Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Txertoaren onargarritasuna eta H1N1 gripe A infekzioaren arrisku pertzepzioa, osasun langileen artean

Egileak:

Amanda Lopez-Picado

Antxon Apiñaniz

Amaia Latorre

Erika Miranda

Naiara Parraza

Raquel Cobos

Patricia Amezua

Felipe Aizpuru

Arabako Ikerkuntza Unitatea - Lehen Mailako Araba Eskualdea


Sarrera

Hainbat ikerketek, osasun langileen A/H1N1 gripearen txertorako onargarritasunak eta pertzepzioak, biztanleengan eragin handia dutela aurkitu dute. Hala ere, badirudi, onargarritasun hori ezberdina dela maila ezberdinen artean.

Helburuak

2009ko denboraldian, Arabako lehen mailako atentzioko eta atentzio espezializatuko langileek A/H1N1ren aurkako txertoa ipintzeko asmoa zehaztea. Gripearen infekzio arriskuaren pertzepzioa azaltzea.

Metodoak

Zeharkako ikerketa bat da. 2009ko azaroaren 6 eta 16 artean egin zen eta Gasteizko Osasun langileei zuzendutako inkesta elektronikoaren bidez. Txertoa ipini nahi zutenen proportzioa eta baita kutsatzeko arrisku handia zeukatela pentsatzen zutenen proportzioa kalkulatu genituen. Proportzio horiek konparatu genituen, osasun zentroko eta ospitaleko langileen artean.

Emaitzak

Kontaktatutako 2.226 pertsonetatik, %5,2k (n=115) erantzun zuen inkesta. Horietatik 75 (% 65,2) ospitaleko langileak izan ziren eta 40 (%34,8) Araba Eskualdeko langileak. Azken hauetatik % 87,5ek (n=35), ez lukete txertoa ipiniko dohainik izango balitz, eta ospitalekoen artean % 67,1ek (n=49). Lehen Mailako Atentzioko %67,5a (n=27), infekzio arriskuan zirelakoan daude eta atentzio espezializatuan %72,6 (n=53), baina ezberdintasuna ez zen estatistikoki esanguratsua.

Ondorioak

Txerto kanpaina honen hasieran, gehienek ez zuten A/H1N1 aurkako txertoa ipintzeko asmorik. Hala ere, ospitalean Arabako Eskualdean baino proportzio handiagoa zen. Hala baina, bi kasuetan, A/H1N1ez kutsatzeko arriskua zeukatela pentsatzen zuten.

Bibliografia

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan