Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Gibaren aurkako hasierako tratamenduaren analisia praktika klinikoan: ospitale-kohorte bateko bilakaera (2008-2010)

Egileak:

Erdotza Garate Goitia

Luis Mendarte Barrenechea

Basurtuko Ospitalea - Farmazia Zerbitzua


Sarrera

Azken urteotan, antierretrobiralekin egiten diren entseguek gero eta eraginkortasun handiagoa erakusten dute. Hala ere, praktika klinikoan duten eraginkortasuna ez da ezaguna, ezta denboran duen bilakaera ere.

Helburuak

Gibaren aurkako hasierako tratamenduaren eraginkortasuna eta denboran duen bilakaera, laborategi datuei dagokienez.

Metodoak

Deskripzio lana da, 2008 eta 2010 bitartean tratamendu antierretrobirala hartzen hasten duten pazienteen ospitale-kohortea, demografia datuak, laborategi datuak (birus eta CD4 linfozito kopurua) eta tratamendua aztertuz. Tratamendua eraginkorra izango da 24 astetara birus kopurua 50 kopia/ml baino gutxiagokoa denean.

Emaitzak

2008ko Urtarrilaren 1etik 2010eko Abuztuaren 31ra arte 135 pazientek hartu dute parte. Batez besteko adina: 39,68 urte (19-62). Sexua: 69,6% gizonezkoak. Transmisio-bide arruntena zain barnetik hartzen diren drogei adikzioa izan da (%36,3), ondoren bide heterosexuala (%29,6) eta bide homosexuala (,5) Tratamenduaren hasieran, pazienteen batez besteko linfozito kopurua 236,51 zelula/µlkoa izan da eta birus kopurua 463.742 kopia/mlkoa. CD4 linfozito kopurua 200 zelula/µlko baino gutxiago duten pazienteen ehunekoa, berandu diagnostikaturikoa deritzona, 2008, 2009 eta 2010 urteetan hau izan da: %45,2, %50 eta %46,3. Birus kopurua urte berdinetan: 505.305, 362.090 eta 464.371 zelula/µl. Aztertutako 3 urteetan konbinazio erabiliena alderantzizko transkriptasaren bi inhibitzaile eta nukleotidoen analogoak diren alderantzizko transkriptasaren inhibitzaile bat izan da (71,4%-68%-73%). Tratamendua hasi eta 24 astetara birus kopuruan 50 kopia/ml baino gutxiago dutenen proportzioa %48,8, %75 eta %85 izan da aztertutako 3 urteetan, eta 1000 kopia/ml baino gutxiago %93, %95,8 eta 0k izan dute. CD4 linfozito kopurua 200 zelula/µl-ko baino gehiago dutenen pazienteen ehunekoa %81,4, %83,3 eta %89,3a.

Ondorioak

Tratamendua hasi eta 24 astetara GIBaren aurkako tratamenduaren eraginkortasunak urtetik urtera hobekuntza ikusgarria izan du, baita CD4 linfozito kopurua 200 zelula/µl baino gehiago izan duten pazienteen kopuruak ere, paziente guztien %84ak lortu duelarik. Hala ere, berandu diagnostikatutako pazienteen kopurua oso altua da aztertutako hiru urteetan (paziente guztien %47a) eta beraz hau ekiditeko neurriak hartu beharko lirateke.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan