Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Artroskopiaren zeregina aldakako protesi mingarrian

Egileak:

Sara Lizeaga Lopez de Guereñu

Irene Corcuera Elosegui

Aritz Lizundia Izagirre

Iñaki Aginaga Badiola

Ricardo Cuellar Gutierrez

Jaime Usabiaga Zarranz

Donostia Ospitalea - Traumatologia Zerbitzua


Sarrera

Gaur egungo gizartean, alde batetik jendearen bizi itxaropenaren luzatzeak, eta, bestetik, teknika berrien aurrerakuntzak eraginda, geroz eta protesi gehiago jartzen dira gure ospitaleetan. Kontuan izan behar dugu baina, ebakuntza guztiek beren arriskua dutela, eta protesien ondorioz konplikazioak gerta daitezkeela. Aldakako protesi bat jartzen dugunean, berau mingarria izatearen eragileak oso ugariak izan daitezke, eta min honi modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko, minaren eragilea ezagutzea ezinbestekoa dugu. Honetarako, baliabide arruntez gain (historia klinikoa, azterketa fisikoa, ....), gaur egun, tresna berri bat dugu esku artean: ARTROSKOPIA. Honen hastapenak belaun artroskopiarekin alderatuz egin ziren, eta hasiera batean, prozedura errazetan erabiliaz. Hasiera hauei esker eta teknika berrien hobekuntzari, noski, gaur egun aplikazio ugaritarako erabil dezakegu artroskopia. Honen bidez, minaren eragilea ezagutu dezakegu, gainontzeko frogak negatiboak izan diren paziente baten aurrean, eta zenbait kasutan, ebakuntza berean tratamendu egokia ere egin dezakegu. Honela, ebakuntza oldarkorragoa ekiditen diogu pazienteari, honek dakartzan onurekin.

Helburuak

Metodoak

Lan honetan egin duguna zera da; azken urteetan gure ospitalean egin diren aldakako artroskopien datuak bildu, eta egin diren diagnostiko desberdinak alderatu. Aldi berean, kirurgiaren momentu berean egin ahal izan diren ekintza terapeutikoak ere aztertu dira.

Emaitzak

Aztertutako sei kasuen artean honakoak izan dira diagnostikorik ohikoenak: psoas muskuluaren tendinitisa eta artrofibrosia. Honako arazoei momentuan eman zaie irtenbidea, artroskopiaren eraginkortasunaren adierazle. Azken kasu batean luxazio bat izan zen diagnostikoa eta honetan ere, kapsularen konponketa egin ahal izan zen arazoari irtenbidea emanez.

Ondorioak

Aldakako protesi mingarri baten aurrean edota minaren eragile zehatzik ez dakigunean, artroskopia aukera ona izan daiteke, bere eraginkortasun diagnostiko eta terapeutikoagatik. Bestalde, berrebakuntza agresiboagoetara jo beharrik ez dugulako. Hala eta guztiz ere, nahiko gai berria da. Hau dela eta, etorkizunean azterketa gehiago beharko direla ondorioztatzen dugu.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan