30- Anbulatorioko kontsulta ginekologikoan posta elektronikoko kontu bat sortzeko proiektua.
Egileak:
Maider Andres
Jose Antonio Iparraguirre
Judith Silva
Ainhoa Azkuenaga
Iratxe Vazquez
Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua. Gurutzetako Ospitalea
Sarrera
Gaur egun, pazienteek kontsulta mediko espezializatu bat izateko bere familia-medikuaren balorazioa behar du aldez aurretik, honek suposatzen duen atzerapena eta lan-orduen galerarekin. Bestalde, badaude sintoma eta tratamendu batzuen inguruko gai ugari, pazientea kontsultara joan gabe konpondu daitezkeenak. Santurtzin, Cabiezesko ginekologiako 2. kontsultan hasitako proiektu bat aurkezten da, non posta elektronikoko helbidea eskaintzen zaien pazienteei, aurkezten dituzten sintomei buruz edo hartzen ari diren tratamenduei buruz beraien galderak zuzen ditzaten. Gurutzetako Ospitaleak ideia honen bidez euskarritu litezkeen 5 balore defendatzen ditu: 1. Berezoarenganako biderapena 2. Profesionaltasuna. 3. Emaitzekiko biderapena 4. Konpromisoa. 5. Jarrera berritzailea
Helburuak
1. Pazienteei erantzuna aurreratzea, itxarote-denbora eta antsietatea saihestuz. 2. Zitak gutxitzea. 3. Lan edota ikasteko orduen galera saihestea. 4. Pazienteei bidea erraztea.
Metodoak
2009ko maiatzean, Gurutzetako Ospitaleko Informatikako Zerbitzuaren laguntzarekin posta elektronikoko kontu bat sortzen da (ginecologia2.santurtzi@osakidetza.net) eta kontsultan ikusitako emakumeei eskaintzen zaie. Proiektuaren balorazioa egiteko, paziente hauei beraien iritzia eskatzen zaie. Kontsultako ordenagailu berbera erabiltzen da zerbitzu honetarako, kode batez babestua. Egunero, posta elektronikoa ikuskatzen da eta mezuak erantzuten dira, burututakoa pazientearen historia medikoan idatziz. Behar izanez gero, zita bat ematen zaio pazienteari. Irakurri eta hilabete batera, mezuak ezabatzen dira.
Emaitzak
Martxan jarri eta 7 hilabetera 62 kontsulta jaso dira, 1-2 egunen buruan erantzun direnak. Kontsultatutako gai nagusia antisorgailu hormonalen inguruko zalantzak izan dira (%37). Mezu gehien bidali duen adin-taldea 20-30 bitartekoa izan da (%40). Kontsultaren ostean, pazienteen ri eman zaie zita, hortaz kontsulten %89 “on line” konpondu ahal izan da. Posta elektronikoa eman zaien pazienteen 0 pozik agertu da proiektu honekin.
Ondorioak
Ginekologiako kontsultan posta elektronikoko kontu bat ezartzeak pazientearen eta medikuaren arteko hurbiltasuna eta komunikazioa hobetzen ditu, itxarote-denbora eta hitzorduen zenbatekoa gutxituz.