LUNBALGIARI BURUZKO PRAKTIKA KLINIKOAREN GIDALIBURUAREN AURKEZPENA
Egileak:
A Lersundi
OSAKIDETZA-OSASUN SAILA
PREBALENTZIA ETA LUNBALGIAREN ONDORIO SANITARIOAK
Mendebaldeko herrialdeen osasun publikoko arazo handia da, prebalentzia eta ondorio sozioekonomikoengatik.
Lunbalgiaren urteko prebalentzia % 22-65 artekoa da. Lunbalgia kronikoaren prebalentzia % 7,4koa da emakumeetan eta % 7,9koa gizonezkoetan.
Euskal Osasun Inkestan, oso arazo arrunta da. Urtean, biztanleriaren % 10ek lehen mailako atentzioa bilatzen du arazo honengatik.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) gaixoaldi-baja arruntena da eta batez beste 17,6 eguneko iraupena dauka.
Gida honen egileen arabera lunbalgiaren arazo garrantzitsuenak hauek dira:
– Arazo errepikaria izatea.
– Lanean duen ondorioa.
– Klinika aldakortasun handikoa izatea.
– Emaitzaren zalantza.
HELBURUAK
Lehen Mailako Atentzioan lunbalgia daukaten pazienteak baloratzeko erabilgarria gerta daiteke gida hau.
METODOLOGIA
Etxeberria et al, asmaren gida klinikoa argitaratzekoan, erabili zuten metodologia (adaptazioa / elaborazioa / aktualizazio edo eguneratzea) berreskuratu dugu gida honetan.
NICEk emandako arauen arabera sailkatu ditugu gomendioak:
Ebidentzia-maila
1++ Oso kalitate handiko metaanalisiak, saiakuntza klinikoen errebisio sistematikoa edo oso zehaztasun gutxiko saiakuntza klinikoak.
1+ Kalitatezko metaanalisiak, saiakuntza klinikoen errebisio sistematikoa edo zehaztasun gutxiko saiakuntza klinikoak.
1- Metaanalisiak, saiakuntza klinikoen errebisio sistematikoa edo oso zehaztasun handiko saiakuntza klinikoak.
2++ Kohortezko eta kasu-kontroleko kalitate handiko errebisio sistematikoak, zehaztasun gutxikoak eta erlazio kasuala erraztasunarekin egin daitekeenak.
2+ Kohortezko eta kasu-kontroleko zehaztasun ertaineko errebisio sistematikoak eta erlazio kasuala zailtasunarekin egin daitekeenak.
2- Kohortezko eta kasu-kontroleko zehaztasun handiko errebisio sistematikoak
3 Analitikoak ez diren lanak kasuen serieak bezala.
4 Adituen iritzia.
GOMENDIO MAILA: A, B, C, D eta G mailetan banatzen da.
Emaitzak
Gida honek, lunbalgiaren diagnostiko ezberdinak azaltzen ditu, eskatu behar diren proba diagnostikoak eta gaur egun gure esku dauzkagun tratamendu ezberdinak, bai farmakologikoak, terapia eta tratamendu kirurgiko ezberdinen bidez.
Ondorioak
Hain arrunta den patologia baten ezagutza, tratamendua eta pronostikoa erraztea, lehen mailako atzentzioan.