Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ondorioak sabelaldeko traumatismo larrien tratamenduan

Egileak:

Felix Zubia

Karlos Ibarguren

Donostia Ospitalea


 

ONDORIOAK

Azken lanen azterketa egin ondoren, sabelaldeko traumatismo larrien tratamenduan ondorengo puntuak hartu behar ditugu kontuan:

1. Shock-egoera larri baten aurrean, sabelaldeko odoljario larri bat bilatu behar da. Odoljario hau baieztatzen bada, ebakuntza azkarra egin behar da, kalteen kontrolerako kirurgia erabiliz. Lehen ebakuntza honek ahalik eta motzena izan behar du, hemostasia lortzeko asmoz, eta hipotermia, azidosia eta koagulopatiara daraman ebakuntza-denbora luzea ekidinez.

Lehen ebakuntza honetan sabelaldeak presio handia har lezakeela ikusten bada, ez da sabelaldea itxiko, sabelaldeko sindrome konpartimentala ager ez dadin. Gaixoaren egoera hobeagotzen denean, bigarren ebakuntza bat egingo da, egiturak konpondu eta sabelaldea ixteko.

2. Hipotermiak eta odoljario larriek koagulopatia-egoera bat sorrarazten dute askotan. Kasu hauetan, odoljarioa gelditzeaz gain, eta galdutako odolaren deribatuak ezartzeaz gain, VII faktore aktibatua erabil liteke, galera-puntuetan hemostasia hobetzeko asmoz.

 

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan