Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Eskizofreniaren eta afektibitate arazoen intzidentzia Euskal Autonomi Erkidegoan

Egileak:

Amaia Latorre

Alvaro Iruin

Kepa Latorre

Amanda Lopez-Picado

Txagorritxu Ospitalea - Arabako Ikerkuntza-Unitatea, Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala, Bizkaiko Lehen Mailako Ikerkuntza-Unitatea


Sarrera

Ikerketa ugarik, psikosia garapenarekin lotutako faktore asko identifikatu dituzte. Haien artean, ingurumen faktore nabarmengarriak, gizabidea eta dentsitate geografikoa izan daitezke. Badirudi, dentsitate geografikoa altua eta hiri inguruak gaixotasun hauen garapenarekin erlazionatuta daudela.

Helburuak

Psikosia eta afektibitate arazoen tasa estandarizatuak, 10.000 lagunen biztanleria, sexu eta adinaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta tasa hauen eta gizabideko ingurumen faktoreen elkartea zehaztea

Metodoak

EAEko gaixotasun mental erregistroaren bidez, ikerketa ekologikoa egin zen. CIE-9 sailkapenaren 295 (eskizofrenia) eta 296 (afektibitate arazoak) kodeak zituzten adin nagusiko gaixoen kasuak kontsideratu ziren 1992 eta 2009 urteen artean (n=13.782). Gaixoen bizilekua, osasun zerbitzuekin lehen kontaktuan izandako bera zen. Udalerrien biztanleria, EUSTATen bidez lortu zen. Gero, hiri inguruko eta baserriko irizpideak, EUSTATen irizpideen arabera zehaztu ziren.

Emaitzak

EAEn eskizofreniaren batez besteko tasa estandarizatua, sexu eta adinaren arabera, 31.5 zen: Bizkaian 28.8, Gipuzkoan 30.4 eta Araban 21.3. Eskizofrenia zutenen artean, emakumeek beranduago garatzen zuten gaixotasun hau gizonek baino (gizonena=33,6; emakumeena=40,8, p<0,001). Afektibitate arazoak zituztenen artean, aldiz, ez ziren aurkitu estatistikoki desberdintasun nabarmengarririk. Afektibitate arazoak, emakumeen artean (OR=1,7) gizonen artean baino arruntagoak ziren, eskizofrenia, ordea, gizonen artean ohikoagoa zen (OR=1.54). Eskizofreniaren batez besteko tasa hiri ingurunetan baserri inguruetan baino altuagoa zen (31.6 eta 27.4, p<0,05). Hala ere, afektibitate-arazoen artean, hiri ingurunetan 25,7ko batez besteko tasa aurkitu zen. Baserri inguruetan aldiz, 27,3 zen. Ez zen aurkitu estatistikoki desberdintasun nabarmengarririk.

Ondorioak

Beste idazleek azaldu duten bezala, arazo psikotikoak hiri inguruetan edo biztanle dentsitatea altuena edukitako aldeetan arruntagoak dira. Gure ikerketan, populazio kopuru gehiena eta hiri inguru gehienak dauzkaten probintziek, patologia hauen tasa altuenak dituzte. Eskizofreniaren agerpena, gizonen artean emakumeen artean baino goiztiarragoa da.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan