalak (identitatea) edo irisgarritasuna (osasun orokorra, ekonomia), zeregin garrantzitsua izan dezakete adineko pertsonen erakarpena, atxikimendua eta motibazioa lortzeko. Eskuhartze eredu honen ezaugarriak beste ingurune batzuetan imitatu ahal izango dira.
5. Bibliografia
Gillespie, L. D., Robertson, M. C., Gillespie, W. J., Sherrington, C., Gates, S., Clemson, L. M., & Lamb, S. E. (2012). Interventions for preventing falls in older people living in the community. The Cochrane Database of Systematic Reviews, 9, CD007146. https://doi.org/10.1002/14651858.CD007146.pub3
Kattenstroth, J.-C., Kolankowska, I., Kalisch, T., & Dinse, H. R. (2010). Superior Sensory, Motor, and Cognitive Performance in Elderly Individuals with Multi-Year Dancing Activities. Frontiers in Aging Neuroscience, 2. https://doi.org/10.3389/fnagi.2010.00031
Kendall, K. L., & Fairman, C. M. (2014). Women and exercise in aging. Journal of Sport and Health Science, 3(3), 170–178. https://doi.org/10.1016/j.jshs.2014.02.001
Keogh, J. W. L., Kilding, A., Pidgeon, P., Ashley, L., & Gillis, D. (2009). Physical benefits of dancing for healthy older adults: a review. Journal of Aging and Physical Activity, 17(4), 479–500.
Rehfeld, K., Müller, P., Aye, N., Schmicker, M., Dordevic, M., Kaufmann, J., Hökelmann, A., & Müller, N. G. (2017). Dancing or Fitness Sport? The Effects of Two Training Programs on Hippocampal Plasticity and Balance Abilities in Healthy Seniors. Frontiers in Human Neuroscience, 11. https://doi.org/10.3389/fnhum.2017.00305
Sherrington, C., Tiedemann, A., Fairhall, N. J., Hopewell, S., Michaleff, Z. A., Howard, K., Clemson, L., & Lamb, S. E. (2016). Exercise for preventing falls in older people living in the community. In The Cochrane Library. John Wiley & Sons, Ltd. https://doi.org/10.1002/14651858.CD012424