Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ZER DA SENDA?

Egileak:

Mirentxu Goienetxe


 ZER DA SENDA? 

Senda irabazi asmorik gabeko elkartea da.

 Gure lanak nahiz eta gizarte osoari zuzenduta egon, bereziki dolu prozesu batean dauden pertsonei laguntzea du helburu. Bi modutan egiten dugu lan,  taldetan eta banakako saioak  eskainiz.

 Taldeak irailean antolatzen ditugu eta irekiak dira, hau da, urtean zehar jende  gehiago  sar   daiteke taldea  osatu arte.

 Taldean zortzi pertsona daudenean osatutzat ematen dugu. Astean behin elkartzen gara ordu eta erdiko saioetan.

 Taldeetan denetarik dago: seme-alabak. anai-arrebak eta gurasoak galdu dituztenak. baita alargunak direnak ere.

 Guregana etortzean, jendeari  gure lan egiteko  modua azaltzen diogu eta, haien beharra  aztertuta  eta  pertsonaren  ikuspuntua kontuan hartuz.. banakako saioetara edo taldeetara joatea eskaintzen diogu.

 Gaur  egun  lau  talde daude martxan, bi astelehenetan, bat asteazkenetan eta bestea ostegunetan.

 Horretaz gain,sentsibilizazio lana egiten dugu. Gure gizartean heriotza normalizatzea dugu helburu eta horretarako hitzaldak ematen ditugu Nafarroa osoan.  Urtean  behin  heriotzari  eta  doluari buruzko jardunaldiak antolatzen ditugu  lrunean. Bestalde web orria ere badugu,formakuntza ikastaroak antolatzen ditugu,paso den urtean liburuxka bat argitaratu genuen eta liburutegi bat ere badugu,non edonork har baitzake liburuak.

 Azken  bolada  honetan  forua martxan jartzen ari  gara.

 

ZER DA DOLUA?

Dolua egokitzapen prozesu bat da.denok sentitzen dugu,eta maite dugun norbait hiltzen denean  hausten den oreka berreskuratzeko bidea ematen digu.

Sufrimendua dakarren arren, dolua normala da,  eta  hildako pertsonaren presentzia fisikoa gabe bizitzen ikasten erakusten digu.

 Maite dugun norbait hiltzen denean,gure parte bat doakigu harekin batera, eta hori, nahitaez, mingarria da.

 Gerta liteke prozesu horretan etortzen zaizkigun pentsamenduak eta gure sentipen eta jokabideak harrigarriak iruditzea, baina egokitzapenerako erreakzioak besterik ez dira,eta normalak gainera.

 Prozesu honetan  zehar, pentsamendu, sentimendu eta jokabide bitxiak  izan ditzakegu, baina egoerara egokitzeko beharrezko erreakzio normalak dira.

 

DOLU NORMALAREN ADIERAZGARRIAK W.WORDENen USTEZ.

 Emozio eta sentipenak

 Tristura, haserrea,errua, norberari errua bota1zea,blokeo emozionala, estura, bakardadea,ezintasuna eta amorrua,irrika,zama kentzearen arintasuna,soraiotasuna,burutik nahastea.

 Jokabideak

 Hildakoarekin amets egitea, hildakoaren oroigarriak  ebita1zea, hasperenka ibiltzea,negar egitea, hildakoarenak ziren gauzak altxor gisa biltzea,bilatzea eta ozenki deitzea.

 Zeinu fisiko eta ezagumenekoak

 Nekea, kemen falta, indar falta, arnasestua, gorpu1zeko tentsioa, etengabeko buru-jarduna, ezagumena urritzea,zama bularrean eta estura eztarrian. Ahoko lehortasuna, aire falta, soinu eta zaratarik ez jasatea, nahasmendua, ezinegona, erasorako joera, norberarengandik  eta  errealitatetik   kanpo  sentizea.

 Pentsamenduak

Sinesgogortasuna, nahasmendua, kezka, bat-bateko haluzinazio laburrak, presentzia sentitzea.

 DOLUAREN ERRONKAK (Gaur egungo ereduak)

 Aldez aurretik  planteatutako hurrenkeran burutu  behar  diren eginkizunak azalduko ditugu, eta behin betiko "burutu" eta "itxi" behar direnak.

 1.- Galeraren  errealitatea onartu. Pertsona bat  hiltzean, egia ez delako sentsazioa dago. Pertsona hori dagoeneko ez dagoela onartu behar da,eta ez dela inoiz itzuliko. Bizitza honetan behintzat berarekin elkartzea ezinezkoa dela barneratzea errealitatearen onarpenaren hasiera da.

 2.- Emozioak eta galeraren mina landu. Mina sentitzea normala da, baita  min fisikoa ere, eta min hori landu behar  da. Uka1zea edo pasatzen  uztea  ez da  egokia, depresioak sor daitezkeelako. Halakoetan, terapia beharko da.

Gure gizarteak mina eta heriotza ukatzen ditu, eta horrek traba egiten dio dolu prozesuari.

 3.- Hildakoa  falta den inguru batera  egokitu. Bera gabe bizitzen hastea, bere eginkizunak betetzea:  etxeko kontuak eramatea... Azken finean egoera aldaketa bat da,eta hazten jarraitzeko,geldirik geratu gabe, helburu berriak jarri beharko ditugu. Birsortze prozesu bat izanen da.

Doluan dauden pertsonek ez dute bakarrik hilak betetzen  zituen

eginkizunen galerara egokitu behar. Beste zerbait ere onartu beharko dute: heriotzak bakoitzak bizitzari ematen dion zentzuaren parez pare jartzen gaituela.

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan