Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Klopidogrelen erabilera Arrasateko Osasun Zentroan

Egileak:

Izaskun Sarriugarte Mochales

Itziar Lasa Beitia

Rafael Martinez de la Eranueva

Esther Auzmendi Cuevas

Patxi Urbe Castelruiz

Elena Mugarza Etxebarria

Arrasateko Osasun Zentroa - Familia Medikuntza Zerbitzua


Sarrera

Gaur egun bizi dugun krisialdiaren ondorioak osasun arlora ere iristen ari direla ikusi eta pairatu behar izan dugu. Gai honen harira, 2010eko ekainean, Osasun Sailetik zirkular baten bitartez hainbat medikamenturen preskripzioa generiko moduan egin behar genuela jakinarazi ziguten. Egoera honen aurrean farmako hauek hartzen zituzten gaixoak aztertzen hasi ginenean, klopidogrela hartzen zuten hainbatek modu desegokian aginduta ote zuten zalantza egin genuen.

Helburuak

Helburu nagusia gure gaixoek klopidogrelen preskripzio egokiak dituzten aztertzea izan da. Honekin batera preskripzio horien arrazoiak aztertu ditugu. Bukatzeko klopidogrelen erabilera okerrak suposatzen duen gehiegizko gastuaren kalkulua egin dugu.

Metodoak

Ikerlan deskribatzaile behatzailea da. Erabilitako laginean 2010eko irailaren 28an Arrasateko osasun zentroko 14 urtetik gorako eta klopidogrelen preskripzio aktibo eta kronikoa duten gaixo guztiak sartu dira. Sexu (gizon/emakume) eta adinaren arabera (14-64 urte/65-74 urte/>=75 urte) sailkatu eta preskripzioaren egokitzapena aurrez zehaztutako baldintza batzuen arabera zuzen edo oker gisa banatu da. Informazioa lortzeko Osabide, Clinic eta Global baliabide elektronikoak erabili ditugu.

Emaitzak

Aztertutako populazioaren % 0,86ak klopidogrel hartzen du, gizonezkoek emakumezkoen preskripzioak hirukoizten dituztelarik. Adin talde guztietan gizonezkoak gehiago izan arren, 75 urtez gorako taldean emakumezkoen preskripzioetan gorakada nabarmentzen da. Tratamenduaren egokitzapenari dagokionez % 54,5ak modu zuzenean hartzen du botika eta %73,55ak gaixotasun arterial periferikoagatik egiten du. Gaixoen % 45,5ri aldiz, klopidogrel-a modu okerrean agintzen diogu eta kasuen hiru laurdenetan ezarritako denbora gainditzen dutelako da.

Ondorioak

Klopidogrela kasu gehiegitan modu okerrean agintzen dugu, edo hobeki esanda, ez dugu behar denean kentzen. Bestalde ikerlan gehiago beharrezkoak izango dira zenbait azalpen argitu eta zehazteko. Klopidogrelen erabilera okerrak gure osasun sistema publikoari suposatzen dion gastu ekonomikoa kontutan hartu beharrekoa bada ere, guk sendagile gisa guzti honek gaixoen osasunarengan sor ditzakeen kalteak aintzat hartu beharko genituzke.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan