HOBEKUNTZAK MINBIZIAREN TRATAMENDUAN
Egileak:
Arrete Plazaola
Minbiziaren aurka betidanik erabili diren tratamenduek aldaketa handiak izan dituzte azken urteotan: aide batetik. proba diagnostikoek izan dituzten aurrerapenei esker eta, bestetik, tumoreen aurka erabiltzen den tresneriak izan duen garapenagatik.
Maila diagnostikoan biologiak eta genetikak dakarten zehaztasunari esker, erabiliko diren terapiak eraginkorragoak eta efektibidade handiagokoak izango ditugu.
Egun ez da nahikoa kartzinoma dela esatea. Derrigorrez, definizio zabalagoak behar dira, hau da, hainbat zirkunstantzia berezitan zelula gaiztoen portaera nolakoa izanen den aurreratuko dugu, baita ere bere portaera nola aldatu daitekeen. Horretarako, patologoek immunohistokimika, pCRa, eta hamaika tumore markatzaile erabiliko dituzte.
Diagnostikoa zehaztu ondoren, gai izango gara tumorearen aurkako tratamendu egokiena aukeratzeko.
Tratamendu mailan, Kirurgiak izan dituen hobekuntzen artean, teknika minimalistak eta indikazio berriak aipatuko ditugu besteak beste.
Erradioterapiaren eraginkortasuna,berriz. sendotu egin da, tresneriak izan duen garapenari esker. Hobea da zehastasuna ere, inguruko ehunak babesteko eta nahi gabeko ondorioak murrizteko. Horien artean daude tomoterapia eta modulazioa erabiltzen duten teknika berriak.
Tratamendu medikoak eta sendagaiak dira hobekuntza handiena izan dutenak. Talde honetakoak dira kimioterapikoak, hormonak, antigorputz mononuklearrak eta orokorrean terapia bideratuak izango dira.
Azkenik,eta ez garrantzi 1xikiagoarekin,lehen esandako tratamendu guztiek gaixoarengan duten eragina arintzeko tratamenduak, hau da,euskarri tratamenduak: gorakoen aurkakoak. minaren aurkakoak, antitermikoak, defentsak sendotzeko suspergarriak, etab.