KATARATEN EBAKUNTZAREN HISTORIA
Egileak:
Ana Zurutuza
Kataraten ebakuntzak 4.000 urte baino gehiagoko historia dauka. Lehen dokumentu idatziak k.a. 600. urtekoak dira, jatorri indiarreko Susruta kirurgialariarenak. Laburbilduz. lau etapa gainjarri dira teknika kirurgikoaren eboluzioari dagokionez:
- Couchin -a: kristalinoa beQi barrenera dislokatzea,argitasunari bidea irek1tzeko, erretinara 1rits dadin.
- Kirurgia estrakapsularra: begian presioa aplikatuz. katarataren
- Kirurgia intrakapsularra: katarata oso-osoaren erauzketa (kapsula eta guzti).
- Kirurgia estrakapsularraren itzulera: begi-barneko lenteen sorkuntza dela-eta, berriz ere kirurgia estrakapsularra bultzatu zen, kristalinoaren atzeko kapsula lente hauen euskarri nagusia baita.l967an New Yorken ultrasoinuak erabiliz kataraten nukleoa zatitu eta xurgatzea lortu zuen lehenengoz Charles Kelman-ek. Hasieran arazo handiak sortu bazituen ere, ultrasoinuen teknikaren aurrerakuntza ikaragarria izan da eta azken urteotan oftalmologiaren izar disdiratsuena bihurtu da dudarik gabe. (Bideo erakusgarria)
Etorkizunak material eta instrumentu kirurgikoen hobekuntzak ditu zain, baina batik bat lenteen berrikuntzak eta eredu berrien sorrera.