Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Esterilizazio histeroskopikoa eta giza ugaltzea laguntzeko teknikak

Egileak:

Aintzane Rabanal

Elena Urquijo

Santiago Diez Lazaro

Iñaki Brouard

Begoña Prieto

Roberto Matorras

Gurutzetako Ospitalea - Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuak


Sarrera

SARRERA Gure inguruan, antzutasuna intzidentzia nabariko osasun arazoa bihurtu da eta bere tratamendurako erabiltzen diren giza ugaltzea laguntzeko teknikak tratamendu gero eta lehentasunezkoagoak dira. Giza ugalketa in vitro teknikari dagokionean, falopioren tronpen gaixotasunek agindu klasikoa izaten jarraitzen dute. Hidrosalpinx-a tronpen distortsio anatomiko eta funtzio galtzearen ondorio zuzena da. Zehazki, tronparen barruan jariapen akumulazioari esaten zaio. Gaur egun, hidrosalpinxaren eragin negatiboa, giza ugaltzea laguntzeko tratamenduen emaitzetan ondo ezaguna eta probatua dugu, nahiz eta prozesu fisiopatologiko zehatza ezezaguna izan. Hala ere, ugalketa laguntzeko tekniken emaitzetan daukan eragin negatiboa neutralizatzeko modua argi dago: umetoki eta hidrosalpinx arteko komunikazio etetea, hau da, tronpa barruan dauden sekrezio eta endometrio edota enbrioi arteko kontaktu zuzena galaraztea. Helburu hau lortzeko tratamenduen artean, lehenengo aukerak laparoskopia bidezko kirurgia izaten jarraitzen du. Azkenengo urteotan, beste teknika eta bideak proposatu izan dira. Bide berri hauen artean nabarmenena histeroskopia bidezko esterilizazioa dugu, tronpa barnean ezartzen den dispositibo baten bidez.

Helburuak

Histeroskopia bidezko esterilizazioak hidrosalpinxaren tratamendu bezala daukan eraginkortasuna aztertzea, zehazki, honen eragina giza ugaltzea laguntzeko tekniken emaitzetan.

Metodoak

Lan kliniko prospektiboa dugu. Guztira 17 kasu kliniko barne hartu dira. Kasu guztiotan hurrengo inklusio irizpideak erabili dira: antzutasun diagnostikoa eta in vitro ugalketa laguntzeko teknika agintzea, ekografia bidez diagnostikatutako hidrosalpinxa eta kirurgia bidezko tratamendua egiteko debekua.

Emaitzak

Kasu guztietan histeroskopia bidezko esterilizazioa egin da, Ospitale inguruan eta unitate espezializatuan. Esterilizazioak arazo tekniko edota konplikaziorik gabe egin dira. Guztira bost haurdunaldi izan dira, burutu izan diren ugalketa laguntzeko in vitro tratamenduetan.

Ondorioak

Nahiz eta ikerketa eta datu gehiago beharrezkoak diren, histeroskopia bidezko tratamendua, aukera erabilgarria izan daiteke, ugalketa teknika aurretik zuzendu behar diren hidrosalpinxen tratamenduetan.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan