Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Azaleko minbizia terapia fotodinamikoaren bidez tratatua: 7 kasu kliniko

Egileak:

Nerea Ormaechea Pérez

Ane Jaka Moreno

Hernán Andres Borja Consigliere

Susana Vildosola Esturo

M. Aranzazu López Pestaña

M. Asunción Arregui Murua

Miren Marquina Iñarrairaegui

Donostia Ospitalea - Dermatologiako Zerbitzua


Sarrera

Keratosi aktinikoak dermatologiako kontsulta arrazoi maizenetarikoak dira. Hauek tratamendurik jaso ezean kartzinoma ezkatatsuetan bilakatu daitezke. Kartzinoma basozelularra eta ezkatatsua minbizi ohikoenak dira gizakiengan. Gehienengan 50 urtetik aurrera azaltzen dira, bizimodua edo lanagatik eguzkitan denbora luze ematen duten pertsonengan batez ere. Tamaina, kokapen, zenbaki eta histologiaren arabera tratamendu mota desberdinak erabiliko ditugu. Keratosi aktinikoak normalean nitrogeno likidoarekin tratatzen dira, eta kartzinoma basozelular eta ezkatatsuak kirurgiarekin. Hala ere TF aukera egokia eta ez inbasiboa izan daiteke kasu askotan.

Helburuak

Gure kontsultetan atenditutako keratosi aktiniko, kartzinoma ezkatatsu intraepidermiko eta gainazaleko kartzinoma basozelular 7 kasu aurkeztuko ditugu.

Metodoak

Lesioen kuretajea egin ondoren, suero fisiologikoaz garbitu eta azido 5-metilo aminolebuliniko (MAL) topikoa oklusioan aplikatzen zaie. Hiru ordu pasa ondoren, foto sentsibilizatzailea erretiratu eta 635 nm-ko Akilite makinarekin 9 minutuz argitzen da. Amaitzeko, tratatutako azala 48 orduz mantendu behar da estalita. Keratosi aktinikoak sesio bakar batez tratatzen dira, eta kartzinoma ezkatatsu intraepidermikoak eta gainazaleko kartzinoma basozelularrei bi sesio aplikatzen zaie astebete bat tartekatuta.

Emaitzak

Pazienteak hilabete barru aztertu ditugu eta sendaketa lortu dugu kasu guztietan. Mina eta erremina argia ipintzean izan eragin desira-gaitz bakarrak.

Ondorioak

TF geroz eta gehiago erabiltzen da gaur egun dermatologian. TFak hiru osagai behar du bere helburua lortzeko: foto sentsibilizatzailea, argia eta oxigenoa. Foto sentsibilizatzaileak (MAL) argia (635nm) eta oxigenoaren eraginez, oxigenoaren espezie erretzaileak (oxigeno singlete, batez ere) sortzen ditu, eta azken hauek zelula tumoralak espezifikoki suntsitzen dituzte. TFak onartutako azalpenak honako hauek dira: keratosi aktinikoak, gainazaleko kartzinoma basozelularrak eta kartzinoma ezkatatsu intraepidermikoak. Teknika honen bidez azpimarratu nahi ditugu modu ez inbasiboan lortzen ditugun emaitza onuragarriak, hain ohizkoak diren patologia hauetan.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan