Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Heriotzak lehen mailako arretako kontsulta batean: euren deskribapena

Egileak:

Lourdes Unzueta Zamalloa

Deustuko Osasun Zentroa – Familia Medikuntza Zerbitzua


Sarrera

Lehen Mailako Arretaren ezaugarrietako bat zera da, gizakia, norbanakoa bera bakarrik zein bere familia eta komunitatean hartuta, denbora luzez artatzen dela. Bizitza osasuntsurako aholkuak eman eta bere osasunaz arduratzen dela. Gaixotzen denean ere, une horrexetatik aurrera, sendatu, kroniko egin edo hiltzen den uneraino zaintzen dela.

Helburuak

Gaixotze- heriotza bitarte horretan gertatzen dena eta, batez ere, heriotzaren ingurukoak eta heriotzaren zergatiak ezagutzea da lan honen helburua.

Metodoak

Zeharkako ikerketa deskriptiboa egin da. 2000ko otsailetik 2010ko abendura bitartean jazotako heriotzak kontuan hartuz. Ezagupen iturria: kontsultan egindako jarraipenetik, familiaren bitartez edo eskelen bitartez ezagututako heriotzak. Aldagaiak: adina, sexua, heriotza jazo deneko lekua, gaixotasunaren jarraipena eta heriotza zergatia.

Emaitzak

Guztira 152 heriotza izan dira aztertutako tartean. Heriotzarik gehien 2000.ean izan da (20). Hildakoen adinari dagokionez, gazteena 25 urtetakoa (auto istripuz hildakoa), zaharrena 99 urtetakoa (gaixotasun zerebrobaskularrez hildakoa); batez besteko adina, 78 urte. %56 andrazkoak izan dira eta %44 gizonezkoak. Hil diren lekuari dagokionez, %35 euren etxean hil dira, %43 ospitalean, %6 nagusientzako egoitzetan, %5 beste lekuren baten eta ez dakigu non hil diren. %84ri jarraipena egin zaio bere gaixotasunaren prozesuan. Heriotza zergatiari dagokionez: lehena, berdin Neoplasiak zein Gaixotasun Kardiobaskularrak (%24); bigarrena, Gaixotasun Zerebrobaskularrak (%20), eta hurrengoa Arnas Aparatuko Gaixotasunak (%5); Bestelako zergatiak guztira , eta Ezezagunak . Heriotza zergatietan diferentziak daude sexuaren arabera: Gaixotasun Kardiobaskular eta Zerebrobaskularretan andrazkoen portzentajea handiago da; Neoplasia eta Arnas Aparatuko Gaixotasunetan, ostera, handiagoa da gizonezkoen portzentajea; hala eta guztiz ere, diferentziok ez dira estatistikaz esanguratsuak (p=0,35)

Ondorioak

Hobetu egin daiteke gaixotasunaren jarraipena. Jarraipenaren ondorioz, heriotzen ezagupena, orokorrean zein lekuari eta zergatiari dagokienez, zehatzagoa izango da. Eta horrek guztiak lagundu egingo digu bizitza eta heriotza bitarteko une berezi horietan gaixoek behar duten zaintza ematen.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan