Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

8. BIDAIARI ETA ETORKINEN OSASUN ARAZOAK

Egileak:

Arkaitz Azkune

Jose Antonio Iribarren


 

1. SARRERA

 

            Etorkin eta bidaiariek jasan ditzaketen eritasunen inguruan dagoen kezka gero eta handiagoa da, bogan dagoen gai bat da eta horren arrazoiak asko dira.

            Alde batetik etorkinen etenik gabeko eta goranzko etorrera daukagu. Tamalez etorkinen bizi baldintzak askotan ez dira aproposenak izaten eta osasun eta gizarte arloetan dituzten beharrak asko dira.

            Bestetik, bidaiariak ditugu, goranzko eta etenik gabeko beste fenomeno bat. Gure ekonomien oparotasun eta internalizazioak, garraiobide ezberdinen eskaintza zabal eta eskuragarriagoek, “globalizazio” fenomeno sozialak, GKEen gorakadak, jatorriko herrialdeetara itzultzen diren etorkinek, etab… jendearen mugikortasuna handiagoa izan dadin eragin dute eta ondorioz gero eta gehiago dira motxila hartu eta urruneko herrialde “exotikoetara” joaten direnak.

            Guzti honegatik, gero eta ohikoagoak dira gure kontsultetan, osasun arazoak dituzten bidaiari eta etorkinak topatzea. Gaixo “berri” hauek jasan ditzaketen eritasun arazo “exotikoak” ez ezagutzeak, manexuaren ohitura faltak, etab… gaixo hauek askotan “beldurrez” hartzea eragiten du. “Espezialitate berri” baten sorrera garamatzan beldurra. Baina jarraian ikusiko dugunez, nahikoa da kontzeptu batzuen jabe izatea beldur hori ez edukitzeko.

 

2. ETORKINAK

 

Ø  Oraindik ere asko ez diren arren, gero eta gehiago dira gure artean ditugun etorkinak, gaur egun EAE eta Nafarroako biztanleriaren +/- %5 izanik. (Nafarroan %5-9 eta EAE< %5), guztira 110.000 bat etorkin.

Ø  Gehienak hegoamerikarrak dira.

Ø  Gure artera etortzeko aukera egiten dutenak osasuntsuenak izan ohi dira.

Ø  Gehien pairatuko dituzten osasun arazoak guk pairatzen ditugunak dira.

Ø  Urriak izan arren, jasan ditzaketen eritasun “exotikoek” norberarekiko garrantzia izan dezakete, baina osasun publikoaren eremuan hutsaren hurrena dira. Ugarienak  helmintisiak ditugu (filariasiak, eskistosomiasiak, geohelmintiasiak, etab…)

Ø  Iritsi berriak diren etorkinen osasun egoera, beraien herrialdeen osasun egoeraren isla da. Zentzu honetan, etorkinen jatorrizko  herrialde batzuetan kutsakorrak diren eritasun batzuen intzidentzia handiagoa dela jakitea komeni da, esate baterako: GIB, TB, hepatitis biralak edo sexu bidezko gaixotasunak kasu.

Ø  Eritasun kutsakor hauek urte dezentetan sintomarik eman gabe egon daitekeenez, beti ere irizpide etikoetan oinarrituz eta norbanakoaren eta guztion osasuna hobetzea helburu, eritasun horien bilaketa aktibo bat egitea komeniko da sintomak aurkezten dituzten etorkinen artean.

Ø  Bakunen egutegia osatzea ez da ahantzi behar

Ø  Pairatzen dituzten eritasun “exotiko” askoren kasuak, etorkin askok beraien  herrietara itzultzean inolako prebentzio neurririk hartzen ez dutelako gertatzen dira.  Askok, bertakoak izaki,  bidaiari loturiko osasun arazoen kontzientziarik ez dute; ondorioz, inolako prebentzio neurririk hartu gabe. Gure arteko etorkinak, herrialde “exotikoetara” doazen beste bidaiariak bezalakoak dira eta halako neurriak hartu beharko lituzkete (bidaiatu aurreko kontseilua…) eta kontzientzia hori irakatsi eta sortarazi beharko genieke.

Ø  Orokorrean, arazo infekzioso eta osasun arazo gutxi izango dituzte, eritasun zehatz batzuen (TB, zistizerkosia, parasotisi batzuk b.e Strongiloidesa, Chagas…) prebalentzia altuagoa izan ezik.

Ø  Jatorriko herrialdearen arabera Malaria beti kontuan eduki behar da, batez ere beraien herrialdeetara itzultzen direnen artean, sukar tifoidearekin batera.

Ø  Kanadan eginiko lan batean ikusi da etorkinengan screening-a egitea ez dela kostu efektiboa. Hala ere, kasu batzutan komenigarria izan daiteke.

Ø  Parasitoei dagokionez, hesteetako parasito ohikoenak, Trichuris, Ascaris, Giardia eta Strongyloides-a dira. Denborarekin desagertuz doaz, 3-4 urte ondoren arraroa da berauek aurkitzea. Ondorengo kasuetan egon daiteke screening-a indikatua;

ü  Etorkin “ berriengan” (lehenengo  2-3 urteetan)

ü  Anemia edo eosinofilia baldin badago

ü  Immunogutxituengan beti (batez ere Strongyloides -a bilatuz)

Ø  Beste eritasun batzuen artean, “screening”-a egin behar al da? Hala nola, Neurozistizerkosia, Chagas, Filariak, Eskistosoma edo Legenarena esaterako? Klinika, historia eta analitikako emaitzen baitan egingo dugu.

Ø  TB prebalentzia handiagoa dela jakinaz, norbanako eta guztion osasunean pentsatuaz, zerbait berezia egin behar al da biztanleria honekin? Ondorengo datuetan oinarrituz “screening” sistematikoa egin behar al da?

ü  Iritsi berrien artean gutxi ikusten da, arriskua handiagoa da 2-4 urtetara

ü  Garrantzitsua diagnostiko azkarra egitea. TB pentsatu beharko dugu, 2-3 astetako eztula eta sukarra edo adenopatiak aurkezten dituzten artean…

ü  Tratamendua beti 4 farmakorekin egingo da antibiograma izan arte,

ü  TB gestorari jakinarazi kasua eta kontaktuan azterketa egin eta beti GIB serologia eskatu,

ü  Infekzio tuberkuloso latentearen tratamendua egingo dugu, TB garatzeko arrisku handia dutenen artean;

§  GIB+ direnak

§  Bihurtze tuberkulinikoa izan dutenak

§  Rx-an biriken erpinetan orbainak aurkezten dituztenetan

§  Immunogutxitu sakonetan

 

3. BIDAIARIAK ETA BERAIEN HERRIALDEETARA ITZULTZEN DIREN ETORKINAK

 

Ø  Urteroko bidaiari kopurua gero eta handiagoa da, gero eta jende gehiago doa herrialde tropikaletara eta lan ezberdinen arabera, hauen k bidaiaren inguruko kontsultaren bat egiten du.

Ø  Gauzak horrela, gutxi gora behera, urtero EAEko 800.000 bidaiari doaz atzerriko herrialde batera, hauen herrialde tropikaletara doala estimatuz eta berauen k bidaiaren inguruko kontsultaren bat egiten dutela kontuan hartuaz, urtero EAE +/- 8000 kontsulta leudeke.

Ø  Herrialde tropikaletara doazen bidaiariei lekuan lekuko eritasunen araberako bidaiaren aurreko kontseilua ematea beharrezkoa da. EAE eta Nafarroan kontseilu hori kanpo osasun zerbitzuaren egoitza ezberdinetan jaso daiteke.

Ø  Arazo-eritasunaren diagnostikoan, historia klinikorako garrantzitsuak diren bidaiaren inguruko hainbat puntu;

ü  Bidaia noiz hasi eta bukatu den (datak).

ü  Zein herrialde bisitatu den.

ü  Herrialde bakoitzeko destinoak, hiri edo nekazal guneak.

ü  Bidaiaren urte sasoia eta jasaniko eguraldi baldintzak.

ü  Bidaiaren aurreko aholkurik jaso duen.

ü  Txertoaren egoera.

ü  Bidaia mota.

ü  Esposizio motak; pertsona gaixoekin, animaliak, hozkadarik jaso duen (intsektu, ugaztun, arrain…), babesik gabeko erlazio sexualik izan duen.

ü  Ondo egin edo tratatu gabeko jaki eta edaririk hartu duen (ez ahaztu izotzarekin!!).

ü  Gomendaturiko medikamendurik hartu duen, zein kopuru.

ü  Eltxo-sarea, uxagarriak, etab… erabili dituen.

ü  Bidaian zehar izaniko osasun arazo eta istripuak (  nola eta non tratatu zituzten, transfusio, zain barneko injekzio edo kirurgiarik izan al duen, erabiliko materialaren esterilitate maila…)

ü  Zeinuen agertze-datak eta kronologia

ü 

Ø  Gehienetan hemengo eritasunak izango dituztela ez ahaztu. Hori kontuan hartuz, balorazioaren helburuak beti eritasun larri, tratagarri eta kutsagarriak  ez dituela ziurtatzea izan behar du.

Ø  Zentzu honetan, sukarraz datorren bidaiari edo etorkin ororengan beharrezkoa da Malaria, Sukar Tifoidea (b.e Indiatik badatoz), Dengue-a eta Ricketsia ez duela ziurtatzea.

 

4. ERITASUN, TALDE SINDROMIKO GARRANTZITSUENAK BIDAIARI ETORKINETAN

 

A)   SUKARRA:

Ø  Nazioarteko bidaiarien %3k sukarra izango du.

Ø  Sukarra duen bidaiari edo etorkin ororen aurrean, lehen esan bezala, gure helburu nagusia eritasun larri, tratagarri eta kutsagarririk ez duela ziurtatzea izan behar du.

Ø  BETI MALARIA EDO PALUDISMOA EZ DUELA ZIURTATU BEHAR DUGU.

Ø  Jatorri zehatzik gabeko beste sukar arrazoiak Dengue-a, ricketsiosiak, leptospirosia eta sukar tifoideoa izan daitezke.

Ø  Sukarrarekin aurkezten dituen beste zeinuen arabera eritasun batean edo bestean pentsatu dezakegu:

ü  Sukarra + hemorragia zeinuak;

§  Tratagarriak diren eritasunak; meningokokozemia, malaria, leptospirosia eta ricketsiosiak

§  Sukar hemorragiko biralak (Lassa, Ebola, etab…)

ü  Sukarra + nerbio sistema zentraleko azaldurak;

§  Malaria, TB, ricketsiosiak, sukar tifoideoa, polioa, “amorreria”, entzefaliti biralak (Japoniarra, Nilokoa, etab…)

§  Meningitis meningokozikoa

§  Tripanosomiasi afrikarra

§  Meningitis eosinofilikoa

ü  Sukarra + arnas bideetako azaldurak;

§  Arnas bideetako ohiko infekzioak

§  Tuberkulosia

§  Mikosi endemikoak; histoplasmosia, kokzidiomikosia

§  Loeffler sindromea (Ascaris, strongyloides eta hhokworm –en birika migrazioa)

§  Eztula eman dezakete; malariak, sukar tifoideak, dengue-a eta ricketsiak

ü  Sukarra + eosinofilia;

§  Infekzio helmintikoak; ascaris, uncinari-ak, strongyloidosiak, schistosomiasi akutua, toxocariasiak, filariasi linfatikoa eta trikinasia

ü  Sukarra + sexu edo odol exposizioa:

§  Epe laburreko bidaiarien ehuneko jakin batek eta epe luzekoen %50k harreman sexualak izan ditu

§  Beti gogoan izan; GIB, sifilia, B hepatitisa…

Ø  Inkubazio denbora ere diagnostikatu etiologikorako lagungarria izan daiteke;

 

Inkubazioa < 10 egun

Inkuazioa 10- 21 egun

Inkubazioa > 21 egun

-   Arbobirusak; dengue-a eta  sukar horia

-   Rickettsiak

-   Salmonelosi ez tifoideoa

-   Hemorragia eragiten duten sukar biralak; Lassa, Marburg, Ebola…

-   Ricketsiosi batzuk; Q sukarra

-   Sukar tifoidea

-  

Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan