Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Etengabeko hobekuntza sendagai esterilen prestaketan, fluxu laminar horizontaleko kabinetan

Egileak:

Elixabete Rodríguez García

M.Rosario Uriarte Beascoechea

Amaia Esteban Lucas

Luis Mendarte Barrenechea

Basurtuko Ospitalea - Zainen arteko Nahasketen Unitatea - Farmazia Zerbitzua


Sarrera

Zainen arteko Nahasketen Unitatean zain barneko elikadurak eta beste sendagai esterilak (nahasketak) prestatzen dira. Honetan, langile gaituek eta adituek metodologia zorrotz eta berezi baten bidez sendagaien osaera, esterilitatea eta egonkortasuna bermatzen dituzte. Gainerako Zerbitzutik bereizia, sarbide mugatuko “gela garbi” bat dauka, “Fluxu Laminar Horizontaleko Kabina” batekin. Bertan, nahasketak egiten dira teknika aseptikoa erabiliz eta farmazialari baten zuzendaritzapeko protokolo zehatza jarraituz.

Helburuak

Helburu nagusia nahasketa eraginkorra eta ziurra lortzea da. Helburu zehatza nahasketen elaborazio-zirkuituan arau eta prozedurak ikuskatzea da.

Metodoak

Deskripzio lana da, sendagai esterilen elaborazioan jarraitzen ditugun arauak eta prozedurak berrikustatzen ditugula. Prestaketetan kalitaterik onena ziurtatzeko hobetzeko puntuak aztertzen ditugu.

Emaitzak

2010ean 8.462 nahasketa egin ziren eta 514 laginketa jaso ziren, denak negatiboak suertatuz esterilitateari dagokionez. Nahiz eta emaitza hauek ezin hobeak izan, gure jardunbide estandarizatuko protokoloa berrikusiz gero, ahulguneak antzematen dira eta etorkizun hurbilean ezartzeko hobekuntza-estrategiak proposatzen dira: -Ingurumen-kontrola prestaketa aldian. -Elaboratutako nahasketa guztien esterilitate-kontrola. -Azken produktuen osaketaren kontrola.

Ondorioak

Nahasketen elaborazioaren gure protokoloa ISO 9001-2000k bermatua da, baina garrantzia handikoa da etengabeko eguneratzea eta pertsonalaren berrikuspena, baita erabilitako teknikaren eta prozedura-arauen berrikuspena, teknologia eta antolakuntzako berrikuntzei egokituz. Elaborazioa kontrolatuko duten faktore guztiak hartuko dituen gida bat edukitzeak, nahasketen prestaketan kalitate handiagoa ekarriko du, horien segurtasunean eragina izango lukeen balizko edozein motatako hutsa aurreikusiz.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan