Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Tetanoaren aurkako txertoa Larrialdietako Zerbitzuan

Egileak:

Aitziber Artabe

Nerea Barrenetxea

Ainhoa Diaz

Olatz Gorritxategi

Ana Sanz

Elena Zirion

Galdakao-Usansoloko Ospitalea – Larrialdi Zerbitzua


Sarrera

Larrialdietako zerbitzuan, askotan, kontsulta askoren arrazoia zauriak eta kolpeak izaten dira. Berez tetanoaren eragina baxua izan arren, bere hilkortasun altua izaten da (%21a). Beraz tetanoaren aurkako protokoloa erabiltzea beharrezkoa da.

Helburuak

1. Gaixoak bere txertaketa egoera ezagutzen duen egiaztatzea. 2. Tetanoaren aurkako txertaketaren protokoloa aplikatzen den egiaztatzea. 3. Gaixoari jarraipena eginez ia txertaketa osorik bete duen egiaztatzea.

Metodoak

2008ko iraila eta 2009ko otsaila artean Galdakao-Usansolo ospitaleko larrialdi zerbitzuan zauri eta kolpeen ondorioz txertoa jartzeko beharrizana izan zuten 48 gaixori egindako ikerketa deskriptibo–prospektiboa. Gaixoei zerbitzura heltzean datu hauek hartu zitzaizkien: adina eta sexua, arrisku maila (zauri motaren eta pasatutako denboraren arabera), bakoitzaren tetanoaren aurkako txertoaren historia eta azkenik, larrialdi zerbitzuan txertoa jartzen zen ala ez. Urte bete igaro ondoren, telefonoz egiaztatu zen larrialdi zerbitzuan txertaketaren inguruan esandakoa gaixoek jarraitu zuten ala ez.

Emaitzak

%25ak lehenago hasitako txerto zikloak ez ditu osatu eta ,6ak ez du bere txertaketa egoera ezagutzen. Arrisku handiko zauriak %59,4 zirela erabaki arren, %93,7ri jarri zitzaion tetanoaren aurkako txertoa (gamma-globulina eta toxoidea). Urte bete geroago, tetanoaren aurkako txertoaren inguruan emandako jarraibideak pazienteen %31,2ak soilik bete zituen.

Ondorioak

Emaitza hauekin, arrisku handiko zauriak zituzten gaixoei txertaketa egokia eman zitzaiela esan dezakegu. Aldiz, arrisku baxuko zauriak zituztenekin gehiegizko txertaketa egiten zela frogatu genuen, kasu hauetan toxoidea bakarrik jartzearekin nahiko izango litzatekeelako. Bestalde, deigarria da gaixoek emandako jarraibideei egindako kasu eskasa.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan