Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Laparoskopia bidezko alde biko anexektomia profilaktikoa BRCA-1 eta 2 mutazioen eramaileetan. Lehenengo emaitzen analisia

Egileak:

Ainhoa Azkuenaga Fernandez

Arantza Meabe Elorza

Gaizka Mallabiabarrena Ormaetxea

IƱaki Brouard Urkiaga

Gurutzetako Ospitalea - Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua


Sarrera

Obarioko minbizi epitelialen %5-10 herentziazkoak dira, eta gene bati lotuta daude. Herentziazko minbizi hauen %90 BRCA-1 eta 2 geneei lotuta daude.

Helburuak

BRCA-1 eta 2 mutazioen eramaileak diren eta aldebiko anexektomia jasan duten emakumeen lehenengo emaitzak aztertzea.

Metodoak

Ondorengo pazienteak barne hartu dira: - Bular edo obariotako minbizia pairatu duten 1. edo 2. graduko emakumeak, 3 senitarteko edo gehiago dituztenak. - 30 urte baino lehen, bularreko minbizia dutenak. - 40 urte baino lehen, bular edo obariotako minbizia pairatu duten 1. eta 2. graduko senitartekoak dituztenak. 2007ko apiriletik 2010eko ekainera arte, BRCA-1 eta 2 mutazioen eramaileak ziren 60 emakume identifikatu dira eta hauetatik 16 pazientek ebakuntza onartu dute.

Emaitzak

Anatomia patologikoari dagokionez, 12 kasutan obarioetako ehun normala izan dugu, 3tan obarioetako ehun atrofikoa eta kasu 1en Brenner tumorea. Zitologia, kasu guztietan normala izan da. Ez da deskribatu konplikaziorik prozeduran zehar.

Ondorioak

Prozedura hau BRCArekin erlazionatutako obario minbizi familiarraren arriskua murrizteko baliagarria dela deritzogu. Dena den, beharrezkoa da lagin handiagoa eta eboluzio luzeagoaren kontrola, epe luzeko ondorioak ateratzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan