GAIXO POLITRAUMATIZATUA DONOSTIA OSPITALEKO LARRIALDI-ZERBITZUAN
Egileak:
C Marcellan
I Gallastegi
M Romeu
E Ortiz
JA RedÃn
JR. Aginaga
Donostia Ospitalea. Larrialdi Zerbitzua
SARRERA
Donostia Ospitalea erreferentzia zentro bezala hartuz, gure herrialdean gertatzen diren istripuetako gaixo politraumatizatuak Larrialdi Zerbitzuan jasotzen ditugu, bai zuzenean edo bai beste ospitaletatik bideratuak. Behin gaixoa aztertu eta orekatu dugunean, Zainketa Berezietara, kirofanora edo ospitaleko geletara eramaten dira.
HELBURUAK
Gaixo hauei emandako atentzioa aztertu eta hobetu daitezkeen puntuak aurkitu.
METODOA
2005eko urtarriletik apirilera ikusitako gaixoen historia klinikoen atzera begirako azterketa.
EMAITZAK
Guztira 33 gaixo ikusi ziren epe honetan. Denak larrialdi-zerbitzuan izan ziren aztertuak, mediku adjuntu batek edo gehiagok. Zerbitzuko hogeita hamar mediko adjuntuetatik, hogeita bik, kasu hautako batean parte hartu zuten behintzat.
Gaixo gehienak ZIU mugikorrean (anbulantzia medikalizatuan) iritsi ziren.
Egindako erradiologiako probak: 9 gaixori garezurreko OTA (8 patologikoak) egin zitzaien; 6 gaixori OTA toraziko-abdomino-pelbikoa (denak patologikoak); 13ri garezurreko OTA + OTA toraziko-abdomino-pelbikoa (denak patologikoak) eta EMN bat. Ekografia abdominal bakarra egin zen.
Egindako odoleko probak: Gaixo guztiei biokimika, hemograma eta koagulazioko analitikak eskatu zitzaizkien, baina hauetako hemezortziri ez zitzaien bihotzeko entzimen analitikarik egin.
Gaixo intubatuak: 19 gaixoen artean, seiri ez zitzaien hasierako gasometria arteriala egin. Intubatutako gaixoek patologia ugari aurkezten zuten, hasiera batean susmo klinikorik egon ez arren.
Larrialdiko diagnostikoak eta altako diagnostikoak ia bat datoz.
ONDORIOAK
Gaixo guztiak Larrialdi Zerbitzuan eta mediku adjuntu batek edo gehiagok aztertuak izan ziren.
Zerbitzuan emandako atentzioa egokia izan zen, nahiz eta proba osagarrien eskaerak ez beti modu egokian eskatu.
Kalitateko adierazleak oso lagungarriak izan daitezke arlo hauek eta beste asko hobetzeko.