Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

INMA ikerketa proiektua: Haurtzaroa eta Ingurumena

Egileak:

Nerea Lertxundi

Aitana Lertxundi

Haizea Begiristain

Aritz Aranbarri

Mikel Basterrechea

Loreto Santa Marina

Jesus Ibarluzea

Euskal Herriko Unibertsitatea - Psikologia Fakultatea - Gipuzkoako Osasun Publikoaren Azpi Zuzendaritza


Sarrera

Haurraren garapen fisiko, sozial eta intelektualak jaiotzetik nerabezarora inguru babestu eta babestzailea behar du osasunari dagokionez. Jaio aurretik eta jaioberritan izandako ingurugiroko kutsatzaileen esposizioa haurraren garapenarekin erlazionatzen da eta helduarengan ondorioen agerpena aurre baldintzatzen du.

Helburuak

INMA proiektuak (Haurtzaroa eta Ingurumena) Valentzia, Sabadell, Asturias, Granada eta Menorcako kohorteen parte hartzearekin batera haurrarengan ingurumeneko kutsatzaileek (airea, ura nahiz elikagaiek) haurdunaldian eta haurraren nahiz nerabearen garapen fisiko nahiz psikologikoan zer nolako eragina duten ikertzea du helburu.

Metodoak

Emakume haurdunen erreklutatzea 2006an hasi zen. Emakume haurdunak Osasun Zentroetan identifikatzen ziren eta beraien parte hartzea jarraipen ekografikoaren hasierarekin baieztatzen zen (Zumarragako Ospitalean). Jaiotza garaian kohortea 620 haurrek osatzen zuten. Haur eta gurasoen jarraipenak, haurrek 14 hilabete eta 26 hilabete artean zutenean burutu ziren. Gaur egun 4 urtetako garaiaren hasieran aurkitzen gara. Jasotzen den informazioa ondorengoa da: 1) sozio demografikoa, lanekoa, gaixotasunen historia eta historia ginekologikoa eta dieta 2) lagin biologikoak: odola, gernua, ilea, oritza, plazenta: amaren eta haurraren bio markatzaileen mailen informazioa, 3) kutsatzaileen mailak ekologia aldetik eta 4) azterketa neuropsikologikoak (psikomotrizitatea eta gaitasun kognitiboak).

Emaitzak

Partikula mailen esposizioa, metalak eta kanpoko aireko Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak. Etxe barneko kutsatzaileak. Desinfekziotik datozen produktuak. Zilborresteko Konposatu Organiko Iraunkorrak, merkurioa eta beruna. Iodo osagarria, iodoa elikaduran eta tiroideo hormonak. Konposatu Organiko Iraunkorrak eta partikulak garapen kognitiboan. Konposatu Organiko Iraunkorrak eta umetoki barneko garapena.

Ondorioak

Haurtzaroko osasuna eta ingurugiroko kutsatzaileen erlazioaren oinarrizko nahiz alde etiologikoak sakontasun handiagoarekin ezagutzen dira.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan