Aurretiko tratamendu antierretrobiralik gabeko eta giza immunodefizientziaren birusa duten pazienteen ezaugarri demografiko, immunobiologiko eta terapeutikoak
Egileak:
Edortza Garate Goitia
Basurtuko Ospitalea - Farmazia Zerbitzua
Sarrera
Aurretiko tratamendu antierretrobiralik gabeko (naive pazienteak) eta Giza Immunodefizientziaren Birusa (GIB-a) duten pazienteen kohorteek, erabilgarritasun kliniko handia dute, pazienteen etorkizuna iragarri eta infekzioaren egoera ezagutu baitezakete.Helburuak
Naive pazienteen ezaugarri demografiko, immunobiologiko eta terapeutikoak deskribatzea hirugarren mailako ospitale batean.Metodoak
Deskripzio lana da, 2009ko ekaina eta 2010eko martxoa bitartean GIBaren aurkako tratamendua hartzen hasten zuten pazienteen ospitale kohortea, demografia datuak (adina, sexua, jatorria, ikasketa maila), laborategi datuak (birus eta CD4 linfozito kopurua) eta tratamendu antierretrobirala aztertuz (hasierako tratamendua eta eraginkortasuna 6 astetara) egin genuena. Tratamendua hasi eta 24 astetara, birus kopurua 50 kopia/ml baino gutxiagokoa denean, tratamendu eraginkorra izango da.Emaitzak
Aztertutako denboraldian 34 pazientek hasi dute tratamendua. Bataz besteko adina: 40,4 urte (19-58). Sexua: 73,53% gizonezkoak. Atzerritarrek %29,4a osatzen dute, batez ere jatorri latinoamerikar (%70) eta afrikarra (%30) dutelarik. Bigarren mailako ikasketak %38,2ak du eta soilik %5,88ak ditu unibertsitate ikasketak.
Transmisio bide arruntena heterosexuala (%50) izan da, ondoren bide homosexuala (%26,4) eta %23,5ak zain barnetik hartzen diren drogekiko atxikipena izan dute.
Tratamenduaren hasieran, pazienteen bataz besteko CD4 linfozito kopurua 203,3 zelula/µlkoa izan da eta %41ek 200kopia/ml baino gutxiago daukate, berandu diagnostikaturikoa deritzona. Bataz besteko birus kopurua 221.350 zelula/µlkoa izan da.
Tratamenduari dagokionez, konbinazio erabiliena nukleotidoen analogoak diren alderantzizko transkriptasaren bi inhibitzaile eta nukleotidoen analogoak ez diren alderantzizko transkriptasaren inhibitzaile bat izan dira, gehienak tenofovir/emtricitabina eta efavirenz.
Tratamendua hasi eta 24 astetara birus kopurua 50 kopia/mlko baino gutxiago dutenen proportzioa % 86a izan da, CD4 linfozito kopuruaren gehikuntza adierazgarria izan delarik: hasieran 221(32-424) zelula/µlko eta 379 (102-758) 6 hilabetetara.Ondorioak
Gure eremuan, transmisio bide arruntena heterosexuala da, gaur egungo datuekin bat egiten duelarik, zain barnetik hartzen diren drogekiko atxikipena hirugarren postuan utziz.
Tratamendua eraginkorra izan den arren (%86), berandu diagnostikaturiko pazienteen kopurua oso handia da (%41), eta ondorioz paziente hauek GIBagatiko gaixotasunak aurrera egiteko arriskua handiagotua daukate.Bibliografia