Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

1. OHIKO INFEKZIOETARAKO ANTIBIOTIKOEN INDIKAZIOAK

Egileak:

Naiara Arteagoitia Ruiz

Marta Beobide Aldape

Astrabuduako Osasun Zentroa - Familia medikua, Eibarreko Osasun Zentroa


 

SARRERA

 

Gaixotasun infekziosoak lehen mailako arretan ikus ditzakegun kontsulta arrazoi sarrienetarikoak dira.

 

Gehienetan prozesu onberak eta birikoak izan ohi dira. Tratamenduak sintomatikoa eta enpirikoa izan behar du eta normalean ez dago antibiotikorik jartzeko arrazoirik 1. Baina orokorrean ez da hau gertatzen eta behar ez denean antibiotikoa jartzen da. Antibiotikoen preskripzioen %80a lehen mailako arretan egiten da eta % 30a gaizki jarrita daude 2.

 

Gaixotasun infekziosoak lehen mailako arretan kontsultarako arrazoiak dira sarritan. Gehienak prozesu onaire eta maiz birikoak izaten dira. Tratamendua funtsean, enpirikoa eta sintomatikoa izan behar da 1; ez dago beraz, antibiotikorik jarri beharrik. Baina praktikan ez da hau betetzen eta adierazita ez dagoenean ere antibiotikoa hartzen da.

 

Antibiotikoen preskripzioen %80a lehen mailako arretan egiten da eta hauetatik %30 gaizki jarrita dago 2.

 

Antibiotiko bat aukeratzeko hurrengo puntuetan oinarritu behar dugu: 1,3

-      Infekzioa dagoen edo ez zehaztu.

-      Infekzioa kokatu.

-      Infekzioan parte hartzen duten germenak eta gure ingurunean dauden erresistentziak ezagutu.

-      Antibiotikoaren beharra erabaki.

-      Tratamendu antibiotikoa gaixoaren egoerara egokitu.

-      Gaixoari azaldu gure erabakiaren arrazoia. Zergatik ez diogun antibiotikorik jarri.

 

FARINGOAMIGDALITISA

Faringe eta amigdalen linfoide folikuluen inflamazioa da.

 

a) ETIOLOGIA

 

BIRIKOA: %70-80. Adenobirusa eta errinobirusa

BAKTERIANOA: -30. Gehienbat estreptokoko ß-hemolitikoa A taldekoa edo streptococcus pyogenes.

 

Beste batzuk: Micoplasma pneumoniae, Clhamydia pneumoniae, etab. 4

 

S. pyogenes gehienetan umeengan eta gazteengan ikusten dugu. Helduen artean, ordea, ikusten ditugun faringoamigdalitis gehienak birikoak izan ohi dira.

 

b) INDIKAZIOAK 4, 5

            Faringoamigdalitisak ohikoak dira kontsultatan baina konplikazioak ez, horregatik ez dira orokorrean tratatu behar. Bakarrik S. pyogenesak sortutako faringoamigdalitisak tratatu beharko genituzke.

 

Centoren kriterioak: estreptokokoak sortutako infekzioa iradokitzen dute: sukarra, exudatu faringoamigdalarrak, adenopatiak eta eztula falta. Aipatutako irizpideetatik 3 edo 4 betetzen baldin badira, Streptococcus B hemolitikoagatik infekzio izatea irudikatu du neurri handi batean.

 

Badaude kasu batzuk non diagnostikoa mikrobiologikoa izan behar den:

-      Faringoamigdalitis akutua (eritema, edema edota eztarriko exudatuak) eta sintoma birikoen eza duten ume eta nerabeak.

-      Faringoamigdalitisaren sintomak eta infekzio estreptokosikoa dituzten pertsonekin aurretiko harremanak izan dituzten umeak eta nerabeak.

 

Diagnostiko mikrobiologikoa lortzeko kultiboa edo antigenoak azkar antzemateko testa daukagu.

 

Kultiboa Gold Standar-a da baina emaitzak izateko 24-48 ordu itxaron behar ditugu. 

 

Antigenoak azkar antzemateko testa 5 minututan egin daiteke. Espezifitate altua dauka %94-98koa. Horrek, emaitza positiboa denean, diagnostikorako oso erabilgarria dela esan nahi du. Baina sentsibilitatea berriz %65-90koa da eta kasu negatiboetan ezin dugu etiologia estreptokozikoa ezeztatu. Horregatik ume eta nerabeen artean negatiboak diren emaitzak kultibo batekin ziurtatu behar ditugu. Helduengan berriz ez da beharrezkoa, sukar erreumatikoa izateko arriskua baxua baita.

 

c) TRATAMENDUA

 

SINTOMATIKOA

-      Analgesikoak eta AINEak: parazetamola eta ibuprofenoa

-      Hidratazioa

ANTIBIOTIKOA 6, 7, 8

-      PENIZILINA

·         Amoxizilina: 500mg/12ordu/10 egun

·         Penizilina B benzatina (im) 1200000 UI dosi batean

 

S. pyogenesa penizilinari unibertsalki sentibera da. Ez da munduan aurkitu penizilina G eta V, anpizilina edo amoxizilinaren aurrean erresistenteak diren zepak.

 

Penizilinak S. pyogenesen aurrean daukan eragina ez da Azido Klabulanikoarekin ezta Sulbaktanekin aldatzen.

 

-      ERITROMIZINA ETA BESTE MAKROLIDOAK: Penizilinaria alergia daukaten kasuetan Eritromizina, Klaritromizina, Josamizina edo Klindamizina erabili dezakegu. Hauek daukaten gauzarik txarrena, S. pyogenesen aurrean daukaten erresistentzia da. Erresistentzia hau, gure ingurunean hartzen diren antibiotiko hauekin, erlazionatzen da.

            Erresistentzia hauek, gehienbat, 16 atomoko makrolidoetan ikus dezakegu, eritromizinan, klaritromizinan eta azitromizinan hain zuzen ere. Sentiberagoak dira 14 atomoko makrolidoak:

 

·         Josamizina 500-1000mg/12 ordu/10 egun

·         Midekamizina 600-900mg/12 ordu/10 egun

 

-      ZEFALOSPORINAK: zefalosporinek ez dute erresistentziarik aurkitzen estreptokoko ß-hemolitikoaren aurka eta ondo dihardute S. pyogenesen aurka, baina oso presio antibiotiko altua dauka.

 

BRONKITIS AKUTUA

 

Zuhaitz trakeobronkialean eragina duen eta orokorrean arnas infekzio batekin lotzen den gaixotasun handigarria da. Bronkioetan izaten dugu eta gehienetan arnas aparatuko infekzio batekin agertzen da.

 

a) ETIOLOGIA

 

BIRIKOAK: %95ean birikak izaten dira. Adenobirusak, Influenza A eta B, parainfluenza 3, arnas birus sintzitiala, etab.

BAKTERIANOAK: gaininfekzio bakterianoak izan ohi dira: Bordetella pertussis eta parapertussis, Mycoplasma pneumoniae, Chlamydophila pneumoniae.

 

b) INDIKAZIOAK

 

            Orokorrean, 65 urtetik beherako gaixoei ez zaie AB jarri behar. 9

 

Bronkitis akutu konplikatu (bakteriano) baten aurrean gaudela susmatzen dugunean, antibiotikoa jarriko dugu: 10

 

1.    Beste gaixotasun bat daukaten nagusiak: ACV, EPOC, giltzurrun-gutxiegitasuna, gibeleko zirrosia, inmunodepresioak, minbiziak edo bihotz-gutxiegitasuna.

2.    Sukarra >38,5º

3.    Auskultazio asimetrikoa

4.    Birika kontsolidazioaren zeinua

 

 

c) TRATAMENDUA

 

-      Sintomatikoa: Kasu hauetan azaldu beharko zaio gaixoari eztula 3 astez izatea normala dela eta ez duela antibiotikorik behar.

·         Analgesikoak eta Antiinflamatorioak

·         B2 eztularekin daudenentzat

·         Aire lurruneztatua

 

-      Antibiotikoa: Bordetella pertussis eta parapetussis, mycoplasma pneumoniae, chlamydophila pneumoniae  bakterietan pentsatzen dugunean 11

·         Eritromizina: 500mg/6 ordu/8-10 egun

·         Claritromizina 250 mg/ 12 ordu/8-10 egun

·         Azitromizina 500mg/ 24 ordu/ 3 egun

 

BGBKren GAIZKIAGOTZEAK

 

Gaixoaren txarragotze egoera luzatuz gero, bere disnearen egoera basalean, eztula edota espektorazioa, eguneroko aldakortasunaz haratago. Honek ohiko tratamenduaren aldaketa bat eskatzen du.

 

a) ETIOLOGIA

 

INFEKZIOSOAK: %75. 12

-      Bakterianoak: infekzioso guztien 3/4 k. H. influenza, S. pneumaniae eta M. cararrhalis. Beste ezohiko germen batzuk pseudomona aeruginosa (BGBK bronkiektasiekin edo sarrera askorekin)

-      Birusak: Influenza, Parainfluenza, Rhinobirusa, Coronabirusa, Arnas Birus Sintzitiala eta Adenobirusa

 

EZ INFEKZIOSOAK: Ingurunearen poluzioa, ohiko tratamendua ezegokia, ohiko gaixotasunen deskonpentsazioa, etab.

 

b) INDIKAZIOAK

 

Antibiotikoa jarri behar den edo ez jakiteko Anthonisen-en irizpideetan oinarrituko gara. Hurrengoetariko bi irizpide gertatu behar dira: 13

-      Disnea handitzea

-      Kerru kantitatea handitzea

-      Kerruaren zornadura handitzea, kolorea aldatzea.

 

c) TRATAMENDUA

 

-      SINTOMATIKOA: Ohiko tratamenduarekin jarraitzea, aho bidezko kortikoideak eta bronkodilatadoreekin tratamendua egokitzea. Bestaldetik tabakoa kentzea, hidratazioa eta analgesikoak.

-      ANTIBIOTIKOAK: 7, 8, 11

·         Amoxizilina/klabulanikoa 500-875/125 mg/ 8 ordu/ 10 egun

·         Alergiak edo intolerantziak baldin badaude:

Ø  Azitromizina 500mg/ 24 ordu/ 3-5 egun

Ø  Klaritromizina 500mg/12 ordu/ 7-10 egun    

Ø  Doxiziklina 100mg/12 ordu /7-10egun

·         Kasu larrietan edo bihurrietan: kasu hauek ez dira lehen mailako arretan ikusten, normalean ospitalean ematen dira.

Ø  Levofloxacino 500mg/24 ordu/10 egun

Ø  Moxifloxacino 400mg/12 ordu/7 egun

·         Bronkiektasiak egon daitezkeela pentsatzen dugunean, P. aeruginosan pentsatu behar dugu.

Ø  Ciporfloxazino 500mg/12 orduz/10-14 egunez. Baina sarritan  iraitzi egiten dute antibiotikoa eta kasu hauetan antibiotiko parenterala erabili behar dugu (ospitalean).

 

GERNU-APARATUKO INFEKZIOAK

 

Gernu aparatuko infekzioak, ikus ditzakegun infekzio guztien artean, bigarren postuan daude. Gehienetan antibiotikoaren aukera, modu enpiriko batean egin behar dugu.

 

a) ETIOLOGIA

 

            E. coli (%65-70), Proteus mirabilis, Klebsiella eta Enterococcus. Frekuentzia gutxiagorekin Staphylococcus saprophyticum gehienbat emakume gazteen artean.

 

b) INDIKAZIOAK

 

            Esplorazioa, anamnesia eta klinika oso garrantzitsuak dira.

 

            Leukozitoesterasa-tirak (coombur): oso modu azkarra da bakteriuria eta piuria aurkitzeko. Sentsibilitate, espezifizitate eta aurresateko balio positibo altua dauka.

 

            Nitrito eta leukozito negatibo ematen duten %25ek infekzioa izan ditzakete eta kasu hauetan urokultiboa eta tratamendua egin beharko dugu. Faltsu Negatiboak ikus ditzakegu: haurdunaldiak, diuretikoak, nitritoak sortzen ez duten germenak (S. Saprophyticus, Enterococcus, Pseudomona) eta nitrito gutxiko dietak. (14)

 

            Urokultiboa: (17)

o   Emakumezkoengan:

-      Zistitisek printzipioz ez dute urokultiborik behar

-      Errepikazko infekzioetan (>3 episodio/urtean) urokultiboa tratamenduaren aurretik egin behar dugu

-      Haurdun dauden emakumeak, nahiz eta klinikarik ez izan, tratatu behar ditugu eta urokultiboa tratamenduaren aurretik egiten da

o   Gizonezkoengan urokultiboa tratamenduaren aurretik egingo dugu.

o   Zundatuta dauden gaixoengan klinikarik gabeko infekzioak ez dira tratatzen.  Sintomak dituzten gaixoengan urokultiboa tratamenduaren aurretik egingo dugu.

o   Pielonefritisetan diagnostikoa egiaztatzeko egiten dugu urokultiboa.

 

c) TRATAMENDUA 7, 8, 15, 16, 17

 

            E. coli germena ohikoena da gernu-aparatuko infekzioetan eta honek dauzkan erresistentzietan oinarritu beharko gara tratamendua jartzeko.

 

ANTIBIOTIKOAK

E. COLI ERRESISTENTZIAK

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan