Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Duintasunez hiltzeko eskubidearen aldeko elkartea

Egileak:

Manu Eziolaza


 

1-AURKEZPENA

 Manu Eziolaza  nauzue, famili medikua  azken   25  urteotan; lehendabiziko hamarrak herri eta baserrietan eta azkenekoak lruneanl Bi bide ezberdinetatik etorri naiz honat: OEEko kide bezala eta DMDko kide moduan.

 Hori dela  eta, oso egokia iruditu zitzaidan mahai-inguru honetan parte hartzea.

 Heriotza, eutanasia, gaitza,  mina,  sufrimendua.. I hitz gogorrak, beldurgarriak 1  nahiz eta “eutanasia" hitzak erranahi lasaigarria eduki bere etimologian: heriotza ona. Baina guri estigmaz markatua ailegatu zaigu eta  hilketaren sinonimo bilakatu dela ematen du.

 Hemengo anitzek bezala heriotza ondoan ikusi dut anitz aldiz. Alor pertsonalean trafiko istripu grabe bat  izan eta gero txikitan. Gero, ondokoen lagun eta ahaideenak, eta gehienak, berriz, pazienteenak. Bat-bateko dama beltzaren etorrerak, oso luzeak izan diren gaitzak eta  oso azkarrak izan direnak. Oinazerik gabekoak baina bertze sintoma batzuek josita, disnea, estertoreak. I I Mina kontrolatu ezinak, metastasien kasuetan, eta min fisikoa kontrolpean zegoena.  Hil nahi zutenak, lehen ziren pertsonak  ez direla  gehiago izanen etsiturik, desiotan amets gaizto hori pasatzeko. Baziren, gehienak, bizitzari heldu ziotenak azken hatsa arte. Baziren, nola ez, gaitzari buruz deus jakin   nahi ez  zutenak, eta   den-dena, datu  guztiak, azken tratamenduak, ikerketak askotan Interneten ikasiak, erantsi zituztenak, korapilo handi bat sortuta.

Baziren, bestetik, bukatzeko, ondoan zirenen laguntza eta  animo handia jasotzen zutenak, bide  latz hori kolorez aldatuz.  Eta bertze kasu batzuetan, ondoan zirenak tristuraz zapaldurik (bikotekide, ahaide, estimatuenak) bat ere sasoirik eman  ezin zutenak, penak jotal

 Baziren, amaitzeko, inguruan inor  ere  ez zutenak. Bistan dago pertsonaren bideak desberdinak direla, oso, kontuan hartu gabe bideek nora eramaten gaituzten.

 Eta ni erdian, ziur aski zuei ere gauza bera pasatu zaizue. Medikuntzako edo eritzaintzako ikaslea bazara, ondokoek uste dute haiek baino gehiago jakingo  duzula egoera horietan egoten, eta  “ni ez naiz gauza horrelaxeko aferetan aritzeko"  leloa  aditzen  duzu, dama beltzaren itzala hurbiltzen dela sumatzen denean.

 Gero   lanean, laguntzen saiatzen, sendatu nahirik eta   ezin, sufrimenduak arintzen. Eskerrak zainketa paliatiboek bezain tumoreen tratamenduek adina egin dutela aurrera gaur egun, eta espero dut berriz ez ikustea urte horietako jende  batzuen  sufrimendua Baina,

 behar horiek. herrietan ginenontzat bultzada  izan ziren, morfinari eta oinazearen tratamenduei buruz gure kasa gehiago ikasteko. Gero etorri ziren paliatiboen ikastaroak... Baina koska beti bera izan da. Zein ate da modu egokiena azkenetan dagoena laguntzeko? Laguntza beti berdina ate? Ba al da horretarako Gida-libururen bat eg1na? Banuen botika, banuen Kode Deontolog1koa eta jendeak ematen didan konfiantza eta erabakitzeko boterea. Baina kolokan zirenek ere bazituzten desioak. esperantzak... eta bukatu nahi zuten, argi ta garbi erranda. Erantzuna beti animoa ematea zen, jakinda ia sendatzerik ez zegoela. Pertsonaren duintasuna, errespetu osoa jaiotzean, bizitzan eta  heriotzan  ere...  hasi zen urteetan zehar gauzatzen nire muinaren barruan,kontatzera  noana gertatu artio.

 

2.-DMD

 Duela 16 urte DMDko txartel bat ikusi nuen lrunean,mintzaldi baterako progaganda. Ramon San Pedroren kasua pil-pilean zegoen,hil berria baitzen. Egunero prentsan gora eta behera  ari baitziren. Hurbildu nintzen,buruan bainuen galdera: Ramonena niri gertatuko balitzait zer eginen nuke? Joan egin nintzen eta hantxe ziren Salvador Paniker filosofoa, egun Elkarteko Presidentea eta San Pedroren koinata famatua,Ramona. Istripua kontatu zuten,Ramonen bizitzeko gogoa, bere errekurtsoak, nolakoa  zen, zein argia, bere urte anitzetako angustia bere burua horrela ikusteagatik ohe horretan ezin mugituz. Bizitzara lotzen zuena. Bere duintasuna inkonpatiblea  zela egoera horrekin,  bera jaun  eta  jabe zela  bere  bizitzarekin zer egin erabakitzeko.Jaun eta jabe bai baina nola egin,ezin,elbarritasunaren erdian sarturik zegoen moduan.

Nola adierazi noraino hunkitu ninduten Ramonaren hitzek eta haiei zerien maitasunak. halo nola duintasunez hiltzeko eskubideari buruzko Panikerren solasak. Hitzaldia bukatu eta kide egin nintzen. Aspalditik bilatzen nituen erantzunak agertu zirelakoz.

2004n heldu zen film arrakastatsua, oscar eta guzti. Bigarren aldiz, San Pedrori eskertu behar, nire burutaziorako ematen zizkidan datuenga11k.

 

2.1.  ZER DA DMD?

 1984. urtean sortua. Bere helburu  nagusia  hauxe  da:  Gaixotasun  sendaezina duen pertsona orori bere bizitzaren inguruan  duen borontate aitortua errespetatzea, betiere  horrelako gaitasuna  duenean.

 

2.2. HELBURUAK

 Pertsona ororen eskubidea bultzatzea,bere gorputzaz eta bizitzaz askatasun osoz erabaki dezan,eta hiltzeko momentua eta bitartekoak aukeratu ditzan, askatasunez eta legalki.

Bereziki,gaixo terminalaren eskubidea defendatzea,momentua iristen denean bakean eta sufrimendurik gabe hiltzeko, hori baldin bada bere nahia.

 

2.3. JARDUERAK

2.3.A.

Gizakiaren heriotzari eta askatasunari buruzko ikerketak bultzatzea, bakoitzak bere patua arrazionalki aukeratu ahal izan  dezan.

2.3.8.

lritzi publikoak begi onez ikustea elkartearen helburuak, legeak ezarritakoa betez  eta          iritzi   desberdinak  errespetatuz.

2.3.C

Artikuluan jasotako eskubideen onarpen legal eta soziala bilatzea.

2.3.D

Batez ere, gaixoaren eskubide hauek defendatzea: Bere gaixotasunaren diagnostiko eta  tratamenduari buruzko  oaken erabakiak hartzea,tratamendua ez onartzea borne,eta ez sufritzeko beharrezko baliabideak eskura izatea.

2.3.E

Ageri berezi baten berri ematea eta agiri hori legeak onartzea. Agiri horretan gaixoak nola hil nahi duen idatziz adierazi ahal izanen du.

 ELKARTEAK EZ DU DEFENDATZEN pertsona zaharrak, elbarriak, jaioberri ezinduak edo atzeratuak hiltzea. Pertsona heldu batek bere gaixotasunari  eta heriotzari buruz hartutako erabakia errespetazea nahi du, besterik ez.

 ELKARTEAK INDARREAN DAUDEN LEGEEN ARABERA JARDUNGO DU BEll.

 Estatuko DMD World Federation of Right to die Societieseko kidea do beste 36 elkarterekin batera.

 

3. LEGANES KASUA

 2005eko martxoaren 11. Severo Ochoa ospitaleko larrialdetako koordinatzailea, Luis Montes sendagile anestesista, bere  kargutik bidaltzen du Santos Lamelak, Madrilgo Osasuneko kontselariak alegia (PP). Akusazioa: sedazio terminala eragitea,ohi baino jende dexente gehiago hiltzen ari zela larrialdi zerbitzuan,bi hitzetan, jendea hiltzen ari zirela,hots, homizidioak. Hau frogatu baino lehen kentzen dute koordinaziotik. berarekin batera bertze zerbitzuburu batzuk. Telebistak eta prentsak lau haizeetara zabaltzen dute kasua. Manifestazioak ikusten dira Madrilen eta  ospitalearen inguruan, baita multzo ttiki batzuk L. Montesi hiltzailea deituz. Zenbait komisio sortzen dira afera ikertzeko.

 Madrilgo kontselaritzak. hauxe do Lamelak izendaturik eta Madrilgo medikuen Kolegioarena beste bat ere. Kasua epaiketara joan zen eta  Montesekin batera bertze  batzuk  kalera.Proba eta  akusazio faltsuak zirela demostratu baino lehen, are gehiago,komisioak egin zituen ikerketetan istorio klinikoetan okerrik egin ate den ikusi baino lehen, beldurra zabaldu zen ospitalean, gehienbat sedazioak paratzerakoan. Estraofizialki erraten do minez ari dela jendea hiltzen, medikuek legearen beldurrez ez zekitela ongi zer egin.Egunez egun ikusi zen Montes zahartzen eta ederki kostata antolatu zuen zerbitzua zabartzen doala.  Liburu bat erosi nuen, eta horretan zerbitzuaren hasierak kontatzen dira, nolako lana egin zen boxer batzuk lortzeko, duintasunez atenditzeko hilzorian ailegatzen zirenak, ospitalean aski oherik ez zegoelako jendea ingresatzeko,eta zergatik zeuden halako kasuistikak estatistiketan. Argitzen du, bestetik, erabaki eta tratamendu guztiak adostuak zirela gaixoekin edo familiekin, gaixoak ezin zuenean edo bizi testamendurik ez zegoenean. Praxis medikoa  arrant zuria da halaber. Baina nola gabiltza oraindik aurrera eta atzera pertsonen duintasunaren aldeko lanean?

 Urteak joan dira eta  libre atera  da.  Epaileak bertze komisio bat izendatu zuen (3.a) eta emaitza da aske gelditu dela: praxi mediko ona egiten zuela adierazi zuen.

Baina estigmak gelditzen dira, beltzez markatuak, batzuek bertze erkidego  batzuetara joan behar  izan dute lan bila, adin bateko jendea.

 Gaur egun epaileen aurrera Santos Lamela joan da, mina sortu duena eta nekez montatutako zerbitzua deuseztatu duena. DMD akusazio popularraz arduratu da. Ez gaude hemen atzean dauden interes politikoaz edo pribatizazio desioez mintzatzeko. Liburuarekin  Montes DMDko kidea  dela  ere   ikasi   dut.

2008ko    urtarrilekok  21.     autoaren epaiak honela dio: Ez zen  eutanasia izan, ezta zabarkeria edo laguntza eza, praxis mediko on bat baizik.

 Are gehiago: erraten genezake zigortzeko moduko zerbait izatekotan, beste hau izanen litzateke: sedazioa ez eskaintzea, horretarako indikazioa dagoenean.

 

4.- KONTZEPTUAK

 4.1. Eutanasia

Nahiz eta etimologikoki heriotza onaren esanahia eduki, gaur egun

horrela ulertzen da: bere egoerari eta  pronostikoari buruz behar bezala informaturik dagoen gaixo baten heriotza eragitea,gaixoak borontatez eta libreki eskatuta, sufrimendu jasanezina eragozteko. Eutanasia motak: Pasiboa eta Zeharkakoa.

 4.2.- Suizidioa,autoliberazioa, suizidio lagundua.

 4.3.- Borondatezko eutanasia

Borondate faltarena = suizidioa/hilketa

(DMDk bakarrrik borontatezko eutanasia defendatzen du eta zera ulertzen du: hiltzen laguntzea, bere buruaren  jabe den pertsona batek,askatasun osoz, kontzienteki eta ongi informaturik eskatuta.

 4.4.-    Sedazio terminala  edo  aringarria  (paliatiboa). Botiken bidez sedazio sakon bat sortzea, sufrimendu ikaragarri eta arinezina daukan gaixo terminal bat, bertze biderik ez dagoenean hori  kentzeko. Gaixoaren onarpena  behar  da,  edo bere ordezkariarena.

 Gerta daiteke gaixoari bizitzeko gelditzen zaion denbora murriztea. Estalpeko eutanasiaren akusazioak justifikatzeko, etikako adituak nahiz profesionalak lege moral zahar batean oinarritzen dira: "Efektu bikoitzaren printzipioarenean".

 4.5.-Tratamendua ukatzea

 4112002 legea. Pazientearen autonomiarena. Aurretik pazienteak idatzitako agirian oinarritzen da bizi testamentua I baimen informatua).

 4.6.-Bizi  testamentual aurretiko borontate dokumentua Legalki izen  onartua borondatezko dokumentua da Lehenagotik egina?

Bai: Laguntza handia ematen du.

Ez: Problemak daude erabakiak hartzeko.

 4.7.-Komak.

Bueltarekin (itzulgarria) Bueltarik gabekoak (itzulezina)

 4.8.-Argibide  ondoko  baimena  (baimen  informatua).

 4.9.- Pazientearen autonomia.

 4.10.-Bizitza   eta  heriotza norenak dira,  nor   da   nagusi?

 4.11.-Esfortzu terapeutikoaren mugapena.

 4.12.-Harreman klinikoa

 4.13.-Etika-Bioetika

4. zutabea: justizia

Autonomia.  Ongiegitea  1  Ongintza  1  Paternalismoa

(Kalte ez egitea ("no maledicenciaH printzipioa).

On egiteak esanahi desberdinak dauzka: batzuetan tratamendua jartzea erran nahi du; bertze batzuetan,berriz, tratamendua etetea. Borrokan eta  lehian daude, batzuetan, bizitzeko eskubidea  eta pertsonaren ongizatea.

 4.14.-Historia,tradizioa.

 4.15.-Kode deontologikoa

 4.16.-lnertzia terapeutikoa

 4.17.-Erlijioa

 4.18.-Gure eta bertzeen bildur pertsonalak gaitzaren eta heriotzaren aurrean. Sinesmen pertsonalak.

 4.19.-Etika batzordeak lantokietan.

 4.20.-Zainketa paliatiboak

 4.21.-0inaze fisikoa/sufrimenduak

 4.22.-Heriotza

 4.23.-Dolua,pazientearena, ondokoarena.

 5.-KASUAK:

 5.1-Ram6n San Pedro

 5.2-lnmaculada Etx:ebarria

 5.3-Jorge Leon

 5.4-Madeleine Z.

5.6-Manel

 5.7-Ehunka gehiago...

 6.-LEGEA GAUR EGUN:

 Erkidego batzuetan lortu da aurretiko borontateen erregistroa egotea eta hori arautzeko dekretu batzuk onartzea, Euskadin eta Nafarroan esate baterako.

Zigor Kodearen 143. artikuluak honela dio:

 1. Norbaitek inor bere  buruaz beste  egitera induzitzen badu, lou urtetik  zortzi arteko  espetxealdi zigorra ezarriko  zaio.

2. Bi urtetik bost arteko  espetxealdi-zigorra ezarriko zaio pertsona batek bere buruaz beste egiteko beharrezko egintzekin laguntzen duenari.

3. Sei urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio pertsona baten heriotza eragin arte laguntzen duenari.

4. Norbaitek beste baten heriotza eragiten badu edo beste hori hil dadin beharrezkoak eta zuzenekoak diren egintzekin modu aktiboan laguntzen badu, eta biktimak beren beregi.  benaz eta zalantzarik gabe hiltzeko  laguntza eskatu  badio, heriotza eragingo dion gaixotasun larria duelako edo gaixotasun larriaren ondorioz pairamen etengabe eta jasanezinak dituelako, orduan,pertsona horri artikulu honen 2 eta 3. paragrafoetan ezarritako zigorrak baino gradu bat edo bi gutxiagokoak ezarriko zaizkio.

 

 Eutanasia deszigortzeko proiektua atzera bidali zen kongresuan, 2009ko martxoan,PPren eta PSOEren botoekin.

Legale  da Suitzan, Holandan, Belgikan eta  Oregonen (Estatu Bafuetan). Legale den tokietan suiziodioen tasak nabarmen jaitsi dira.

 Kode   Penala gaur   egun  euskaratzeko prozesuan dabil.

7.-BIBLIOGRAFIA I. Casado M.

La eutanasla, aspectos etlcos y juridlcos. El derecho a morlr. Comprender Ia eutanasia. Madrill994

Morir con dignidad: dilemas eticos en el final de Ia vida. Ed doce calles Madril 1995. J. Sadaba Sabermorir Prodhufi,Madril 1991

R. San Pedro.

Cartas desde el infierno. Planeta 1996.

El caso Leganes. Luis Montes y Oriol Guell. Ed. Aguilar 2008.

El caso de lnmaculada Echevarria: implicaciones eticas y jurfdicas. Pablo Simon e lnes Maria Barrio-Cantalejo. Med lntensiva,2008;32.

DMD, 2008ko urriko buletina.

Victoria  Camps. Una  vida  de calidad.Ed  crftica.  Bartzelona 2001

Margarita Boladeras. El derecho a no sufrlr

 

8.-HELBIDE INTERESGARRIAK:

 informacion@eutanasia.ws www.eutanasla.ws

demd-dhe@avired.com  DMD euskadi

www.secpal.com/   Sociedad  Espanola de  Cuidados  Paliativos. Htpp: //www .navarra .es/NR/rdonlyres/7288475B-172c-489F-83E 1- BAO 11 3 793898/78265/vo I unta des  anti cipa d as_eus k_opt. pdf

http://cuida2.blogspot.com/2008/03/declaracin-de-voluntades-anticipadas­

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan