Berrikuntzak kudeaketan
Egileak:
Mikel Alvarez Veregui
SARRERA:
Egia esan, Berrikuntzak Kudeaketan izenburu potolo honen atzean kontzeptu asko sar ditzakegu, eze berrikuntza eta kudeaketa hitzek zabaltasun handia baitaukate ezbairik gabe.
Zer da berrikuntza? Berrikuntzari buruz hitz egiterakoan lkerketa+Garapena+Berrikuntzari buruz hitz egin behar dugu derrigorrez. Gizarte guztiek izandako aurrerapenak hiru enbor hauek osatzen duten ardatz edo prozesu honi esker gertatu dira. Giza aldaketa guztien atzetik aldaketa teknologikoak aurkituko ditugu, hala nola medikuntzan zein ekonomian edo beste edozein giza garapen motatan. Nekazaritzaren garapena abereak etxekotzeari (etxe-abere izatera egokituz alegia) zor diogu. Berrikuntza, nekazaritzan,abereen indarrari esker gertatu zen duela hamar bat mila urte Mesopotamiako eta Egiptoko lur aberatsetan. Horrela gizakiak, gizarteak alegia, nekazaritzaren gain-ekoizpenari esker, egitura sozial berriak antolatzeko gaitasuna lortu zuen eta,horrela, estatuari lotuta dagoen administrazioaren hastapenak sendotu. Han sortu ziren erlijio egitura konplexuak eta arte profesionalizatua eta hizkuntza idatziaren lehen pausoak. Gutxik dakite Alexandra Handiaren garaipen ikaragarrietan bere ausardiak hainbeste garrantzi izan zuela gerra egiteko ingeniari greziar batek asmatutako katapulta berezi batek izan zuela. Gutxik dakite,baita ere, X. mendetik aurrera Europako iparraldeko itsasoetan izandako merkataritzaren garapen handia ontziek lema mota berri bat erabiltzen hasi zirelako gertatu zela gehienbat, eze lema horri esker ontziak errazago gurutzatu baitzezaketen itsaso sakona. Lema horri Kodastako lema edo bizkaitar lema deitzen zioten.
Baina horiek denak aspaldiko berrikuntzak dira eta hurbilago begiratzea komeni zaigu. Nolako garrantzia izan du lnternetek gure egunerokotasunean? Nolako garrantzia korreo elektronikoak? Beraz, teknologiak berrikuntzaren ardatz badira,zer da teknologia? Medikuntzan teknologiaz hitz egiten dugunean,lau kutxa ezberdineko armairu bati buruz ari gara:
Farmakoak, lnformazio Sistemak, Ekipo teknologikoak-makinak eta Osasun Kudeaketa; azken honi buruz egin behar dugu hausnarketa, baina aurrez jakin beharra dago, bestetik, ez dagoela osasun kudeaketarik aipatutako beste teknologien erabilerarik gabe. Eta zer da Berrikuntza? Berrikuntza ez da "nobedadea", berrikuntza hitzak honakoa adierazi nahi du: prozesu jakin baten barruan ikerketaren eta garapenaren ondoren txertatzen dugun asmakizun batek prozesuari eransten dion balioa, gehienetan merkaturatzeko erraztasuna eransteko eta etekin handiagoa lortzeko. Beraz, Berrikuntza,gauzak hobeto egiteko eta etekina lortzeko. Berrikuntza izan zen, adibidez, zaldi-gurditik motor batek gurpilak mugiaraztera igarotzea. Baina berrikuntza da,baita ere, osasun arloan eguneko ospitaleen kontzeptua garatzea.
Beraz, berrikuntza teknologiari lotuta aurkituko dugu beti,aipatutako eremu teknologikoei lotuta.
Osasun kudeaketa
Osasun kudeaketaren helburua gizarteak osasunerako dauzkan errekurtso edo baliabideen erabilera egokiaren bitartez gizateriaren osasun egoera hobetzea da.
Euskal Herriko zein Espainiako osasun sistemak Osasun Sistema Nazionalen ereduari jarraitzen diote,hau da, unibertsala,berdinzalea eta zerga orokorrekin finantzatzen dena. Eredu honek biztanle guztiei babes berdina eskaintzen die,maila sozialen edo gizataldeen artean ezberdintasunik sortu gabe. Eredu justiziazalea da beraz. Baina, aldi berean, ereduak oztopoak eta akatsak ditu, eta esan liteke bere ahulezia handiena efizientzia eskasa dela.
Azterketa sakonik egin Qabe, esan genezake sistema publikoaren akats handienak hauek 1zan daitezkeela:
1. Efizientzia eskasa
2. Burokratizazioa
3. ltxaron zerrendak
4. Kontsumismoa
5. Profesionalen desadostasuna
Horrela, "Berrikuntza Kudeaketan" aipatzen dugunean, lehenago esandako akats edo gabezia hauek gainditzeko garatu diren programak aipatu beharko ditugu.
Hauek dira aipatu daitezkeen kudeaketa-berrikuntza programa nagusiak:
1. Kontratu Programa
2. Gestio klinikoa
3. Prozesuaren gestioa.
4. Kalitatezko Programak: PIC,ISOak eta EFQM
1.-KONTRATU PROGRAMA:
Osasun publikoaren kudeaketa tradizionala ikuspegi administratibo batean oinarritua egon da. Helburua aurrekontua administratzea izan da, Administrazio Orokorrean izan den era berean. Baina Administrazioaren beste alorretan ez bezala,osasunaren garapenak eragindako finantziazio arazoak direla eta, duela 25 bat urte Osasun Zerbitzuen nolabaiteko ardura bilatu izan da, aurrekontuaren kudeaketa aktiboa bilatuz alegia. Kontuan izatekoa da osasun beharrak bultzatuta osasun administrazioek izan duten arazo nagusia finantziazio eskasia izan dela. Osasun zerbitzu hauek kudeatu nahian, aurrenengo pausoak "Kontratu Programa" delakoaren bidez eman ziren. Konfratu hauetan Administrazioak zerbitzu-emaileari ordaintzen dio honek egindako osasun aktibitatearen arabera. Horrela, aurrekontuaren kontzeptua gainditzen dugu,egiten denaren arabera ordainduz, horrenbeste kontsulta hainbeste diru,adibidez. Kudeaketa eskema honekin finantziazioaren arrazionaltasuna lortu nahi izan da eta, aldi berean, etengabeko hazkuntza murriztu. Emaitzak, hala ere,nahiko eskasak izan direla esango nuke nik.
2.-GESTIO KLINIKOA.:
Kontratu Programaren filosofia eta eragina ez zen heldu profesionalen artera eta eguneroko eginkizunetan ez zuen lortu apenas hobekuntzarik bultzatzea. Gainera osasun sektoreak zenbait berezitasun ere baditu eta aipagarrienetakoen artean dago gizartearen eskaerak profesionalek eragiten dituztela,"eragindako demanda" deitzen dena. Honek esan nahi du eskaintza eta aldaketa guztien azken giltza profesionalen eskuetan dagoela eta eurek marratzen dutela gure osasun beharren nondik norakoa. Horregatik, beharrezkoa zaio gizarteari profesionalen inplikazioa eta ardura. Profesionalek ezagutu beharko dituzte errekurtsoak eta horren arabera planifikatu beharl<o lituzkete osasun prestazioak. Hauxe da lortu nahi izan dena gestio klinikoaren bitartez. Saiakera asko egin dira bide honetan eta, gainera,saiakera hauek etenaldiak izan dituzte urte hauetan,agian ez dugulako sinetsi sistema hau aurrera atera ahal izango genuenik ere edo eta gestio klinikoa ez delako erakargarria izan gure profesionalentzat. Gainera,esan beharra dago orain arte egindako saiakeretan sinesgarritasun txikia lortu dugula, eze profesionalak ez baitu benetako aldaketarik ikusi bere etorkizunerako, ez baitiogu tresna eta baliabiderik eman gestio hori egiteko.
3.-PROZESUAREN GESTIOA:
Esan liteke puntu honetan lan asko egin dela gure osasun sisteman, bai lehen mailan baiespezializatuan. Egunerokotasunaren beharrek bultzatuta, gure profesionalek etengabeko asmakizunak eta asmaketak plazaratu dituzte lana aurrera ateratzeko. Horrelaxe sortu ziren Eguneko Ospitaleak, E1xeko Ospitalizazioa,hemengo eta hango Unitateak, Eguneko Kirurgia Unitateak, etab.
Arlo honetan asko egin da, baina askoz gehiago dago egiteko oraindik. Arlo honetako berrikuntzak profesionalen inplikazioa eta bultzada behar du derrigorrez, beraiek baitira egunerokotasunaren erregulatzaileak.
Gainera,aldaketa teknologikoak prozesuaren gestioari lotuta aurkitzen ditugu gehienetan eta berrikuntza era hauek azken denbora honetan informazioaren teknologiaren arloan aurkitu genitzakeela esan liteke. Hala ere, dei bat egin nahi nuke puntu honetan: ez gaitezen ito informatikako sarean, edo hobeki esanda, ez dezagun gaixoa ito erregistro informatikoen zingiran. Gaixoak aurpegira begiratzea, ukitzea eta aholkua ematea behar du.
4.-KALITATEZKO PROGRAMAK:
Bigarren Mundu- Gerraren ondoren Japoniako eta Estatu Batuetako enpresa asko kalitatezko politikak garatzen hasi ziren euren lantegietan. Europan ere zertxobait geroago baina ildo beretik abiatu ginen,eta horrelaxe sortu ziren 80ko eta 90eko hamarkadetan EFQM Fundazioa, ISO sistemak eta abar.
Kalitate Programa guztiek gaixoaren asmoak hobekien betetzea dute helburu. Horretarako,aurrena,gizartearen eta gaixoen beharrak neurtu beharko dituu eta ondoren behar horiek asetzeko neurriak eta baliabideak ipin1.
Agiri eta zertifikazio sistema hauek balio handia dute, eze enpresen arau zehatz batzuekin konparatzea errazten baitu eta hori hobetzeko sistema egokia baita.