Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ZAINKETA KRITIKOAK GUZTIONTZAT? NON DAGO MUGA

Egileak:

Felix Zubia Olaskoaga


 

SARRERA

 Geroz eta gehiago hitz egiten do gaixoen ahalegin terapeutikoa mugatzeari buruz. Kontzeptu honen barnean alderdi ezberdinak bereiz ditzakegu halo ere: gaixo sendaezinen zainketa paliatiboak, azkenetan dagoen gaixoaren sedazioa, sendatzerik ez dagoen baina  hilgarria ez   den  gaixoaren  aurreko jarrera...

1960ko hamarkadaz geroztik, Zainketa lntentsiboen Unitateak (ZIU) garatu dira, organoen frakasoa eragin duten gaitzen tratamendurako. Modu  honetan, aurrez hilgarriak ziren gaitzak tratatzeko aukera daukagu: arnas gutxiegitasuna eragiten dutenak, giltzurrun gutxiegitasuna eragiten dutenak, shock-a  eragiten dutenak... ZIUak eta gaixo kritikoen tratamendurako ezagutzak, farmakoak  eta teknikak zabalduz eta hobetuz doaz, eta gaixo hauek tratatzeko aukerak ere bai. Baina horrekin batera, arazo mediko eta etiko berri baten aurrean gaude:  gaixo guztientzat al dira neurri hauek? Non dago muga?

Zainketa intentsiboetan ezartzen diren neurriak ez dira sendagarriak, hau do,gaixoa bizirik mantentzen dute,baina ez dute beren gaitza konpontzen. Oso modu  sinplean  esanda, hartutako neurriek denbora irabazteko balio digute,beste zerbaitek gaitza sendatu artean. Hori dela  eta, egoera oso berezian  gaude zainketa intentsiboetan lan egiten dugun sendagileok, eta hainbat zalantza eta galdera sortzen zaizkigu:

-   Zainketa intentsiboek hainbat ondorio dakartzate gaixoarentzat: polineuropatia, presioagatiko ultzerak, arazo psikologikoak, infekzio nosokomialen garapena... Gaixoaren egoera  aurrez oso muturrekoa denean,edo adin handiko pertsonentzat kalte handiagoa eragiten du gaixoa ZIU batean onartzeak. Behar ez den gaixoa ez onartzea do ahalegin terapeutikoa mugatzea, eta ez, behin onartuta, ZIU batean hiltzea.

-     Gaitza sendaezina denean, gaixoa ZIU batean onartzea eta neurri bereziak ezartzea ez do onuragarri,gehiegizko terapeutika eta bizitza alferrik luzatzea baizik. Baina non dago muga? Noiz do sendaezina gaixotasun bat?

-   lkuspegi partikularretik orokorrera joanda, zainketa intentsiboak mugatuak dira, eta ez dagokion gaixo bat  onartzen bada, premia duen bati tokia ken diezaioke. Beraz, etika ez do kasu partikularrera mugatzen. Gizarte ikuspegia ere hartu behar do kontuan.

-    Eta Zainketa lntentsiboak oso garestiak dira, eta mugarik ezarri ezean, osasun-sistemarentzat zama ikaragarria ekar lezakete. Ondorioz, aukerak mugatzen zaizkie  beharra dutenei. Galdera hauen aurrean,egoera azaltzen saiatuko naiz, erantzun gutxi daudela jakinda,baina eztabaida aberasgarri eta batez ere beharrezkoa dela iritzita. Kanadakoa do alor hau gehien landu duen Osasun-sistema publikoa, eta inork gai hau ikertu nahiko balu,bibliografia zabala aurki lezake.

 

ZAINKETA KRITIKOEN OHE KOPURUA:

 Herrialdeen artean  ezberdintasun nabarmenak aurki difzakegu gaixo  kritikoentzat  dauzkagun oheen kopuruaren artean (1). Alemanian,esaterako,24 ohe dituzte 100.000 biztanleko, AEBetan 20, 13 Kanadan,9 Frantzian,8,2 Espainian,eta 3,5 Erresuma Batuan. Ohe kopurua  handitzen  doan  neurrian, egonaldi kopurua  ere handituz doa,  eta heriotza-tasa erlatiboa gutxituz. Herrialde guztietan goranzko joera nabari da,biztanleriaren adinaren igoerarengatik bereziki, baina baita ere gaixoekin geroz eta neurri handiagoak hartzen direlako. Kanadan, esaterako,%57ko igoera aurreikusten dute 2006-2056 urteen artean.

Geroz eta  zabalagoa da  osasunerako eskubide  mugagabea daukagulako ustea,eta sarri entzuten dizkiegu senitartekoei "nire aitari  dena  egin  behar zaio"  edo  antzeko esaldiak. Joera hau literatura medikoan aurki liteke. Kanadan, biriketako minbizi sendaezina duten gaixoen %5,5 ZIUetan hiltzen da (2), guztiz tokiz kanpokoa den egoeran. Baina prentsa arruntera ere iritsi da eztabaida hau. 1995. urtean, "The lndependet" egunkari ingelesak ondorengo  goiburua duen artikulua argitaratu zuen  (3): "lntentsiboetako oheen gabeziak  heriotzak eragiten ditu", 3000 heriotza inguru urtean, gaixoak ZIUetan onartzen  ez direlako. Badirudi gaixoei mugagabeko neurriak eskaini behar zaizkiela,eta beraz geroz eta kritikoentzako ohe gehiago beharko direla. Gauza izango al da gure gizartea dakarren gastuari aurre egiteko? ZIUko ohe batek 2.000 euro inguruko kostua dakar egunean, ospitaleko ohe normal batek baino 10 aldiz handiagoa. Eta zer gertatzen da gaixoarekin? Gure lasaitasunagatik ari gara,edo eriaren onuragatik?

 

ZIURAKO ONARPEN IRIZPIDEEN BEHARRA:

 Hasiera batean,badirudi ZIU batean onartu eta zainketa maximoak ematea dela gaixoari eskain diezaiokegun gauzarik onena. Baina ZIU batean izateak ondorio larriak dakartza, eramateko gogorrak direnak: presioagatiko ultzerak, gaixo kritikoaren polineuropatia, arazo psikologikoak. infekzio nosokomialak ugaltzea,trakeostomiaren beharra...

Sendatzerik ez duen gaixo bati  ondorio  hauek eragitea kaltea sortzea litzateke beraz. Eta, horrenbestera iritsi gabe,erremediorik gabe bizitza luzatze hutsa ez da onura eragitea,kalte egitea baizik. Kanadako Winnipeg-eko estatuan esaterako (5), gaitz sendaezina zuen 84 urteko gizon baten  familiak ZIUan sartzea eskatu zuen, epailearengana joz. Eta kontua argitu bitartean,medikuen iritziaren aurka,bere bizitza artifizialki mantendu zen hilabetetan. Azkenean, epaiketa baino lehen hil zen gaixoa.

Ez da harritzekoa,hain muturrekoak izan gabe, antzeko egoerak geroz eta gehiago aurkitzea. Familiek aurrera joan nahi dute,atzera bueltarik ez duten egoeretan askotan.

Baina profesionalen arteko eztabaidak ere eguneroko arazo bihurtu zaizkigu. Zer egin mediku batek gaixoa ZIUan sartu nahi duenean, baina ZIUko medikua ados ez dagoenean? Askotan gaixoaren pronostikoari  buruzko irizpide ezberdinak  dauzkagu, oso azkar konpondu beharrekoak, gaixoa oso egoera larrian  baitago.

Osasun-sistema publiko baten barnean lan egiten badugu,erabakia ez da bakar batek hartzekoa. Dauzkagun baliabideak mugatuak dira,eta behar ez duen gaixo batek ohe bat betetzen badu,litekeena da behar duenak aukerarik ez izatea (6, 7). Geroz eta sarriago ikus litezke kritikoen oheak behar dituzten gaixoak, baina horretarako modurik ez izatea ohe librerik ez dagoelako. Berdintasuna eta zentzua erabili beharko genituzke kasu hauetan (8), oso zaila suertatzen den arren,guztiak ere muturreko egoeran daudelako. Antzeko egoerak geroz eta sarriago gertatzen zaizkigu gure eguneroko lanean, eta erabakiak hain une larrian eta  presaka hartu beharra  oso zaila suertatzen da.

 

4.  Irizpideak, aurretikako  erabakiak,  eta  zainketen  mugak.

Garbi dago, beraz, onarpen irizpideak behar  ditugula.  Baina ez irizpide medikoak bakarrik, etikoak eta gizarte ikuspegikoak ere bai. Ezingo ditugu sekula gaixo guztien egoerak artikulu batean aurrez idatzi, eta  indibidualki hartu beharreko erabakiak dira. Pronostikoaren kultura zabaldu behar dugu beraz, modu zabalean ulertua.

Gaixo bat artatzen duen profesionalak bere pronostikoa ezarri eta garbi azaltzen ohitu beharko luke. Gauzak egoki eginda, gaixoak eta familiak pronostikoaren berri jakin beharko lukete, eta aurrez, okertuz gero  zer egin  erabaki. Erabakia  osasun-profesionalen, gaixoaren eta senitartekoen artean hartu beharrekoa da, egoera lasaian,eta idatziz utzi. Erabaki hori hartzeko, ZIUko oheak baliabide mugatuak direla pentsatu beharko genuke (8),eta gizarte irizpideak ere kontuan izan. Horrela, eta hil edo biziko egoeraren bat gertatuz gero,ez litzateke herio batean eta presaka harturiko erabakia, ondo hausnartua eta oinarritua baizik. Modu horretan,gaixoaren autonomia errespetatuko genuke,bere egoeraren araberako neurriak hartuz. Eta beharrezkoak ez diren onarpenak  gutxituz, ZIUko baliabideak modu  eraginkorrean erabiltzea lortuko genuke, biztanle guztien berdintasuna lortu nahian. Gai honen inguruko eztabaida publiko baten beharra  nabarmendu nahiko nuke, irizpide mediko eta ez medikoak erabiliz.

 

BIBLIOGRAFIA:

 (1) Wunsch H, Angus DC,Harrison Da, Collange 0, Fowler R,et al. Variation in critcal care services across North America and Western Europe. Crit Care Med 2008 (36) 10: 2787-2800.

(2) Barbera L Paszat L Qiu F. End-of-life care  in ling cancer patients in Ontario: agrgresslveness of care In the population and a description of hospital admission. J Pain Symptom Manage. 2008 35 (3): 267-74.

(3) Glenda Cooper. Intensive Care bed shortage ·causing deathas·. The Independent 2 december 1995.

(4). Hill AD. Fan E. stewart TE,Sibbald WJ, et al. Critical care services in Ontario: a survey-based assessment of current and future resource needs. Can J Anaesth.2009 56 (4): 291-7.

(5) Winnipeg free press. June 20, 2008. Winnipeg hospital divert key resources to care for dying man.

(6). Teres D. Civilian triage in the intensive care unit; the ritual of the last bed.  Crit Care med: 1993; 21 (4): 598-606.

(7) Bear R. Frame G. Weatherill  S. Health  Manage Forum. 1998  11; (4):  45-6.

(8) Strosberg  M, Teres D.  Intensive care unit  admissions  do  not  pass the

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan